EMAKUMEOK ETA HILEKOA
Ziur aski Hizkuntza Eskola
honetan irakasle bai ikasle gehienok emakume gara, hori dela bide
egoki iritzi diogu hurrengo aldarrikapena eta proposamenak egiteari:
Emakume izateagatik, maiz,
hala konpresak nola tanpoiak erosi behar izaten ditugu, gure hileroko beharra
betetzeko. Dena den, produktu horien Balio Erantsiko Zerga ehuneko hamaseikoa
da, hau da, luxuzkoak diren materialei ezartzen dieten bera. Beraz, hilekoa edukitzea zertzat jo
behar dugu: apetatzat ala behartzat?
Gure ustez menstruazioa
isuri naturala da; gainera, sahiestezina
dugu, kromosomak hala eskatzen baitu. Horregatik gure proposamena BEZa
ehuneko zazpira jeistea da, funtsezkoak diren produktu
guztietan bezala.
Baina, aldi berean,
beste modu batzuk eman nahi dizkizuegu, hainbeste diru ez
ordaintzeko eta gure ama lurra zaintzeko ( Badakizue
emakume batek 10.000 konpresa eta tanpoi inguru erabil ditzakeela
bere bizitzan zehar?). Horiek gutxienez.
Noizbait "copa
de luna" edo "copa menstrual" izeneko tresnari buruzko
informazioa jaso duzue?
Kopa horrek bost
zentimetroko ezkilaren itxura du. Merkeaz gain, ekologikoa da.
Bi eredu daude, bata jario gutxirakoa eta bestea normala edo oparoa den
fluxurakoa. Askotariko markak daude merkatuan (Mooncup, Lunette, Divacup,
Ladycup,...). Gehienak Finlandian sortzen dira medikuntzan erabiltzen diren
silikonarekin. Ez daukate latexik, hipoalergenikoak eta seguruak
dira. Barruko erabilera dute, tanpoia izango balitz bezala eta isuria
jasotzen da han, galerarik eta usainik gabe. Bakarrik 4-8 orduan behin
hustu behar duzu, uretan garbitu eta
berriro kokatu.
Beste aukera
bat da konpresa ekologikoak erabiltzea,
kotoizkoak dira eta ehunez eginda daude. Erabili ondoren garbigailuan
garbi daitezke. Ez daukate azalari edo inguruari kalte egiten dieten klororik
ezta beste produktu kimiko edo sintetikorik ere. Badakizue urtero miloika
konpresa botatzen ditugula eta zabortegietan usteldu ezinean geratzen
direla ehunka urtetan zehar ?
Orain zuei dagokizue
kontatzea zer iruditzen zaizkizuen proposamen hauek. Bestalde, beste ideiaren
batzuk bururatzen bazaizkizue, blog honetan konta diezazkigukezue.
Iruzkinak
2008-10-07 21:38 #1
<P>Hilerokoa izatea ez da emakumok aukeratzen dugun zerbait, testuan esaten den bezala, kromosoma dela eta gertatzen zaigu. Beraz, ez dut ulertzen zergatik hain BEZ altua. nire ustez BEZ-ik gabekoa izan beharko liratezke...</P>
<P>Proposamen alternatiboei buruz, ez nekien ezertxo ere. Baina nahiko ideia ona iruditzen zait, horrela, hilero daukagun gastura aurre egiteko proposamen oso ona iruditzen zait.</P>
ALFREDO 2008-10-10 16:43 #2
<P>Nire ustez, ez banaiz ere emakumea, konpresak eta tanpiak albait merkeen izan behako lukete. Horrexegatik, BEZa jeistea ondo legoke. Produktu horiek oinarrizko premiak dira. Hori dela eta, zerga murrizteari ondo deritzot. Dena den, beste produktu batzuen erabilera ere sustatu beharko genuke, hala nola: konpresa ekologikoak eta abar. Horrela, zenbat eta aukera gehiago eduki, orduan eta errazagoa izango da aukeratzea.</P>
<P>Bestalde, "copa de luna" deritzona irtenbide bat izan liteke. Hala ere, produktu hori ez da besteak bezain higienikoa, nire aburuz behintzat</P>
2008-10-17 15:10 #3
Norbaitek al daki non saltzen dituzten "copa de luna" delako hoiek? Mila esker informazoagatik. Itziar
2008-10-24 09:55 #4
Gasteizen "Tierra Viva" dendan saltzen da. Salneurria 30€
Utzi iruzkina: