Galdeontzien tartea (5)

musutruk 1456151708366 Musu truk | 2007-11-08 11:36
3

Gure proposamena ezberdina da, aste honetan arazo logiko bati konponbidea aurkitzea proposatzen dizuegu.

Baserritar bati lagundu behar diogu erreka gurutzatzen. Erreka zeharkatzeko txalupa txiki bat dauka baserritarrak. Errekaren alde batean saski bete aza , ardi bat eta otso bat daude. Baserritarrak alde batetik beste aldera eraman behar ditu saki bete aza, ardia eta otsoa. Txalupan, aldiko  gauza bat bakarrik eraman dezake eta GORATU....

"Otsoak ardia jaten du, ardiak aza jaten du".

Kontuan izan nor norekin uzten duzun, baserritarra ez baita eurekin egongo ordena jartzeko!

Nola lortuko du gure baserritarrak gauza guzti horiek errekaren beste aldera eramatea inork inor jan gabe?

Hor duzue hor astebururako  buruhaustea!!!

2007-11-08 15:19 #1

Nik lehena ardia pasako nuke, eta gero azak, otsoa berriz, bertan utziko nuke, zertarako behar du otsoa?

ane

ane 2007-11-08 23:29 #2

Aizu!! "Anonimo" misteriotsu hori! Ez al dakizu baserritarrek den-dena aprobetxatzen dutela? Otsoaren ilea primerako berokia egiteko erabil daiteke, edo alfonfra, edota mozorroa...Besterik gabe, e? Ez txarto hartu.

Dena den, kontua da nola garraiatuko dituela. Auzia nahiko ezaguna egiten zait eta uste dut konponbidea halako zerbait zela: Lehendabiziko bidaian ardia eraman behar du, otsoa eta saski bete aza inolako arriskurik gabe beste aldean utzita. Ardia utzi eta gero, bigarrenean azak eramango ditu baina itzultzerakoan berarekin batera ardia eramango du. Otsoarengana heldu bezain pronto, ardia utzi, otsoa hartu eta beste aldera eraman. Horrela, berriro elkartuko ditu azak eta otsoa arazorik gabe. Azken bidaian, ardia eramango du ibaiaren beste aldera eta orain bai, baserritarrak gorriak ikusiko ditu batak bestea jan ez dezan.

Tira, ebazpenaren zain egongo naiz! Ondo segi.

javier

javier 2007-11-10 12:39 #3

Logika erabiliz...nik ez dut uste erreka huts bat pasatzeko txalupa bat beharrezkoa denik. Salto bat egin eta kitto. Ibai bat izango balitz pentsatu beharko nuke, baina errekak txikiak izan behar dira bestela ibaiak izango lirateke.

Oker nago edo zorrotzegia iruditzen natzaizue?

Utzi iruzkina: