Erlatibismo morala
Ez dakit zergatik, ia eztabaida guztietan aditzen dudan azken esaldia den; “zuk zurea eta nik nirea, baina biak dira onargarri”. Ño! Espresio hau kasu guztietan erabiltzea, ez dela baliagarri esango nuke. Eztabaida gai batzuetan baliagarri izan liteke, baina zoritxarrez, erlatibismoaren alderdi hau eztabaida guztietara zabaltzen ari gara eta ez dut uste, moral eta etika kontuetan, “zuk zurea eta nik nirea” espresioak balio duenik.
Egia da gustuez
hitz egiten dugunean, iritzi ezberdinak egon daitezkeela: Ea zakilaren neurriak
inporta duen ala ez, gustu kontua denez, gizon edo emakume batek baietz esan
lezake, eta besteren batek aldiz jostagarria den bitartean ezetz. Koadrilako
afaria bat egiteko menua aukeratzean, oilaskoa saltsan edo erreta, nola den
hobea eztabaidatzean, baliagarria litzateke. Bina lehen esan bezala, moral eta
etika alorretan ez.
Imajina dezagun,
arrazakeriaz, homofobiaz, genero indarkeriaz, birziklatzeaz… edo estiloko beste
gai batetaz hizketan dihardugula lagun batekin, taberna batetan; Onar al
genezake gure lagun horrek, etorkinak gutxiestea eta beraien jatorrizko herrira
bidaltzeko jarrera edukitzea. Edo homosexualak gaixoak direla argudiatzea, edo
matxista izatea eta bere bikotekidea bere zerbitzura edukitzea, edo klima
aldaketa ez dela egia eta ez dela birziklatu behar esatea edo…
Ildo beretik, bada puri-purian dagoen estabaida gai bat ere, historia. Orain Euskal Herriko historia idatzi behar omen da. Historiako protagonista ezberdinek, ikuspuntu ezberdinekin, bando ezberdinetakoak, denek nahi dute idatzi histroia. Bakoitzak bere modura gainera. Bakoitzak bere ikuspuntuak eta baloreak errelatoen kontaketen bidez zabaldu nahi ditu. Nolabait esateko irabazleen eta galtzaileen historia bat sortzeko arrisku larria dago. Eta arazo hau onartezina da, historia bakarra izan zelako eta beste narrazio pertsonal guztiak interpretazioz beteriko narratibak direlako.
Beraz kontuz ibili
erlatibismoarekin, dena errespetagarri den ideiarekin, zuk zurea eta nik nirea
esaldiarekin. Besterik gabe, hiru minutu inguru hausnartzeko arrazoirik eman
badizuet bete dut nire helburua, ondo izan.
EGOITZ DORRONSORO
Iruzkinak
Utzi iruzkina: