PETALOAK GARA

Bada denbora piska bat gaztetxearen loraldi handi harez geroztik eta gauza asko aldatu zaizkit bizitzan. Ez dut gezurrik esango, gaur egi gordinak nakar, gordinegiak.

Lore ximeldu bat nintzen elizako aldapan argazki hura atera zenutenean, Etxeluze amets bat besterik ez zen orduan eta horrelako amets bat baino gehiago bihurtu zitzaigun amesgaizto gure Oriyo maitean. Ezkor nintzen, oso ezkor!

Baina bazen zerbait aldatu zena. Lagunak etxera bisitan zetozenean arraunaz bost minutu, Ezker Abertzalearen eztabaida prozesuaz ordu erdi bat eta gaztetxeaz eta gazte festez ordu ta erdi berriketan... zerbait aldatu zen, bai! Hospitalean ere kuadrilakoak bideo kamera eta guzti, gazte festetarako propaganda esketxak grabatzetik zetozen, bertso eskolako "xarrak" esketxik gabeko propagandan: "Oaingoa desberdina ek!". Horrelaxe joan ziren lehenengo hilabeteak: jendearen ilusioari begira, baina ezkorkerian egoskortuta.

2010ekoak gozatzerik izan ez nituelako edo, gogo berezia nuen 2011ko gazte festak iristeko. Badakit festak ez direla beti urte guztiko lanaren ispilu izaten (ezta gaztetxean ere), baina aldaketarik bada, festetan antzematen da errazen (baita gaztetxean ere).

Zurrumurruak entzuten nituen. Zea mays, dirua, tabernak... Zer da hau? Zein da eredua? Ez nuen ezer ulertzen! Beranduxeago, etxetik kalera bidean, etxeluzen aparkatuta beti kotxe berak, beti jende bera... Ez al dago beste inor? Non da elizako aldapako argazkia? Haserretu egin nintzen!

Haserrealdi harek bizitza aldatu zidan. Holakotan gehien maite ditudanen belarriak gorritzeko ohitura txarra daukat, normalean kulpa gutxien duenarenak, eta halaxe egin nuen gazte festa haietan ere. Koasta kanpoko elkarrizketak zer pentsatu eman zidan. Nekea ari zitzaidan hizketan, txupito bat edateko ere neke gehiegi. Zerbaitek aldatu beharra zeukan!

Halaxe, asanbladatara agertzen hastea erabaki nuen. Han ere beti jende bera eta, are okerrago, ni baino jende ezkorragoa! Ez naiz ni ohitura txarrak dituen bakarra, ez da erraza izaten norberak egiten duen lanari dagokion garrantzia ematen, hori ez da inoiz aldatzen!

Gaztetxearen loraldi handi hartatik, petaloak erortzen joan zaizkio margaritari. Nago ez ote diren "maite nau" baino "ez nau maite" gehiago izan. Baina esperientziak erakutsi dit "maite nau" bakar batek, "ez nau maite" guztiek baino gehiago balio duela, eta zer nahi duzue esatea, nik asko maite zaituztet!

Egoitz Eizagirre

zigor

zigor 2012-01-17 16:01 #1

iepa! azkenen tarte 1 hartui det okerrak zuzen zuzen bialitako gogoetai erantzuteko.
Egiya esan kriston gustoa irakurri det eta gorputza pozez dardarka jarri zait, batenbatek bere aportaziyua iteun bakoitzen bezela.
Nire pilla bat amorratzen naiz beti jende iguala gabiltzala ikusitakon eta are amorraziyo geyo emateit batzuk gaztetxea ahoan darabiltela ikusteak, bihotzean eraman beharrean. Gauzak politak direnean soilik agertzen diren jendeak amorrazten nau, arpegia soilik argazkietan ematen duten jendeak bezalaxe, eta benetan tristea iruditzen zait, orokorrean, Orioko gazteriak duen iniziatiba falta, ilusio falta, balore falta. Amets egiten ahaztu zaigu eta bide berririk ez dugu jorratzen, soilik existitzen dena konsumitzen dugu, ezer sortzeko gaitasunik gabe.Besteen menpe bizi gara, nahiz eta autogestioa eraman banderatzat.
Halare, zorionez, okerrak ondo esan dun bezela, oraindik bagaude petalo batzuk zutik. ¨Herri ximel batean, ezerezetik, inork landatzen erakutsi gabe, lorategi bat sortu genuen.Ondorengoei hazia ereinda utzi diegu, eta hori ez da gutxi, ez oixe! Eta dudarik gabe, etortzen den petalo bakoitzak adierazten dit gauzak ondo egiten ere badakigula. Nahiz eta sarri ezkortasunean igeri egin(nire ustez errealitatea ere dei geniezaiokeen), etortzen den petalo bakoitzaz maitemintzen naiz. Egiten den gauza bakoitzari udaberri itxura hartzen diot. Emendik urte batzutara hau dena bide bazterrean  usteltzen bgada ere, zuek ezagutu izanak eta elkarrekin konpartitutakoak nerekin jarraituko dute aurrera.

OOOooooooooooohhhh!!!!!!!!!
GORA BETIKOAK!!!!

txabe.

txabe. 2012-01-17 17:00 #2

Erabat ados bi iritziekin. Inork ez zuen tantarik emango egun gaztetxeak loratu duenaz, eta gutxi batzuen eskura gainera. Beraz zorionik beroenak arestian idatzi duzuenori eta ostiralero-ostiralero ametsa utopiaren estasi soil gera ez dadin jarduten duzuen orori. Benetan txalogarria da zuen lana!!! Asko eta asko, argazkietan, bazkarietan eta beste batzuek prestatutako ekitaldietan parte hartzeko prest daude, baina ez antolakuntzarako...

Gaztetxea ahoan darabilgu denok,balore onak sustatzen direla etab. Baina kexak ere oso ohikoak dira herrian, kontzertu hau ordez bestea behar zela eta... Nik gonbita egingo nioke kexuka dabilen horri edo gaztetxea ahobetehortz darabilen edozeini gaztetxera joatea, eta zigor eta egoitz bezalaxe lanean aritzea.

Ni ere ez nago hitz egiteko, gaztetxeko bilera batzuetara joan naiz, ez nahi beste... Nahiago nuke gehiagoetara joan banintz... Aitzakia asko aldeko; (ikasketak direla, lana dela...) eta aitzakiak ez direnean ba, bertako jendearekin konfiantza asko ez dela eta koadrilakoak ez doaztela...

Hemendik aurrera, arestian aipatu ditudan "pegak" alde batera utzita behintzat hemendik nire proposamenak ematen saiatuko naiz eta poema, bertso, zein idatziak hemendik idazten!!!!

Ostiraletan asanbladetara ezin baitut azaldu beatzik arte ikasten eote bainaiz!

Beno, ea denon artean gaztetxea aurrera eramaten dugun, eta horrekin kanpoko nahiz herriko jendeak gaztetxea ezagutaraztera eraman ahal izateko tresnatzat duen blog hau.
ZORIONAK BERRIZ ERE GAZTETXEA LORATZEN SAIATZEN ZARETEN  (GAREN) GUZTIOI!!!!!

Oihana

Oihana 2012-01-17 22:33 #3

Biokin erabat ados!

Ea bertan loratutako petaloak ez diren ximeltzen eta gehiagoren laguntzarekin lore sorta ederra osatzen dugun!

Egoitz

Egoitz 2012-01-18 01:53 #4

Ez gara hain gutxi! Horixe da bote prontoan etorri zaidan esaldia zuen erantzunak irakurrita. Galdera bat gero: eta gutxi bagina zer?

Barkatuko didazue beti adibide bera jartzea, baina San Martinak aipatuko ditut, berriz ere. Ortzaikako festak izan dira, igual, nere bizitzan gehien erakutsi didaten eskola. Eredua ikasi nuen eta horixe da, hain zuzen, gaztetxean faltan somatzen dudana.

Guk eta geuretzat, horra hor gure auzoko festetako enigma. Guri gustatzen zaiguna egin, guri gustatzen zaigulako, besteei gustatuko zaien pentsatzen egon gabe. Inori beste zerbaitt  gustatzen zaiola? Egin dezala!

Batzutan iruditzen zait jendeak zer kontsumituko duen  pentsatzen denbora gehiegi ematen dugula. Hau edo beste antolatuz gero, jende hau edo beste etorriko zaigula pentsatzen. Zer egingo dugu jendea gaztetxera etortzeko? Galdera okerra egiten diogu geure buruari. Zer egin behar dugu gaztetxean eroso senti gaitezen, gu, ez beste inor? Hori da, nik uste, egin beharreko galdera.

13 urte nituenean sartu nintzen San Martinetako jai batzordean, 28 ditut gaur egun, eta zin dagizuet inoiz festetan pasa ditudan momentu txar bakarrak, bestei begira antolatutako ekintzetan pasa ditudala, hare gehiago, jendea ekartzeko antolatu ditugun gauza guztietan pasa izan dut gaizki, negar egiteraino!

Izan dira 10 pertsona baino gehiago dantzan jardun ez garen erromeriak eta izan dira 200 pertsona ikustera joan diren aizkolariak ere. Erromeri hoiek irripar batekin gogoratzen ditut, aizkolariak... ez esanda nahiago.

10 "maite nau" eta 200 "ez nau maite". Noiz ikasiko dugu, konplejurik gabe "maite nau"-ei begira lan egiten?

Oihana

Oihana 2012-01-18 11:32 #5

Ezberdin
pentxatzen dut ba nik Egoitz.

Badakit oraindik ez ditugula gaztetxearen
filosofia, helburuak, etb. oso zehaztuta, baina alere antolatzen diren ekitaldiak
nolabait asanbladetara gerturatzen ez diren guztiei ere zuzenduta izan behar
dutela iruiditzen zait, ez gure gustuetan bakarrik pentsatuz. San Martinen
kasuan, zeuk aipatu duzun bezala 13 urtetatik zaude bertan, gutxienez 15 bat
urte doazela ospatzen alegia, herrian iada nahiko ezagunak badira.
Gaztetxearena erabat bestelakoa da, ez goaz 2 urte ere eta bertako egoera nahiko
kaxkarra da. Badakit bagoazela pixkanaka hobekuntzak egiten, baina nere ustetan
herriarengana gehiago gerturatu behar dugu, eta ez parrandarako bakarrik,
herriko parte izatea nahiko nuke ETXELUZE GAZTETXEA, eliza edo kultur etxearen
moduan nolabait esateko. Horregatik diot gure interesei begiratuz bakarrik
antolatzen baditugu ekitaldi guztiak ez dugula hori lortuko, lagun talde txiki
baten lokal moduko itxura hartuk luke.. eta horretarako herrian badaude nahiko
lokal txiki alokatzeko prest.

Ea San Martingo
festak bezainbeste urte ospatzen ditugun denok elkarrekin!

Egoitz

Egoitz 2012-01-18 17:03 #6

Ondo ari zara Ohiana! Ulertzen ez dudana da zertan ez zauden ados nirekin.

Printzipioz, gaztetxeak zer izan beharko lukeen konpartitzen dugu. Gerta dakiokeen gauzarik okerrena lagun talde baten denbora pasarako lokal bihurtzea da. Gune irekia eta orotarikoa izan behar du, autogestioan oinarritua eta partehartzailea.

Autogestioaz beste batean hitzegingo dugu, zergatik, zertarako, nola, zer da... galdera gehiegi dira erantzun azkar baterako! Gainontzean, kultur etxea eta eliza bezala, herriari irekitako elkarte bat da gurea, behar jakin batzuei erantzuteko moduko lokala duena eta beste batzuei erantzuteko lokalaren egokitzapen urgentea behar duena (baina hau ere beste eztabaida bat da). Honaino ados gaudela uste dut.

Hemen hasten dira gaizki ulertuak. Gune irekia, orotarikoa eta partehartzailea izatea bete betean ezkontzen da "guk eta geuretzat" egitearekin. Ea esplikatzen naizen; irekia bada edonor etor daiteke, orotarikoa bada edozer egin daiteke eta partehartzailea bada edonork egin dezake. Asanbladaren betebeharra horretarako bitartekoak jartzea beharko luke, ez besterik.

Bihar bertso saio bat antolatu nahi badut, gustatzen zaidalako, NI naiz asanbladara joan eta nire asmoen berri eman behar dudana; asanbladak ezin du pentsatzen egon bertso saio bat antolatu behar duela NI gaztetxera hurbiltzeko.

Kultur etxean gauza asko egiten da urtean zehar, baina ez ditu kultur etxeak berak antolatzen, bitartekoak jarri baizik. Hortik aurrerakoa interesatuaren esku geratzen da.

Hala ere, bete betean jo duzu gaztetxe bezala daukagun arazorik garrantzitsuenarekin. Zergatik GU esatean ez  dugu edozein herritar GU horren baitan identifikatzen?

Horixe litzateke, nire ustez, asanbladaren helburua, gu hori gero eta zabalagoa egitea, alegia.

Oihana

Oihana 2012-01-18 20:56 #7

Zurekin ados Egoitz, baina orain zuk esan duzun bezala bertso saio hori antolatzera edo proposatzera azalduko direnak behar ditugula iruditzen zait.. betiko 10 "petaloez" gain..

mikel

mikel 2012-01-25 12:01 #8

ALTSASUKO PARODIA: EL DISCURSO DEL REY

Ikusi bideoa
http://vimeo.com/28794182

Utzi iruzkina: