Kategoria: iritzi
Ez dakit zergatik, ia eztabaida guztietan aditzen dudan azken esaldia den; “zuk zurea eta nik nirea, baina biak dira onargarri”. Ño! Espresio hau kasu guztietan erabiltzea, ez dela baliagarri esango nuke. Eztabaida gai batzuetan baliagarri izan liteke, baina zoritxarrez, erlatibismoaren alderdi hau eztabaida guztietara zabaltzen ari gara eta ez dut uste, moral eta etika kontuetan, “zuk zurea eta nik nirea” espresioak balio duenik. Egia da gustuez hitz egiten dugunean, iritzi ezberdinak egon daitezkeela: Ea zakilaren neurriak inporta duen ala ez, gustu kontua denez...
Ez da makala Norrie May-Welbyk lortu duena. Historiako eta mundu osoko ofizialki onarturiko sexu zehatzik gabeko lehen pertsona izatea. Australian onartu diote pertsona horri bere burua ulertzeko moduaren kanpora begirako isla. Nortasun-agirian emakumea edo gizona jarrita berdin-berdin egingo zuen bere bizitza, bata eta bestearen gorputz eta izaeran saiatuta argi baitzeukan ez bata eta ez bestea ez zela; gizon jaio arren, ezin hala bizi; beraz, bere burua transexualtzat jota jarraitu beharrekoak jarraitu eta emakume bihurtu zen. Emakume ere ezin sentitu, ordea. Hori nahastea, hori arazoa,...
Bada denbora piska bat gaztetxearen loraldi handi harez geroztik eta gauza asko aldatu zaizkit bizitzan. Ez dut gezurrik esango, gaur egi gordinak nakar, gordinegiak.Lore ximeldu bat nintzen elizako aldapan argazki hura atera zenutenean, Etxeluze amets bat besterik ez zen orduan eta horrelako amets bat baino gehiago bihurtu zitzaigun amesgaizto gure Oriyo maitean. Ezkor nintzen, oso ezkor!Baina bazen zerbait aldatu zena. Lagunak etxera bisitan zetozenean arraunaz bost minutu, Ezker Abertzalearen eztabaida prozesuaz ordu erdi bat eta gaztetxeaz eta gazte festez ordu ta erdi berriketan... zer...
Hizpideak Mozorroak kanpainan Mikel Lizarralde (Berria.info 2009-II-22)Alfonbra gorririk ez, baina Hollywood Boulevarden egongo balira bezala ari dira gure politikarietako asko hauteskunde atari honetan. Benetako kanpaina aspaldi hasi zela jakitun, eta komunikabideetan azaltzeko modu eraginkorrena indarra mamian baino gehiago azalean jartzea dela pentsatuta, Ajuria Enerako bidean Hollywood aurkitu dute askok eta askok. Azken batean, mitinekin nor edo nor eramango dute beren altzora, baina aurrez aurrekoan baino gehiago -horietan zalantza gutxikoak biltzen dira-, komunikabideen bitart...
Azken urteotan asko ari naiz aditzen gero eta jende gehiagok dakiela euskara. Nik ez dakit estatistikek magia egin duten edo zer, baina euskara erabiltzen dutenak ziur naiz, gero eta gutxiago direla. Nire guraso eta aiton-amonek, euren ama hizkuntza euskara baldin bazen, guztia euskara hutsean egin ohi zuten. Are gehiago, beste hizkuntzak ez zekizkiten, orduan zeukaten bidaiatzeko zailtasuna zela medio. Baina horrek ez du ezer justifikatzeko balio. Garbi dago, hizkuntza bat ez dela galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek erabiltzen ez dutelako baizik. Eta hori...
JABI GORBEA UGARTE (Pedagogiako lizentziaduna eta Soin Heziketako irakaslea) Abenduaren 5ean, Gasteizko Legebiltzarrean, Hezkuntza eta Kultura Batzordearen aurrean, Soin Heziketaren murrizketaren aurkako iritziak eta argudioak eman ziren Raul Martinez (Kirola eta Jarduera Fisikoaren Zientzien Fakultateko Dekanoa) eta Fernando Garrigosen eskutik (Colcafid-eko lehendakaria --Kirola eta Jarduera Fisikoaren Zientzietako lizentziatuen kolegioa). Bitartean, Legebiltzarraren kanpoan ikasle eta irakasle asko elkarretaratu ziren. ARTIKULO GUZTIA IRAKURRI
Ibon Urizar Oleaga (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietan lizentziatua eta irakaslea) Duela 13 urteko arazoak berpiztu diren honetan eta aurrekoan mobilizazioaren bitartez lortu genuenean, argi izan ez dugula etsiko, informatzen eta salatzen jarraituko dugu Norbanakoaren osasuna baloratu eta hobetzeko baliabideak ziurtatzen ditu gure arloak, eta ondorioz jendartearena ere bai. Osasuna- bizi-kalitatea binomioa jorratzen dugu gure ordutegi murritzean. GEHIAGO IRAKURRI
NORA OLABIDE LARRAÑAGA eta ARANTZAZU URIA IRURETAGOIENA (SOHAT-eko kideak) Igande honetako 43. Behobia-Donostia lasterketa jende askoren ahotan dabilen gaia da azken egunetan. Izan ere, 14.500 korrikalarik izen eman omen dute urtero urtero festa giroan ospatzen den ekitaldi honetan. Maratoi erdi honetan horrenbeste pertsonek izen emateak, erdiak gipuzkoarrak, herri honetan kirol zaletasuna edo kultura badagoela argi erakusten du. Lasterketako web orrialde ofizialean aurkitu dezakegun “aurkezpenean” ere aipatzen den moduan:”Behobia-Donostia lasterketa bat b...
Oraingoan Joxek korreora bidalitako artikulu baten inguruko nire iritzi emango dut. Artikuluaren izena “Literatura lantzen web 2.0erara”da eta bitxia dela iruditu zait.Gauza berria da hori niretzako eta interesgarria izan daiteke literatura gustoko duen edozeinentzat. Pat Hughes idazleak eleberri bat idatzi du eta blog berezi bat sortu du, non ikasleek, gurasoek, irakasleek eta egileak berak parte hartu dezaketen irakurketa kolektibo batean,2006ko urriaren 23an hasi eta azaroaren 19han bukatuko dena alegia.Aldi horretan, blog horretan irakurleek beraien iritzia aza...
Egia esan, zerbait idazteagatik hasi naiz hemen hitz batzuk jartzen, lehen ezin izan baitut bloga egin,beraz, ez dut gehiago esango, beste egunen batean beteko dut bloga nire iritzi edo pentsamenduekin, gaur ez baitaukat"inspiraziorik".Beste bat arte!!;) http://www.mondragon.edu/