Andu Lertxundik oraingoan kontatu diguna duzue hemen!

musutruk 1456151708366 Musu truk | 2009-02-10 09:35
8

Gorenaren neurria

Garenaren neurria erakutsi nahi genuke, garenaren neurria bizi. Garenaren neurrira josi nahi genuke geure trajea. Gure neurri horrek, dinamikoa baita eta aldakorra, izan ginena eta garena kontenplatzeaz gain, izan gaitezkeenaren alderik onenak gutiziatzen ditu eta izan behar ez genukeena seinalatzen. Garenaren neurriari eutsi nahi diogu, garenaren neurria garatu. Baina garenaren neurria ez dugu nik edo zuk ematen: gu batek osatzen du garena. Bestalde, gu horren benetako indizeetako bat, gu horren argazki nagusia, gizarte demokratiko eta egituratuetan, hauteskundeek eman izan ohi dute.

Gorenak Askatasuna eta D3M baliogabetu ditu, eta garenaren neurriak ez du bere benetako argazkia erakutsiko. Gorenaren neurria —arrazoibide juridikoari bizkarra emanda— nagusitu zaio garenaren neurri demokratikoari. Hurrengo legegintzaldian Gorenaren neurriak markatuko du garenarena.

Hitz joko soila balitz…

berria.info 2009-II-10

Marisol

Marisol 2009-02-13 11:07 #1

Tesia: garena ez da taldeko bakoitzak ematen duena bilduta.
Taldean norberaren ezaugarriak galtzen dira, eta batzutan taldez kanpoko daudenak erabakitzen dute nortzuk beteko dira taldea.

Carmen Zuleta Alejandro

Carmen Zuleta Alejandro 2009-02-14 18:41 #2

Tesia:Guk osatu dugu  herria sustraiekin eta nortasunarekin; hortaz,gure demokrazia eta etorkizuna guk geuk erabakiko ditugu gure alderdi guztioekin;eta,ez ,Gorenaren erabakiak Askatasuna eta D3M baliogabetuz.

2009-02-16 23:40 #3

Patricia

Patricia 2009-02-18 11:08 #4

Hitz jokoa alde batera utzita: Lertxundik D3M hauteskundeetatik kanpo geratzearen kontra dagoela dio. Beraren ustez, martxoko hauteskundeek ez dute gizarte osoko nahia isladatuko honen atal bat parte hartuko ez duelako.

Beraren hitzez baliatuz: Gorenaren guraria (gobernuaren buruaz ari dela suposatzen dut) garenaren  (gizartea) gainetik geratu dela adierazten du.

Laura

Laura 2009-02-18 17:49 #5

Anjel Lertxundik dioenez, Askatasuna eta DM3 baliogabetu dituzte. Horrek ondorio larria dakar, hau da: ez diote uzten Euskal Herrian dagoen jende guztiari botoa ematen. Badirudi guk, jendea, izan behar dugula eurek, gobernua azken finean, nahi duten moduan.

Pilar

Pilar 2009-02-18 18:22 #6

Gorenaren erabakiaren ondorioz, hurrengo hauteskundeetako emaitzak ez dira benetakoak izango; gure gizartean, jende asko ezin izango du botoa eman eta.

B.Etxazarreta

B.Etxazarreta 2009-02-18 18:28 #7

Herri batek askatasuna edukitzeko, ahotsa eduki berharko luke.   Martxoan herri honen parte bat ahotsik gabe geratuko da. Beraz non dago herri honen askatasuna?.

Maite

Maite 2009-02-23 19:06 #8

Gorenak Askatasuna eta D3M baliogabetu ditu eta ekintza honek, Anjel Lertxundiren ustez, urrengo hauteskundeetako emaitzak aldatuko ditu. Demokraziaren arabera, guztiok daukagu botoa emateko eskubidea gizartea geure gustura moldatzeko, baina  martxoaren 1. batzuk ezin izango dute haien botoa emateko eskubidea erabili.

Utzi iruzkina: