EUSKAL ZINEMA ASTEA
Vital Kutxak antolatuta hainbat film euskaraz ikusteko parada izango dugu hurrengo egunotan. Ordutegia berezi samarra bada ere ahal baduzue animatu, "Zeru Horiek" filma adibidez ez dirudi ikusteko aukera handirik dagoenik, beraz, esandakoa, ahal baduzue joan zaitezte eta kontatu hementxe bertan.
Data2007ko otsailaren 26tik martxoaren 3ra
TokiaVital Kutxako Fundazio Aretoa (Dendaraba)
Orrialdearen garapena"Zinemastea-Semana de Cine Vasco", euskal zinemagileek zuzendu edo ekoiztu dituzten azkenengo pelikulei zuzenduta dagoen zikloa, ohi bezala, otsailean ospatzen da. Caja Vital Kutxak “KREA, Gaur egungo expresioa”ren bitartez parte hartzen duen ekitaldi honek hogeita hirugarren aldia betetzen du aurten, eta zinemarekin zerikusirik dituzten ekitaldi guztiak elkartzen dituen ZEBE (Zine Europar Berriaren Ekitaldia) esparruaren barruan kokatzen da.
Oraingo honetan 2006an Euskal Herrian ekoiztutako hainbat pelikula proiektatuko dira, film-laburrez lagundurik. Gainera, 19:00etan egingo diren saioetara zinemagileak etorriko dira, beren filmei buruzko solasaldietan parte hartzeko.
Sarrera-salmenteekin bildutako diru guztia Mendizabala Institutuko Irudi eta Soinuko ikasleek egingo duten film-labur bat ekoizteko bideratzen da.
Sarrerak Araba Kulturalaren bulegoetan (Posta kalea, 17) har daitezke 3€-tan, baina Caja Vital Kutxako txartelaz ordainduz gero 1€ean.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: