Soinujolearen semearen gaineko hainbat kritika
Nahiz eta elurra ari duen gu hemen, lan ta lan eskolan. Hori gutxi izango balitz bezala,"Soinujolearen semea" liburuaren kritikak bilatze lanetan . Ea irakurtzen dituzuen eta zuen kritikak jartzen dituzuen!
http://www.berria.info/hemeroteka/inprimatzeko.php?htmla=BERRIA/y2004/m02/d20040201/p00037011.html
http://www.berria.info/hemeroteka/inprimatzeko.php?htmla=BERRIA/y2004/m01/d20040102/p00032004.html
http://www.berria.info/hemeroteka/inprimatzeko.php?htmla=BERRIA/y2004/m01/d20040124/p00036010.html
Eta informazio gehiago nahi baduzue B.Atxagari buruz, hementxe klikatu: http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00197.htm
Hemen duzue erdaraz argitaratu ondoren jaso zuen kritika, hautsak harrotu zituena: http://www.elpais.com/articulo/semana/elegia/pastoral/elpepuculbab/20040904elpbabese_3/Tes
Eta erantzunak:http://www.nabarralde.com/art_dist/Babelia.rtf
Iruzkinak
Edurne 2007-04-19 12:09 #1

SOINUJOLEAREN SEMEA

Balekoa izan dadin, gure balioespena bi zatitan zatitu behar dugu: batetik, argudioa eta bestetik, gure iritzia. Hasteko, argudioari dagokionez esan dezakegu, Atxagak liburu honetan literaturaren gai klasikoak landu dituela: bizitza, heriotza eta maitasuna, alegia. Horretarako, pertsonaia bat hartu du (David) eta bere esperientzietan, portaeretan, arrazoiketetan sakondu du. Horrela, askotan eskaintzen dizkigu bere barne-gatazkak eta bere beldurrak. Baina, istorioak aurrera egin ahala, autoreak itxaropeneranzko urrats bat ematen du eta etorkizun hobe baten bila borroka egiten duen pertsonaia bat eskaintzen digu. Horregatik, nire ustez, istorio hau oso egokia izan daiteke gizakiaren izateari buruzko gaiak eta beraren beldurrei eta eragozpenei aurre egiteko erari buruz irakurtzea interesatzen zaienentzat.

Beste aldetik, espazioak eta denborak garrantzi handia daukate liburuan. Orrialdeetan zehar konturatzen gara ez daukatela ordena logikorik. Stoneham arrantxoan hasten da, gero haurtzarotik gaztarora igarotzen da, gero gaztarotik heldutasunera, gero, berriro hasierara... eta, bestalde, beste pasarte batzuk agertzen dira, Triku, Ramuntxo eta Etxeberriaren aitorpenak eta abar. Horretarako, espazio desberdinak erabiltzen ditu: Iruain, Bilbo, Estatu Batuak... Leku bakoitza garai bat, sentimendu bat da.

Amaitzeko, esango dut nahiz eta gai politikoak aipatu, frankismo garaia, errepresio politika, klandestinitatean sortzen den borroka armatua, azkenean, ez da istorio politikoa sortzen, baizik eta memoria liburua haurtzarotik heriotza arte. Guztia kontuan hartuta, ondoriozta dezakegu liburuaren irakurketa oso interesgarria eta sakona izan dela. Ez da gai oso landua literaturan, eta hori dela eta, irakurlearen interesa errazago erakartzen du. Hori aipatuta, azaldu behar dugu Obaba leku ezaguna dela Atxagaren beste eleberrietan agertzen delako. Beharbada leku hori gustatzen zaiolako, edo beharbada horrela errealagoa ematen duelako istorioak, kontua da autorea, behin eta berriro, itzultzen dela leku berera. Dena den, gure gizartean mota hauetako egoerak ezagunak dira, eta, horregatik, istorioa sinesgarria gertatzen da.

Inma 2007-04-26 14:45 #2

SOINUJOLEAREN SEMEA

Soinujolearen semea da Atxagaran azken liburua, nire ustez idazlearen iaiotasunaren beste adibide ba, bai hizkuntza, bai literatura bera, bere eskuetan buztin malgua bihurtzen direlako. Zaila da liburuan agertzen den mundua, hain aberatsa, deskribatzea. Ezer ez dago soberan, pertsonaiak, lekuak, denborak, eta gauza guztien garapena naturala da.

Atxagak nahiz eta kontaketa amaieratik hasi, badaki nola mantendu irakurlearen jakinmina. Poliki-poliki kontatzen dizkigun istoiroek osatzen dute amaierako puzlea. David da Virgilioren moduan eramaten gaituena Obabako mundura, baina Daviden kasuan, Davidek berak sufrituko ditu ekintzen eta denboraren eragina. Denak moldatuko du bere nortasuna, azkenean Stonehamera ihes egitera bultzatzeko.

Liburua atalez osatutakoa da, batzuk ipuin txikiak dira eta ulergarriak izango lirateke istorio nagusia ez balitz ere, adibidez: "Obabako lehen amerikanoa"; "Pirpo eta Txanberlain"; "Hiru aitorpen".....Baliteke idazleak sortzea irakurleari informazio gehiago emateko, zenbait pertsonaiaren izaera argituz, edota istorioa aberastu nahi zuelako. Hau agian, ez diogu eskertu behar ez Davidi, ezta Atxagari ere, baizik eta Josebari. Bai Josebari, bitxia delako egilearen jokua, izan ere liburuan hiru idazle agertzen dira. Alde batetik David, istoriaren protagonista; bestetik Joseba, bigarren mailako pertsonaia eta bien gainetik Atxaga. Badirudi lehenengo biak Atxagaren alter ego direla. Hari horri jarraituz, nik dakidala kontakizuna ez da autobiografikoa, hala ere iruditzen zait, idazteko orduan pertsonaiaren azalean berezko zerbait sartu behar duzula haragi eta hezur bihur dadin; horrela lortzen da irakurlea murgiltzea kontakizunean, pertsonaiak sinesgarri bilakatuz. Eta Atxaga maisu agertzen zaigu horrelako lanetan. Lubis, Teresa, Ubanbe, Virginia, Angel .....ez ditugu inoiz ikusi, eta dena den irakurri ahala ezagunak, hurbilak egiten zaizkigu. Lubisen heriotzak negar eragin digu eta aldi berean Berlinoren ustezko jarrerari gorroto izan diogu, liburuko protagonisten sentimenduekin bat eginez.

Gizakiez aparte kontaketan garrantzi handia dute zenbait elementuk, hala nola: sonbreiruak, tximeletek, lekuek eta hitzek berek. Batzuk laguntza estilistikoak dira, bizidunen aldartearen gorabeherak adierazteko, adibidez: gurpilaren jira edo Daviden bigarren begiak; eta beste batzuek lotura ematen diote istoriari behin eta berriz agertuz, sonbreiruak, Obaba herriak, kasu.

Ez dut bukatu nahi testuingurua aipatu gabe, batzuei irudituko zaielako idazleak hainbat gairi ematen dion tratamendua manikeoa dela. Ekintza frankismo garaiaren amaieran kokatzen da eta terrorismoaren hastapenak aipatzen dira. Ez dut uste Bernardoren asmoa terrorismoa zuritzea denik, frankistek egindakoaren ondorioa dela esanez. Nire iritziz bere asmoa da istorio bat kontatzea eta horretarako gai horiez baliatzen da, aitzakiak dira protagonistarentzat. Behin kontakizunean sartuz gero idazlearen ikuspuntua protagonistarena da, berarekin bat egiten duelako, ezinbestez. Bai subjektiboa da, baina istorio guztiak diren bezala. Liburuaren benetako gaia bizitza da, eta bizitzaz elikatzen da Atxagaren irudimena.

Enkarte 2007-05-04 11:38 #3

CENDOR GIRNOR SUD egunkarietik aterata eta itzulita

Istorio guztiak amaitzen diren lekuan hasten da istorio hau. Itsasoaz bestalde, munduaren amaieran. Amerikan, batzuetan itsasertzean ume ameslariek ikusten duten zeruertzetik gertu lur hori. Hara berriro eta azken aldiz bi lagun elkartzen dira. Bata, Joseba, idazlea da eta Euskadi utzi du bestea azken agurra emateagatik, David izenekoa, Kalifornian rantxo bat duena eta hiltzeko zorian dagoena. Haien artean, hogeita hamar urteko adiskidetasuna, ahaztutako guda zibil baten oihartzuna, bere hizkuntza isileko gisa, herri bat zatituta, balakadaren bat, ahots itzalitaren bat eta semeen edertasuna. Denontzat David “Soinujolearen semea“ da, Bernardo Atxagaren frantsesa itzulitako hirugarren eleberriaren heroia dena. Ederrena, armak agurtzeko besteko hezkuntza sentimentala, lasterregi hogei urte betetzen dituen belaunaldi baten desilusioa kontatzen digu, bere mendi virgilioetatik deserriratuta, paraisotik aterata.

Istorioa ( zein istorioa ?, Historia eta istorioak idatzi beharko genituzke ) 70ko hamarkadan garatzen da. Obaba ( Atxagaren lan guztiaren alegiazko lekua dena ), Gernikatik hurbil hiri euskaldun bat, 60ko hamarkadan: Davidek, pertsona gorenen semea, Iruain – mendiko baserria -, osaba Juan, bere basetxea, bere zaldiak, bere lagunen alabak – jostunak direnak eta Alaska hoteleko terraza alaitzen dutenak – nahiago ditu baina aitak eta bere lagunen batzuek daramate, duineztasun bat, lotsaizun bat. Obaban susmo batek eta antzinako haserre batek irabazten dute. David, bere mendietatik eta bere herriko lekuetatik pasatzen da bere aitak idatzi ahal izan zuen zerrenda batekin buruan non fusilatutako Obabako mutilen izenak agertzen baitira. Eden lorategiko zuhaitzek

lantzean behin fruitu ustelak ematen dituzte. Bostehun orrialde inguruko liburuan ilusio galduta makina bat daude, Amerikano izenekoak, etxera itzuli izan beharko ez zukeena, entomologoarenak, desiragarri alargun gazte batenak, Piafen abesti bat, bi boxeolari ahazturik, koronel kezkagarri bat, neska suediar bat San Frantziskon aurkiturik eta Catiminin ezkonduta; eta, bukatzeko, euskarazko hitz batzuk Amerikan lurperatuta poxpol kaxa bana sartuta.

Frantzian Atxagak ez du merezi lukeen ezagutza ( “soinujolearen semea“ liburuarekin lortuko duela apostu egingo dugu) . Istorioak oso ondo kontatzen ditu, jende gutxik daki berak bezain ondo pertsonaiak sortzen, dekorazio bat jartzen, garaiekin jolasten. Bere liburua bainatzen duen historiaren bortzakerian badaki bere garaia hartzen, tximeletara ateratzen edo jota dagoen japoniar bat alaitzen, itxaroten eta ikusten. Oso sentsuala, neska gazte baten sorbaldetan gelditzeko beti mementu bat badago. Erotismo hitzari esangura ematen dio heroe eta neska maltzur arteko amodiozko eszenak. Joan Marsé idazle bartzelonarraren mailara heltzen da Atxaga.

Utzi iruzkina: