PIROPOAK
Udaberrian gaudenez eta eguzkiak gogor joko gaituenez edo hori espero dugu behintzat -hori bai San Prudentzio eguna pasa eta gero- eta denok primeran dakigun bezala garai honetan neska eta mutil katxarroak polit- politak jartzen direnez, zer deritzozue piropoak botatzeko prestatzeari? Ondo, ezta? Hori dela eta txapelketa bat antolatu dugu, gure artean piropo politena nork aurkitu, hain zuzen ere . Txapeldunari gure mirespena eta, bloggari esker, ospe handia eta nork daki baita telebistan agertzeko aukera ere agian.
Zuek ere piropoak botatzen jakin dezazuen zenbait gomendio emango dizkizuegu:
Piropoak maitekorrak bai, baina leial- leialak ez dira. Ez dira bihotzeko azukre koxkorrari esatekoak bakarrik; aitzitik, jende guztiak du ezaugarriren bat piropeatzeko modukoa. Baina denei ezin zaie piropo bera bota, pertsonalizatuak gustukoagok baitira, bakoitzaren neurri-neurrira egindakoak.
Laburra, bi aldiz hobea, piropoetan ere. Pertsonaren grazia hitzez islatzen dute, irudi indartsuak sortuz. Txiste eta publizitate hizkeraren antz handia dute, eta benetako sormen lana, balio handiko lan artistikoa dago esaldi pikaro hauetako bakoitzaren atzean, egileak, espero duen ordaina beti jasoko ez badu ere.
Eta bukatzeko eta grina pizteko, hor dituzue piropo batzuk:
- Erabat gaztetuta zaude!
- Bai polita zaudela!
- Hori mutila, hori!
- Udaberria bera baino ederrago zatoz!
- Mesedea egiteko modukoa zara eta!
Iruzkinak
2008-04-25 10:50 #1
Oraintxe bertan ordenagailu aurrean jarri eta ezer bururatzen ez zaidanez, oporren bueltarako piropo ederra botako diezuedala agintzen dizuet. Eta besteok zer, ez al zarete animatuko? Nik ere jaso nahiko nuke piroporen bat!
ane 2008-04-25 16:24 #2
Munduko argi guztiak itzaliko nitzuke zuri begira ikusi ez nazazun.<br><br>Lotsatien piropoa. Polita, ezta? Oooo...udaberria...<br>
jmeyjuerh 2009-02-05 13:57 #3
kaixo wapo!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
2010-11-19 15:10 #4
ze guapoa
Utzi iruzkina: