Aupa Etxebeste!

musutruk 1456151708366 Musu truk | 2006-10-19 05:50
2

Ezetz asmatu nola amaitzen den filma?

Ikusita daukazula, bada... kasu horretan ixo.

Zu ere ez zara izango filmaren edo liburuaren amaiera (benetakoa esan nahi dut) ikusleari edo irakurleari kontatzen dioten horietakoa, ikusle horren etsipen aurpegiaz gozatzen duten horietakoa, ezta?

Hemen balizkoaz ari gara jolasten, zeuk emango zeniokeen amaieraz. Animo... bota. Ez gorde astakeria delakoan, gune honetan utzi aske irudimena eta ea zer ateratzen den.

2006-10-20 05:54 #1

<p>Oporrak bukatzear daudenean plan bat bururatzen zaie etxetik ateratzeko, kotxea hartzeko eta bidaiatik datozen plantak egiteko, hau da, ordu txikitatik etxetik atera, kotxea&nbsp;utzitako lekura joan, han bertan itxaron hamaiketako ordu arte. Momentu honetan hartu kotxea eta herrira zuzendu.</p>

<p>Baina&nbsp;gau hartan, ataritik ateratzean zabor-biltzaileek ikusten dituzte, izan ere, gau hartan atzeratuta dabiltza. Zabor-biltzaile bat herriko kuxkuxeroaren semea izanik, hurrengo goizerako jende guztiak egia daki.&nbsp;</p>

merche

merche 2006-10-20 06:31 #2

Nik uste dut familia berezi honek oporrak pasatzeko beste modu bat asmatuko duela, lasaiagoa; eta horren ondorioz bere bizimodua aldatuko dutela. Gainera, Paticiok ez ditu hautezkundeak irabaziko eta lantegia porrot eginda, egoera honetatik ogibide berria lortuko dute:&nbsp; "nola gozatu etxetik irten gabe" ikastaroa besteei ematen edo "Paradisoa etxean" liburua idazten. Adibidez


Utzi iruzkina: