Musu truk

KLIKATRUK!

Aupa Etxebeste! (2)

2
musutruk 1456151708366 Musu truk | 2006-10-19 22:13

Nahi baduzu  Aupa Etxebeste filmaren gainean egindako kritikak irakurri hemen klikatu eta ondoren, gogoa baduzu, zurea erantsi.  


Aupa Etxebeste!

2
musutruk 1456151708366 Musu truk | 2006-10-19 05:50

Ezetz asmatu nola amaitzen den filma? Ikusita daukazula, bada... kasu horretan ixo. Zu ere ez zara izango filmaren edo liburuaren amaiera (benetakoa esan nahi dut) ikusleari edo irakurleari kontatzen dioten horietakoa, ikusle horren etsipen aurpegiaz gozatzen duten horietakoa, ezta? Hemen balizkoaz ari gara jolasten, zeuk emango zeniokeen amaieraz. Animo... bota. Ez gorde astakeria delakoan, gune honetan utzi aske irudimena eta ea zer ateratzen den.


Asteburu luzea izango dela eta, irakasleak Lauaxetari buruzko irakurketa- orri bat emango dizu. Nik izenaren gainean klik egitea proposatzen dizut Lauaxetaren berri izan dezazun eta irakaslea aho bete hortz gera dadin dena kontatzen diozunean.


BITTURIXA

3
musutruk 1456151708366 Musu truk | 2006-10-10 23:36

Ba al  dakizu zer den Han goitik itsasoa ikusten da  nobelaren 23. orrialdean agertzen den Bitturixe? Ba... bai! Susmatu duzun bezala Vitoria-Gasteiz da. "Merkantzia Bitturixera" ekartzeko agindua jaso zuela dio; izan ere hemen militar asko zeuden gerra garaian. Eta ez hemengoak bakarrik, baita alemaniarrak ere. Hori horrela zela argi ikus dezakegu Xabier Montoiaren Gasteizko hondartzak nobelaren lehendabiziko atalean, "Ikatza bezain beltz" izenekoan.   Anima zaitez! Irakurri! Eskolako liburutegian zain duzu! Irakurri eta gero esango didazu zer deritzozun!


Badakizu nor zen Fede Ezkerra? Eta Bartali? Klikatu izenen gainean eta Julen Gabiriak bere blogean emandako informazioa jaso ahal izango duzu. Ea aurkitzen dituzun beheko argazkian! Gino Bartali, Federiko Ezquerra, Julian Berrendero eta Ruiz txirrindulariak 1935eko Euskal Herriko Itzulian, Eibarren. Bartali izan zen etaparen eta lasterketaren irabazle.  


Hasia zara irakurtzen? Eta...? Zer deritzozu?


Ongi etorri 06-07 ikasturtera!!! Kaixo lagunok: Ikasturtearen hasieran agurtu nahi zaituztegu. Aurten elkarren berri izateko, galderak argitzeko, hitzorduak egiteko, gai ezberdinak eztabaidatzeko eta beste hainbat eta hainbat gauzaz hitzegiteko  ordenagailua ere erabili ahal izango dugu. Horretarako eskolako MUSU TRUK blog-ean sartu eta parte hartu. Hasteko zeuen iritziak jasotzeko galderatxo batzuk: Zer espero duzu ekarriko dizula datorrren ikasturteak? Zer proposatuko zenuke ? Beno lagunok zuen zain gaude. Anima zaitez eta erantzun!!!


Probak Estenibarren

3
musutruk 1456151708366 Musu truk | 2006-09-23 20:12

Gaur Estenibarrera etorri gara urtero bezala gogo handiz mahatsa jaso eta bide batez Joxerekin eskolarako Bloga sortzeko asmotan; musika utzi eta salako mahaian eseri eta lanari ekin diogu.