Musu truk

KLIKATRUK!

Ea zer moduz ateratzen zaizuen ariketa! Klikatu eta egin! http://docs.google.com/Doc?id=dcd3xfqh_3dfxk4ccf


 Euskaltzaindiaren Izen Sintagmen juntaduraren gaineko araua ongi irakurri eta ulertu.  Hemen duzue lotura: http://docs.google.com/Doc?id=dcd3xfqh_0drkw46g7 Euskal Gramatika Osoan "Emendiozko Juntagailuak" atalean dioena ere ongi irakurri, bertan aditz komunztadura nola egin aurkituko duzu. Hurrengo egunetan ikasitakoaren gaineko  ariketa bat jarriko dugu blogean. Ea zer moduz moldatzen zareten! 


Gorenaren neurria Garenaren neurria erakutsi nahi genuke, garenaren neurria bizi. Garenaren neurrira josi nahi genuke geure trajea. Gure neurri horrek, dinamikoa baita eta aldakorra, izan ginena eta garena kontenplatzeaz gain, izan gaitezkeenaren alderik onenak gutiziatzen ditu eta izan behar ez genukeena seinalatzen. Garenaren neurriari eutsi nahi diogu, garenaren neurria garatu. Baina garenaren neurria ez dugu nik edo zuk ematen: gu batek osatzen du garena. Bestalde, gu horren benetako indizeetako bat, gu horren argazki nagusia, gizarte demokratiko eta egituratuetan, hauteskundeek eman ...


Hikaren erabileraren gaineko  ariketatxo bat egin nahi baduzue, hementxe ikasbileko ariketa baterako  lotura: http://www.ikasbil.net/jetspeed/portal/media-type/html/language/eu/country/null/user/anon/page/ariketadetalle?gid=298744 


Lehen libuari amaiera emateko bide polita izan daitekeelakoan...


Nicolas Bernier, Quebec-eko laguna, Gasteizen bizi da duela zenbait urte eta "Esaidazu"n kontatu digu bere esperientzia. Bernier ikasketak egitera etorri eta ordutik badira urte batzuk Gasteizen dagoela. Euskaraz ere primeran mintzatzen da. Eta zuek nahi izanez gero bera ezagutzeko aukera duzue, gure eskolan ari baita frantsez mintza-klaseak ematen. Entzun zer dioen eta saia zaitez eskolan aurkitzen, galdetu Nicola(s)ez, galdetu berari... http://www.eitb.com/audioak/osoa/73630/nicolas-bernier-quebec-eko-laguna-gasteizen-bizi-da-duela-zenbait-urte-eta-esaidazu-n-kontatu-digu-bere-esperientzia/


ARTE kate zibernetikoko Metropolis emanaldiaren karietara, lehen aldiz begimen ukan ditut Albaniako irudiak, lainopean bermatzen diren harrizko etxeak, auzo batetik bestera jaisten diren karrika hertsiak: iruditu zait Auñamendi maldako nafartar herri bat miresten nuela kameraz inguraturik Gjirokaster bere sor lekura itzultzen zen Ismael Kadare idazlearen hatzetarik. Beti aipatzen da Nobel sarirako Frantzian denbora erdiz exiliatua den Ismael Kadareren izena. Bi milioi jendeekiko arranoen lurraldea hain zuzen guztiz gehienek Kadareren nobeletarik ezagutzen dugu xeheki, bertako hiri minerala...


Esaera zaharrak dioen bezala, eguraldi hotza edukiagatik aurrera egin behar dugu; beraz,  hemen duzu lanari ekiteko tokitxoa. Ezagutzen al duzu web orrialde hau? Behar duzun zerbait aurkitu, ezertarako erabiltzen ez duzun hori saldu nahiz zerbait konpartitzeko tokia duzu hau. Sar zaitez,  aukeratu egoki deritzozun iragarkia eta esaguzu zergatik aukeratu edo idatzi duzun iragarki hori. http://www.iragarkilaburrak.com/


EMAKUMEOK ETA HILEKOA

4
musutruk 1456151708366 Musu truk | 2008-10-07 13:41

  Ziur aski Hizkuntza Eskola honetan irakasle bai ikasle gehienok emakume gara, hori dela bide egoki iritzi diogu hurrengo  aldarrikapena eta proposamenak egiteari: Emakume izateagatik, maiz, hala konpresak nola tanpoiak erosi behar izaten ditugu, gure hileroko beharra betetzeko. Dena den, produktu horien Balio Erantsiko Zerga ehuneko hamaseikoa da, hau da, luxuzkoak diren materialei ezartzen dieten  bera. Beraz, hilekoa edukitzea zertzat jo behar dugu: apetatzat ala behartzat?  Gure ustez menstruazioa isuri naturala da; gainera,  sahiestezina du...


Edo nahiago baduzue: "Eroriz ikasten da oinez."Ongi etorri guztiok gure blogera ikasturte berri honen hasieran. Urtean-urtean gure labea bero-bero izan dadin egur trontzo galantak batzuetan, ezpal meheak beste batzuetan, sutondoan sartu eta sartu ibili gara. Kontua da suari itzaltzen ez uztea, garrak baditu hobe, baina txingarrak ere balio du denboraldi baterako. Hemen ez dago aurpegia eman beharrik. Badakizue gaitzizena erabil dezakezuela, inork ez du jakingo nor izan den erantzuna eman duena. Elkarri zor diogun errespetua baino ez da eskatzen eta parte hartzeko gogoa.  Hasi baino ez ...