Irakurle Klubaren aurkezpena bihar!

musutruk 1456151708366 Musu truk | 2007-09-26 18:06
3

Bihar arratsaldeko 20:00etan datorren denboraldiko Irakurlearen Klubaren aurkezpen ekitaldia izango da. Ana Urkiza idazle ondarrutarrak hartuko du parte. Hikateneon izago dela pentsatzen dut. Ikasturtea hasi ez bada ere, animatzen bazarete... Iazko ikaslerik joateko asmorik bai?

Animatu eta udako proposamen baikor horiei heldu hasiera hasieratik!

bernar

bernar 2007-09-28 15:03 #1

Anek esan dit arazoak dituela erantzuteko, ni neu probatzen ari naiz ondo dabilen ala ez. Bestetik, atzo ezin izan nintzen joan, zuetako norbait egon zen Irakurlearen Klubean?

ane

ane 2007-09-29 10:28 #2

Aupa ikasle-irakasleok!! Ikusten dudanez hasiera-hasieratik hementxe gaude jo eta su, ikasturte berriari ahalik eta ondoen egokitzen.

Egia esan, Ana Urkizarekin hitzordua aukera paregabea iruditu zitzaidan, batez ere betiko ariketak, arazo gramatikalak eta abar alde batera uztearren, baina joan nahi eta ezin. Gastroenteritisak ez dio bakea eman seme txikiari eta badakizue... amaren beharra dutela kasu hauetan... eta gehienetan!

Iaz egilearen "Bekatuak" izeneko liburua irakurri nuen eta irakurketa nahiko erraza eta atsegina iruditu zitzaidan. Helduentzako ipuin motzak dira eta horrek asko laguntzen du, jakina. Dena den, kritika batzuk ikusi nahi badituzue bisitatu hurrengo helbide elektronikoa:

http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00160.htm

Bide batez, atsotitzak begiratzeko musutruken agertzen den helbidea ez dabilela jakinarazi nahi dizuet. Horretarako eta askoz gehiagorako, beste helbide bat aurkitu dut. Hauxe da: http://www.euskaljakintza.com/ariketak/atsotitzak-lantzen/. Bisitatu, merezi du eta.

Ondo izan, zintzo portatu eta eutsi goiari!

A! Norbaitek konta dezake nolakoa izan zen aurkezpena? Emakumea ematen duen bezain jatorra al da?

ane

ane 2007-10-01 18:42 #3

Barkatu, neu naiz berriro. Orain dela gutxi Gotxon Garateren web orrian sartu naiz eta ondo dabilela ikusi dut. Ordenagailu madarikatua!! Dena den beste helbidea ere oso ondo dagoela esango nuke nik.

Barkatu eta ondo segi

Utzi iruzkina: