Hiri honetan bizi direnek eta bizi ez direnek oso ikuspuntu aurkakoak defendatzen dituzte; hala ere, batzuek eta besteek noiz edo noiz gozatu dute jai ospetsu hauetan.

Urtero San Fermin eguna ospatzear dagoenean, zezenen eskubideak babestu nahi dituztenek eta jaiak bizitzeko modu polita dela esaten dutenek, aldizkarietan, orri asko eta ikus-entzunezkoetan, ordu pila bat, betetzen dituzte.

Jai eztabaidagarri hauek tropela erakartzen dute eta horren ondorioz hiriko ostalariek nahiz beste negozioek izugarrizko onurak lortzen dituzte zazpi egunetan.

San Ferminak mundu osoan ezagunak dira eta lurralde guztietatik etortzen da jendea hain ikusgarriak diren entzierroak ezagutzera.

Entzierroak ospatu baino lehen, hiriko kale batzuk prestatu eta babestu behar dira egurrezko babesgarriak kokatuz. Babes horrek egindako bidean zezenak korrika-korrika, abiaduran, zezen-plazara ailegatuko dira. Bitartean, babes atzean dagoen jendeak animoak ematen dizkie korrikalariei. Istripurik gabeko karrerak segundo batzuetan bukatuta egon daitezke; gertaeraren bat sortzen bada, ordea, bukaezin bihur daiteke bai ikusleentzat bai korrikalarientzat.

Korrikalari profesionalen arabera, entzierroak bizitzeko aukera bat dira eta urtean zehar sasoi onean mantentzen dira kirola eginez, gero, San Ferminetan, karrera onak egiteko. Haien ustez, karreran parte hartzeko baldintzak ezagutu ez arren korrika egiten dutenak axolagabe hutsak dira. Izan ere, beren bizitza ez ezik beste korrikalariena ere arriskuan jartzen dute.

2- San Ferminen jaiak ospatu nahi badituzu eta ekitaldirik garrantzitsuenak galdu nahi ez badituzu, hona hemen jaietako programa oso-osoa:

J Goizeko 8etan eta kohete baten bidez, entzierroen irteera emango du arduradunak. Korrika egin nahi baduzu ez ahaztu ondo gosaltzea eta zezenengandik urrun mantentzea.

J Goizeko 9etan, zezenekin dantzatu ondoren, pintxoren bat izango duzu gosea nahiz beldurra kentzeko. Geroago, mezatara joan zaitezke urtean zehar egindako bekatuak aitortzera. Gogoratu jaiak direla eta ziur apaizak zorrak barkatuko dizkizula.

J Goizeko 10etatik aurrera jendea baita musikalariak ere esnatzen hasten direnez, hiriko bazter guztietan musika alaiaz eta dantza tradizionalez goza daiteke.

J 11tan eta seme-alabak badituzu hiriko enparantza nagusian buruhandiak umeen bila joango dira. Baketsuagoak direnentzat, hor bertan, pailazoak, gargantua eta antzerkia egongo da.

J 12etan, kiosko ondoan, lagun-talde batekin etortzen bazara, Jota-txapelketan hartu ahal izango duzu parte. Sariak oso interesgarriak dira: 1.saria: afari bat, 2.saria jotei buruzko liburu bat eta 3.saria disko bat.

J Bazkaltzeko orduan aukera desberdinak daude: eguraldi ona egiten badu eta kalezalea baldin bazara bokadilo itzela jan ahal izango duzu hiriko parkeren batean. Bestaldetik, ezagunak badituzu Iruñean momentu hau oso aproposa da bisita bat egiteko, baina lagun hori etxean ez badago prezio guztietako jatetxeak aurkitu ahal izango dituzu hirian zehar.

J Arratsaldean jadanik, berriz musikarekin dantza egin daiteke kalez kale edo postuetan erakusten dituzten artisau-lanak ikusi edo nekatuta baldin bazaude terraza batean izozkia dastatu.

J Gauza pila bat egin daitezke hiri honetako jai-egunetan. Parte hartu!

Mundu osoko jairik ezagunenetariko batzuk Iruñekoak dira; hau da, San Ferminak.

Hemingway idazlea, bere liburu bati esker, izan zen zalantzarik gabe, jai hauen sustatzaile nagusiena. Izan ere, Hemingway bera San Ferminen míreslea izan zen eta honen ondorioz, 9 aldiz hurbildu zen Iruñera data hauetan.

Iruñeko jaiak urtero egun berean hasten dira, uztailaren seian hain zuzen. Egun honetako goizeko 12etan milaka lagun biltzen dira Udaletxe Plazan zapi gorriekin txupinazoa ospatzeko. Txupinazoa entzun bezain pronto, plaza itsaso gorria bihurtzen da eta hurrengo bederatzi egunetan gauza bera gertatuko da Iruñea osoan.

San Ferminek irauten duten bitartean, hiriaren biztanleak bikoizten dira. Egun hauetan Iruñeak ez du lo egiten ezta minutu bat ere; hots, edozein mementotan ekintzarik aurki dezakezu hirian zehar.

Hala ere, nahiz eta makina bat ekintza izan, badirudi ekitaldi bat dela nagusia: Entzierroak.

San Ferminak entzierroengatik dira hain ezagunak, eta oso arriskutsua izan arren denbora pasa ahala gero eta jende gehiago elkartzen da hiriko alde zaharrean sei zezen aurrean korrika egiteko.

Ildo berean, entzierroak egunero zortzietan izan ohi dira eta ibilbideak ia kilometro bat dauka, Santo Domingo kaletik zezen-plazaraino. Entzierroetan korrika egiteko, arriskuagatik, printzipioz debekatuta dago bai mozkortuta egotea bai 18 urte baino gutxiago izatea; alabaina, ez da lan erraza arau hau mantentzea eta urtero ikus daiteke halako batek korrika egiten.

Laburbilduz, San Ferminak jaiak ez ezik, munduko fenomeno bat ere badira.

Goizeko hamabiak dira, uztailaren seiko goizeko hamabiak hain zuzen. Arin-arin egongelara abiatu naiz telebista piztera; han, lehenengo katean, urtero bezala, Iruñeko Udaletxe Plaza agertzen da. Aurten, eguna ezin hobea da: argia, eguzkitsua eta zeruan hodeirik ez; izan ere, telebistatik erraza da antzematen beroa jasangaitza dela denak izerditan blai daude eta. Hala ere, plaza jendez gainezka dago eta ez dago inor sartzerik.

Bat-batean txupinazoa entzuten da eta denak batera dantzatzen, abesten eta edaten hasi dira, batez ere edaten. Munduko jairik ospetsuenak hasi dira!!!

Arratsaldeko bostetan Gasteizko tren geltokian hamaika lagun bildu gara San Ferminetara joatera. Jaia trenean hasten da; urtero bezala, trena beteta dago eta pertsonak zutik joan behar dute; hori gutxi izango balitz, aurten izugarrizko beroa ari du eta horren ondorioz, kiratsa jasanezin bihurtu da. Hala eta guztiz ere, jendearen artean humore ona nabarmentzen da eta Iruñera heltzerako gehienok erdi mozkortuta gaude.

Lehenengo lorpena hauxe da: autobusa hartzea hiriko erdialderantz. Hau lortu eta gero, zuzen-zuzen alde zaharreraino ailegatu gara jaia hasteko (edo jarraitzeko).

Oraindik ez da ilundu, baina hiri honetako jaietan berdin dio, tabernak eta kaleak jendez gainezka daude. Edozein hizkuntza entzun dezakezu hemen, edozein gauza gerta daiteke hemen. Hori bai, kolore nagusienak gorria eta zuria dira.

Gau osoa eman dugu edaten, dantzatzen, ligatzen,… goizalde ailegatu arte. Egunsentian, eguzkiaren lehenengo izpideekin, apurka-apurka kafetegi batera hurbildu gara, eta gosaltzen ari garen bitartean, telebistan entzierroa ikusi dugu, ea norbait hartuko duen zezenak.

Uztailearen zazpiko goizeko hamarrean, jaia dagoeneko ahaztuta eta logureak jota, trena berriro hartu dugu eta ahal dugun moduan, etxera itzuli gara. Uztailaren zazpia ohean emango dugu, urtero bezalaxe.

Urtea bukatzeko oso gutxi falta da. Datorren urtea gogoz eta pozez hasi behar dugu eta hori lortzeko ezinbestekoa da bidaiak antolatzea eta hobe dagaraiz ibiltzea.

Hemen proposatuko dizuego euskal herriko oso festa ospetsu batera joatea: SAN-FERMINETARA!!

Zergatik?? Festa guztien 'festa' delako. Uztailaren 6ko txupinazoarekin Sanferminak hasten dira eta kaleak bete egiten dira: alaitasun sentsazioa hedatzen da. Iruña jendez betetzen da eta sortzen den giroa ezin hobea da, horregatik gomendatzen dizkizuegu.

Sanferminak adin guztietako eta gustu guztietarako egina dago;Gauza ezberdinak egin ahal dituzue, esaterako: aprobetxatu ahal duzue enzierroak ikusteko, zezenketetara joateko, bisita gidatuak egiteko, iruñako gastronomia dastatzeko, Iruñeko gauak ezagutzeko eta noski, hango jendea ere bai.

Dakizuenez sanferminek daukaten gauzarik ezagunena entzierroak dira. Ibilbidea mugatua dago baina hesitik ikus daiteke. Lekua hartzeko 6:30ak inguruan joan behar da, baina ANIMA ZAITEZTE! behin gutxienez ikustea merezi du.

Hau gure proposamena da eta espero dugu zuek hara joatea eta geroxeago zuen iritziak eta zuen argazkiak bidaltzea!

Bigarren dreskribapena

Iruña ongi komunikatutako hiriburua da. Sanferminetan, ordea, gainezka dabiltza garraiobide guztiak, eta hobe da bidaia aldez aurretik planifikatzea.

Egun hauetan lo egiteko aukera ugari daude: hotelak, ostatuak, pentsioak, kanpinak,... baina eskaera handiegia denez, Iruñera etortzen bazara gomendatzen dizuegu aldez aurretik erreserba egitea.

Entzierroak ikusteko leku desberdinetatik egin dezakegu:

Kaletik: ibilbidea mugatzen duen hesitik ikusi daiteke, baina kanpoko hesitik. Barnekoan, soilik korrikalariak, larrialdiko osasun zerbitzuak, kazetariak, poliziak eta abar egon daitezke. Ezin da lekurik erreserbatu. Beraz, goizeko 6:30ak inguruan joan behar da hesian lekua hartzera. Lekua hartu eta gero, goizeko zortziak arte itxoin behar da, une horretan botatzen delako suziria.

Balkoi batetik: Entzierroa lasai-lasai ikusteko aukera onena etxe partikularren bateko balkoi batetik ikustea da. Batzuetan, gosaria ere ematen dizute.

Zezen plazatik:Entzierroaren amaiera zezen plazatik ikusi daiteke. Han musika bandak daude itxoin behar den denbora alaitzeko.

Telebistan: Entzierroak zuzenean ematen dituzte telebistan egunero. Entzierroak lasai-lasai ikus ditzakezu.

Arratsaldean zezenketara joan ahal zara baina sarrera bat lortzea nahiko saila izaten da, sarrera gehienak festak hasi baino lehen saltzen dira eta. Beste aukera bat da peñetan lortzea. Peñakideren bat ez bada zezenketara joatekoa, saldu egiten dute bere sarrera. Sarrera bere prezioan salduko dizute, normalean.

Egun guztian zehar jarduera ugari antolatzen dira kalean jendeak parte hartzeko eta festa alaiak eta ahaztezinak izateko.

Txikitan San Fermin jaiak maite izaten hasi nintzen. Gure gurasoek, batez ere aitak, San Fermin jaiak gure bihotzean izaten irakatsi zigutelako. Aitak, gure aitonak egiten zuen legez, entzierroetan parte hartzen zuen. Egunero zezenen aurrean korrika egitera joaten zen. Eta gure ohiturek diotenaren arabera aita, prakak eta alkondara zuria, gerriko gorria eta egunkaria eskuan, etxetik ateratzen zen zezenak plazara eramatera. Ama etxean oso urduri geratzen zen harik eta aita etxera itzultzen zen arte.

Denok (gurasoak eta anai-arreba guztiak) sukaldean zegoen mahai handiaren inguruan biltzen ginen. Gosaltzen genuen bitartean aitak entzierroan gertatutako dena kontatzen zigun. Ziur geunden nahiz eta urte asko pasatu aitak kontatutako istorio guztiak geure buruan betiko gordeta geratuko zirela.

Gaztetan San Fermin jaiak amaitu bezain pronto berriro noiz ailegatu zain egoten ginen, jaietan oso ondo pasatzen genuelako. Alde batetik, lagunekin egun osoa tabernaz taberna ibiltzen ginelako eta bestetik, beste herrialde batzuetatik etorritako jende berezia ezagutzen genuelako. Baina nire momenturik onena hurrengoa izaten zen: uztailaren 6an Udaletxe plazan suziria bota ondoren gure oihua ¡Pamploneses, Viva San Fermin, Gora San Fermin! entzutzen zen unea. Une horretan beti zirrara handia sentitzen bainuen.

Gaur egun, zahartxaroan, berriz, garai haiek gogoratzeak tristatzen nau berriro momentu horiek bizitzea ezinezkoa delako. Baina, zorionez, telebistaren aurrean txupinazoa noiz ikusiko nagoen bakoitzean irribarre txiki bat agertzen da nire aurpegian.

Bigarren deskribapena

Inondik ere, munduan zehar San Fermin jairik ospetsuenak dira. Uztailaren 6tik 14ra bitartean ospatzen dira. Iruñeko festak dira. San Ferminen ( Iruñeko lehenengo obispoa izan zen) ohorean ospatzen dira. Hasieran urrian ospatzen ziren jaiak baina eguranaldi txarra dela kausa uztailean ospatzea erabaki zen.

Uztailaren 6an eguerdiko hamabietan txupinazoarekin hasten dira jaiak. Udaletxe plaza edozein lekutatik etorritako jendez beteta dago. Milaka eta milaka pertsona biltzen dira txanpaina edateko eta nola ez botatzeko.

Baina, munduan zehar ekitaldirik ezagunena eta ospetsuena entzierroa da Uztailaren 7an goizeko zortzietan suziria bota eta gero zezen taldea ateratzen da. Korrikalariek zezenak eramaten dituzte zezen plazara . Ibilbideak 900 metro dauzka eta istripurik izan ezean asko jota hiru minutu irauten du. Zezen taldea sei zezenek eta zortzi kabestrok osatzen dute. Egunero zezen taldea aldatzen da. Hau da, arratsaldean zezenketa plazan heriotza aurkituko duten zezenak dira.

San Ferminetan ekitaldirik ospetsuena entzierroa den arren, asko dira Iruñeko kaleetan aurki ditzakegun ekitaldiak: San Ferminen ohorean egindako prozesioa, erraldoiak, musika taldeak, dantzak, besteak beste . Baina, ez ahaztu Iruñeko kaleetan festa aurki daitekeela , batez ere alde zaharrean. Iruña hiriak hona etortzera gonbidatzen zaituzte. Etor zaitezte munduko herritarrok ¡

Iruña Nafarroaren erdian dago kokaturik, 449 metrora itsas mailaren gainetik, hain zuzen ere. Hiritik iragaiten diren errekak Arga, Elorz eta Sadar dira.

Iruñako klima mediterraneoaren eta atlantikoaren artean dago. Urteko batez besteko temperatura 12,4 gradukoa da. Abuztua izaten da hilik beroena 27,1 gradurekin; hotzena, berriz, urtarrila izaten da 1,1 gradurekin. Dena den, oro har klima atsegina izaten da. Euri-garaia negua izaten da, batez ere, abendua; hilik lehorrenak, berriz, uztaila eta abuztua dira.

Hiria ezagutzeko proposatzen dut hirigunean hastea, han Gazteluko plaza dago, non Iruñako gertaera garrantzitsuenak gertatzen baitira, hiriko topagune natural bat da eta.

Plazatik hainbat ibilbide interesgarri irteten dira, esate baterako, Alde Zaharrerakoa, Nafarroako Jauregirakoa, Katedralerakoa … Horretaz gain, Ziudadela eta Takonerako lorategiak derrigorrezko bisitaldiak dira.

Bestalde, ezin dugu Iruñari buruz hitz egin San Ferminak aipatu gabe, munduko jairik ospetsuenak dira eta.

Bukatzeko, gastronomiaren arloan bazkariek inportantzia handia dute eta haien artean zainzuriak, alkatxofak eta kardua. Eta gazta, nola ez, postreen erregea da.

Iruña mundu osoan ezaguna da festei esker. Urtero bederatzi egunez Iruña bost kontinenteetan ikus daiteke, munduko hiriburua bihurtzen da, eta dena Hemingwayri esker.

Antolatzen diren ekitaldien artean ezagunena eta inportanteena entzierroa da.

Goizeko zortzietan suziria entzun eta gero entzierroa hasten da. Arratsaldean toreatuko dituzten sei zezenek korrika egiten dute. Ibilbide osoak 848,6 metroko luzera du.

Esan beharra dago urteak joan ahala jaiak aldatu direla. Zenbat eta ezagunagoak izan, orduan eta jende gehiago etortzen da. Hori dela eta, lasterketak masifikatu egin dira eta horren ondorioz arriskutsuagoak bihurtu. Bestalde, jendea ardugabea da eta kontrolik ez dagoenez, batzuk mozkortuta daude eta beste batzuk gazteegiak dira.

Begibistan dago Udalak zerbait egin beharko lukeela baina badirudi ez dela erraza jendea kontrolatzea. Izan ere, Udalak egin duen gauza bakarra entzierroan korrika egiteko zenbait aholku ematea da.

Horrez gain, jende gehiago dago kanpokoa hirikoa baino, batez ere, atzerritarrak eta ematen du hiria eurea dela. Izan ere, egun horietan hiria leporaino beteta dago, bai kaleak, bai hotelak. Hala ere, giroa oso jatorra, jendea pozik dago eta jai-musika edonon entzun daiteke, dena gorriz eta zuriz tindatuta dago. Eta jende asko izan arren, Udalak hiria garbi egotea lortzen du.

Baina ezin da San Fermin jaien arima deskribatu, ezagutzeko Iruñara etorri behar duzu.

Eguzkia atera bada ere hotz arina sentitzen dute, ahots dardaratsu, elkar agurtzen dutenen inguruan biltzen direnek. Zuriz jantzita gehienak, seriotasuna eta urduritasuna aurpegian somatzen dute korrikalariek.

Zortziak bost gutxi dira. Zapatilen lokarriak behin eta berriro berrikusten dituzte, bere gerrikoak hobeto lotzen dituzte, arnasa sakon hartzen dute, hankek nagiak ateratzen dituzte eta tentsioa urdaian sentitzen dute.

Minutu bat falta da zortziak izan daitezen, marmarrak handitzen ari dira, beldurrak ihesa eragiten die, baina giroan dagoen zerbaitek oinak lurrean iltzez josi dizkie, momentua heldu arte ez da inor mugituko.

Lehenengo suziria entzuten da, egurrezko hesien atzean harrituta dagoen jendetzaren aurrean korrikalari multzoa pasatzen da deabruak jarraituko balie bezala. Bere txanda itxoiten ari direnak bigarren suziria entzunaz gain, beldurra eta zirrararen nahasketa duen soinua sumatzen dute, eta zezen taldea bistan dago, kalean apoak entzuten dira, beldur sentipena jasanezina den arren, hurbilago egon arte ezin da mugitu lekutik, hori urrezko araua da korrikalari on batentzat.

Norbaitek hormatik alde egiten du eta korrika hasten da, bere garaia da, ez du beldurrik sentitzen, dena azkarregi igarotzen da eta. Bat-batean beste korrikalari batzuekin talka egiten du, oreka galtzen du erori gabe, atzetik metro batzuetara dauden animalien arnasestuak entzuten ditu. Alde batera eta bestera begiratuz leku egokian kokatzen da, lasterketak gero eta azkarrago jo du, lehenengo dagoen zezena arrisku handiaz hurbiltzen da berarengana.

Egunkari kiribildua eskuan darama, zezenaren adarra suabe jotzen du eta bestea, dantzaldia izango balitz bezala, parean jartzen zaio. Adarrak ia gerrian ikustean lasterketaria ibilibidetik ateratzen da. Zezenak azkar begiratzen du, dantzaldiari jarraipena emango dion beste norbaiten bila.

Aurpegian zeukan tentsioa desagertu egin da, arriskua ere pasatu da. Orain neka neka eginda irteera bilatzen du, oso jende gutxik konta dezake hau bezalako esperientzia berezia.

2. Deskribapena

Iruñako jaietako ekitaldirik ospetsuena entzierroa dugu eta honek munduko hiri ezagunenetakoa bihurtzen du Iruña. Hiru ospakizun desberdinetako lotura da entzierroaren sorrera. Alde batetik, Fermin Deunari debozioa -XII. mendetik aurrera-, eta bestetik, herri azokak eta zezena korridak -XIV. mendez geroztik-.

Ekitaldia suziri berriemaileekin hasten da eta lau dira. Korrikalarien segurtasuna haiek behar bezala eta behar den orduan jaurtitzearen menpean dago. Lehenengo suziria zortziak puntu-puntuan pizten da eta eskortetako atea irekitzeko momentua da. Bigarren suziriak zezen guztiek eskortatik alde egin dutela eta lasterketa hasi dela adierazten digu. Hirugarrenak zezenak zein joaldunak zezen plazara heldu direla esan nahi digu. Azkenak zezenak eskortetara sartu direla nabarmendu nahi du.

Lasterketa hasi baino miunutu batzuk lehenago korrikalariek egunkari kiribildua eskuan dutela, babesa eskatzen diote Fermín Deunari Santo Domingo kalean dagoen horma-hobi aurrean. Leku berean eta hiru aldiz "A San Fermín venimos..." abesten diote, eta "Viva San Fermín" ohiukatuz bukatzen dira aurretikoak.

Arratsaldean toreatuko diren sei zezenek eta haien aurretik gidatzeko doazen joaldun bi taldeek osatzen dute entzierroa. Zortzi joaldunek laguntzen diete zezenei lasterketan. Bi minutu geroxeago beste bi joaldun sartzen dira erratz-auto gisara.

Santo Domingo Kalean hasten dela entzierroa esan dezakegu. Kale honetan zezenek elkarrekin korrika egin ohi dute, aldapa gora gogorra egin arren. Hau tarterik arriskutsuenetakoa da, Udaletxe plazara sartzen direnean batez ere.

Udaletxe plaza-Mercaderes tarteak ehun metro ditu eta zaila izan bada, bihurgune bikoitza dagoelako, baina arrisku gutxien dutenekoa da. Korrikalaria nahiko ziur sentitzen da babesleku batzuk daude eta.

Segituan 90 graduko bihurgunearekin eskubialdera Estafeta kalea hasten da eta zezenek irrist eginda hesiaren kontra jotzen dute askotan. Korrikalariak bihurguneko alde motzatik jo behar du zezenen artean bere burua ikusi nahi ez badu. Estafeta kaletik Xabier jaitsiera tarte luzea denez korrikalari guztiek aprobetxatzen dute, etxeko atariak bakarrik izan arren.

Xabier jaitsiera-Telefónica tartean zezenek gero eta polikiago korrika eginten dute; horrez gain, bata bestearengandik aldendu egiten dira, batzuk bakarrik gelditzen dira eta horregatik bihurtzen da arrisku zatia.

Telefónica inguruak 100 metroko luzera du eta inbutu baten amaiera dirudi. Hemengo egurrezko hesiak bikoizten dira babes handiagoa emateko. Tarte honetan bai zezen lasterketa bai korrikalariena moteldu egiten da nekeagatik. Horrez gain zezenen aurrean korrika egiten ez dakitenak ere sartzen direnez, tentsio handiko uneak izan ohi dira.

Zezen Plazaraino daraman Kailejoiak beheruntz egiten du. Jende asko biltzen da eta nahasketak gero eta arriskugarriago egiten du entzierroa. Plazara joaldunak ailegatzen direnean zezenak atzetik doazela ekitaldia bukatzen da.

Iruzkinak
Eider 2007-11-15 17:12 #1

Edurne Estíbariz 2007-11-17 14:19 #2

IRUÑEA ETA SAN FERMINAK

Lehenengo deskribapena

Itziar 2007-11-18 14:36 #3

SANFERMINAK

lehenengo deskribapena

judit 2007-11-19 15:00 #4

Elisa 2007-11-20 08:26 #5

IRUÑA

Pilar 2007-11-22 22:27 #6

Entzierroa. Deskribapena

2010-02-07 20:43 #7
Utzi iruzkina: