Gaur ere badugu zer entzun (ikusi?) Gasteizen

musutruk 1456151708366 Musu truk | 2007-03-07 11:38

Literatura eta zinemaren gaineko hitzaldia zikloa egingo dute Gasteizen

ERREDAKZIOA Berria.info 2007-III-7

Gasteiz

Literatura eta zinemari buruzko hitzaldi zikloa antolatu dute Eusko Ikaskuntzaren Hizkuntza eta Literatura Sailak eta Euskal Herriko Unibertsitateak Gasteizen. Lau hitzaldi emango dituzte, guztiak euskaraz, eta zinemarekin nahiz literaturaren harreman estua duten adituak izango dira arduradunak. Hitzaldi zikloa gaur hasiko da (martxoak7), eta maiatzaren 9an amaituko.

Aizpea Goenaga aktore eta zuzendariak Bernardo Atxagaren Zeru horiek eleberriaren egokitzapenaz hitz egingo du gaur EHUko Arabako Errektoreordetzako gela urdinean. Goenagak telebistarako lana egin du Atxagaren lanean oinarrituta.

Martxoaren 28an, berriz, Aritz Gorrotxategi idazleak Euskal zinemaren historia bat aurkeztuko du.

Apirilaren 25ean Alvaro Rabelli idazleak Anjel Lertxundiren Kareletik filma aztertuko du, eta, amaitzeko, maiatzaren 2an Harkaitz Cano idazleak Literatura, gidoia, zinema izenburuko hitzaldia egingo du.

Zer, non entzun dezakegun badakigu. Zer ordutan izango den falta zaigu jakitea. Kazetaria ez da oso fin ibili bere artikulua idaztean.

Ordutegiaren berri baduzu bidali erantzunetan, joaten bazarete kontatu! 


Utzi iruzkina: