Galdeontzien tartea (2)

musutruk 1456151708366 Musu truk | 2007-10-09 11:41
4

Etxe hutsetan bizitzeko alternatiba ugari

Etxea eta bizitza, biak lotuz izendatzen du euskarak gizakiok bizitzeko hartzen dugun lekua. Askotan, ordea, esanahia eta errealitatea ez dira bat etortzen, hutsik dauden etxebizitzetan bizitza gutxi izaten baita. Elkartzen mugimenduaren arabera, Euskal Herrian 255.000 etxebizitza baino gehiago daude hutsik eta ehun mila pertsona inguruk dauka etxebizitza beharra. Etxe hutsak okupatu eta horiei bizitza ematea, ordea, Hego Euskal Herrian delitua da 1996az geroztik. Dena den, horrek ez du okupazio mugimendua apaldu. (Argia astekaria 2103zenb.)

Okupa izan ala okupa bati zure pisua utzi, zein da zure patua?

arania

arania 2007-10-10 19:07 #1

kaixo arratsaldeon, artikulu honi erantzunez, lehenik eta behin esan behar dut bi ikuspuntutik ikusi behar dela.

Alde batetik, egia da etxebizitzen arazoa dagoela, jende asko dagoela pisu baten bila eta badaudela pisu hutsik ere.

famili askoren erabakia beste pisu bat edukitzea da, inbertsio bezala eta azpimarratu behar da honekin ez dutela beste pertsonei minik egin nahi.

ostera, ere esan behar da erregulaketa bat egon beharko litzakeela ekilibrio bat egoteko pisuen eta beharren artean, eta  jendea pozik eta ados egon dadila, nahiz eta oso zaila izan.

Bestalde, nahiz eta guztiok nahi etxebizitzak okupatuak izatea, bai okupazioaren bidez, bai alkilazioen bidez, zerbait argitu behar da : jende asko okupazioaren alde dagoela, baina, zure pisu batean sartuz gero, ere horren alde egongo zinateke?ez dut uste.

gai hau oso korapilatsua da eta oso zaila da ados jartzea alde bata eta bestea....

Alfredo F

Alfredo F 2007-10-15 14:19 #2

Aupa,
Nik ere gai hau oso korapilatsua dela pentsatzen dut. Zenbaki potolo horren ikustean, etxebizitza hutsik dauden 255.000 zenkakia alegia, argi dago Euskal Herrian daukagun etxebizitaren arazoari irtenbidea emango diola.
Hala ere, nahiz eta okupa izaerari ongi deritzot, ez dut uste nire etxebizitza "okupa mugimenduari" utziko diodanik, eta gogoeta hau jende askok duelakoan nago. Batez ere, etzebizitza hori lortzeko egin behar izan dugun ahaleginagatik.
Beraz, arazoaren irtenbidea beste bide batean egon behar da: alokailu merkeagoak, dirulaguntzak, edo zeuek asmatu.....
Hurrengora arte

Marta

Marta 2007-10-16 13:58 #3

Nire ustez, “okupa” oso mugimendu interesgarria da. Esan nahi dut, beste ikuspuntu batetik begiratzen diotela gizarteari, ez hain burgesa, hain zuzen, eta hori osasuntsua dela. Baina hori izan behar da: mugimendu bat , talde bat. Pertsona batek etxebizitza bat bere kabuz ala “elkarte” baten barruan okupatzea ez da gauza bera.

SUSANA

SUSANA 2007-10-17 10:51 #4

Hau guztia irakurri eta gero nire ikus puntua emango dut. Etxebizitzen arazoak hor egongo dira denbora luzean. Esan dizuedana sinets ezazue, eta bestela denbora izango da testigu!

Gaur egungo etxebizitza-politika eta egiazko beharrak ez daude batere moldatuta, baina guk ezin dugu aldatu ezer ez. Batzuk etxeak okupatzen dituzte, nahiz eta delitua izan. Beste batzuk, hala ere etsitzen dira. Betiko kontua da, lanean hasten zara eta soldata egokia bada apuntatzen zara etxeko zozketetan ea sortea dugun. Eta itxaroten aspertzen zarenean etxe libre bat erosten dugu zerbait gehiago lortzeko.

Zer edo zer egin behar dugu gauzak aldatu nahi baditugu, bestela ardiak bezala izango gara, eta dagoen moduan geratuko da dena. Nik uste dut gaurko errealitatea sostengaezina izango dela.

Utzi iruzkina: