Musu truk

KLIKATRUK!

Bihar arratsaldeko 20:00etan datorren denboraldiko Irakurlearen Klubaren aurkezpen ekitaldia izango da. Ana Urkiza idazle ondarrutarrak hartuko du parte. Hikateneon izago dela pentsatzen dut. Ikasturtea hasi ez bada ere, animatzen bazarete... Iazko ikaslerik joateko asmorik bai? Animatu eta udako proposamen baikor horiei heldu hasiera hasieratik!


Badirudi uda osoan ez dugula astirik izan ezer idazteko. Orain, oporretatik bueltan,  animorik bai zerbait kontatzeko? Zer moduz ibili zarete? Motorrak berotzen ari al zarete? Norbaitekin hitzordua egin nahi al duzue? Eseri eta ... Beno, ea aste honetan norbait animatzen den. Laster arte!


Zer moduz oporretan?

musutruk 1456151708366 Musu truk | 2007-04-03 17:28

Pentsatzen dut batzuk kanpora joango zaretela, beste batzuk berriz ez. Oporrak luzeak direnez, irakurritako liburuen gaineko iritzia emateko gogoa baduzue, ez galdu aukera, hemen duzue horretarako txoko aproposa. Ondo ibili eta asko idatzi                


Nahiz eta elurra ari duen gu hemen, lan ta lan eskolan. Hori gutxi izango balitz bezala,"Soinujolearen semea" liburuaren  kritikak bilatze lanetan . Ea  irakurtzen dituzuen eta zuen kritikak jartzen dituzuen!   http://www.berria.info/hemeroteka/inprimatzeko.php?htmla=BERRIA/y2004/m02/d20040201/p00037011.html http://www.berria.info/hemeroteka/inprimatzeko.php?htmla=BERRIA/y2004/m01/d20040102/p00032004.html http://www.berria.info/hemeroteka/inprimatzeko.php?htmla=BERRIA/y2004/m01/d20040124/p00036010.html  Eta informazio gehiago nahi baduzue B.Atxagari buruz, hementxe...


Hauts bihurtu zineten

1
musutruk 1456151708366 Musu truk | 2007-03-21 10:11

Hemen duzue "Hauts bihurtu zineten" liburuaren kritika bat, ea bat zatozten Aritz Gorrotxategik idatzitakoarekin.                         http://www.susa-literatura.com/kritikak/2006/krit0162.htm Eta, beste kritika bat ere badago, Ibon Egañak idatzitakoa. http://www.susa-literatura.com/kritikak/2005/krit0218.htm Pilar Iparragirrek Juan Kruz Igerabideri eginiko elkarrizketa aurkitu du ikasle batek, hementxe duzue elkarrizketa, erreportajearen bigarren berria da. Ea zer deritzozuen! ...


Hemen duzue Atxagak Euskaltzaindian sartzeko Asteasun egin zuen hitzaldia. Irakurri, gozatu eta kontatu. http://www.berria.info/dokumentuak/dokumentua300.pdf


 Martxoaren 14an arratsaldeko 17:00etan  B-5 gelan Jürgen Wolff hizkuntzen ikaskuntzaz arituko zaigu. Oso interesgarria eta baliagarria izango dela uste dugu, beraz animatu eta aurrerantzean erabili berak irakatsitakoa!!     Oroimenaren iraunkortasuna 1931 Arte Modernoko museoa - New York Zer konta diezagukezu entzundakoaz? Baliagarria izango al zaizu? Eta erantsitako irudiaz, zer esango zenuke?  Aurkitzen al diozu loturarik hitzaldian esandakoarekin?


Literatura eta zinemaren gaineko hitzaldia zikloa egingo dute Gasteizen ERREDAKZIOA Berria.info 2007-III-7 Gasteiz Literatura eta zinemari buruzko hitzaldi zikloa antolatu dute Eusko Ikaskuntzaren Hizkuntza eta Literatura Sailak eta Euskal Herriko Unibertsitateak Gasteizen. Lau hitzaldi emango dituzte, guztiak euskaraz, eta zinemarekin nahiz literaturaren harreman estua duten adituak izango dira arduradunak. Hitzaldi zikloa gaur hasiko da (martxoak7), eta maiatzaren 9an amaituko. Aizpea Goenaga aktore eta zuzendariak Bernardo Atxagaren Zeru horiek eleberriaren egokitzapenaz hitz egingo ...


Atzoko egunez izan ginen Santa Maria Katedrala bisitatzen. Hementxe dituzue Fernandok, gelako berriemaileak, ateratako argazkiak. Beheko helbide elektronikoan klikatu... http://www.flickr.com/photos/bernar/tags/katedrala/show/ Argazkiak ikusi ondoren etxeko lanak egitera. Behar izanez gero, hemendik bertatik sar zaitezkete Katedraleko web orrian. http://www.catedralvitoria.com/euskera/home.html Txokotxo bat geratu da hurrengo astean bisitan joango zaretenen argazkiak jartzeko. Gozatu bisitaz ederra da eta !


EUSKAL ZINEMA ASTEA

musutruk 1456151708366 Musu truk | 2007-02-16 09:42

  Vital Kutxak antolatuta hainbat film euskaraz ikusteko parada izango dugu hurrengo egunotan. Ordutegia berezi samarra bada ere ahal baduzue animatu, "Zeru Horiek" filma adibidez ez dirudi ikusteko aukera handirik dagoenik, beraz, esandakoa, ahal baduzue joan zaitezte eta kontatu hementxe bertan. Data 2007ko otsailaren 26tik martxoaren 3ra Tokia Vital Kutxako Fundazio Aretoa (Dendaraba) Orrialdearen garapena "Zinemastea-Semana de Cine Vasco", euskal zinemagileek zuzendu edo ekoiztu dituzten azkenengo pelikulei zuzenduta dagoen zikloa, ohi bezala, otsailean ospatzen da. Caja Vital...