Berria egunkariak dioen bezala hainbat astetako hutsunearen ostean, gaur itzuliko da euskarazko zinema ETBra. Pedal Autoa izeneko pelikula ikusteko aukera izango dugu, telebistan ikusi gabekoa oraindik. Ramon Barea dugu aktore eta zuzendaria. Azterketen nekea ahaztu, sofan eseri eta gozatu. Ea nor animatzen den iritzia ematen!
Hauek dira zuek entzun ditzazuen aukeratutako entzungaiak. Bakoitzak dagokiona entzun, eskematxoa prestatu eta operratatik bueltan ikaskideari kontatu. A. "Bobalizazioa ikuiluan", Jakoba Errekondo. http://www.ikasbil.net/jetspeed/portal/media-type/html/language/en/country/US/user/anon/page/materialdidacticodetalle?gid=322396 B. "Globalizazioa eta multinazionalak", Mikel Zurbano. http://www.ikasbil.net/jetspeed/portal/media-type/html/language/en/country/US/user/anon/page/materialdidacticodetalle?gid=300762
Sustatu.com blogaren bidez izan dugu albistearen berri. Euskaltzaindiak argitaratzen duen Euskera aldizkaria osorik jarri dute sarean. Ale guztiak daude eskuragarri, 1919tik 2005ra bitarteko guztiak. Artikuluak PDF formatuan zabal daitezke, eta bakoitzak bere fitxa du, zeinean izanburua, data, alea eta abar azaltzen diren, esteka batzuekin batera.
Ba al dakizue Gora taberna non dagoen? Gaur arratsaldeko 20:30ean, bertan, Karidadeko Benta taldea ikusi zein entzutera joan zaitezkete. Egia esan nik neuk ez ditut sekula zuzenean entzun, horrexegatik animatzen bazarete kontatu.
Hemen duzue Pako Aristik 2006ko abuztuaren 10ean Berria egunkarian idatzitako Terapeutika izeneko artikuluari irakurle batek bidalitako erantzuna. Zuzendariari Pako Aristik idatzitakoari buruz Pako Aristik idazten dituenak, oro har, gauzen azken muturreraino joateko idazleak egiten duen ahalegin zintzoaren erakusle iruditzen zaizkit, eta horrelakoak oso beharrezkoak zaizkigula uste dut. Ia gehienetan ni bat nator esaten dituenekin, ez, ordea, abuztuaren 10eko Terapeutika izenburukoarekin. Baliteke terapia asko jendeari dirua ateratzeko izatea -askotan ez da hainbeste terapia bera, baizik...
Gaur gauean Estitxu Fernandezek zuzendutako programa berri bat hasiko da Euskadi Irratian. Hizkuntza, euskalkiak,... Ez dakit zehatz-mehatz programa zertan den, baina ikusteko aukera baduzue ez galdu , pentsatzen dut entretenigarria eta bide batez aprobetxagarria izango zaizuela. Beraz, hemendik aurrera ostegunetan gaueko 9:00etan irratia piztu eta gozatu. Aprobetxatu bloga besteoi zure iritzia azaltzeko. Probetxu on!
Abenduaren 22ko festan argazkilari trebea ibili zen gure artean. Berak ateratako zenbait argazki aurkituko dituzu hemen. Ea gustuko dituzun!http://www.flickr.com/photos/bernar/show
“Mendeetan zehar euskal arrantzaleak Ternuaraino joan dira baleatara eta bakailaotara, orain, berriz euskal ontzietako arrantzale gehienak hegoamerikarrak eta afrikarrak dira.” Idatz ezazu iritzi artikulu bat goiko ideia aitzakiatzat hartuta. Erantzunetan aurkitu ahal izango dituzue zuen iritziz onenak izan direnak. Irakurri eta gozatu. Ondo pasa Jaiak eta Urte Berri On!!
Hemen duzue asmakizun bat. Erantzunetan pertsonai ezagunen gaineko asmakizun gehiago idatz ditzakezue. Ea zer moduzko asmakizun egile eta igarle zareten!! "ZERA"REN PITZADURA HARKAITZ CANO «Ez diot beldurrik heriotzari, baina nirea gertatzen denean beste nonbait egon nahi nuke». ZERA da imajina litekeen aforismo egilerik onena. Kursaalean jo zuelarik, hankak gurutzatuta, belauna belaunaren gainean, tartean betaurreko pare bat eta rabi sudur bat harrapatuz bata bestearen gainera amildu diren bi parentesi meharren antza zuen ZERAk. Bi parentesi, eta haien artean zerbait hauskor...
Zergatia ezagutzen ez badugu ere, azken berriei erantzuteko joko baten antzeko zerbait agertzen da erantzunaren azpian. Laukizuzen grisean agertzen diren hitzak idatzi behar dira azpiko laukizuzenean, bestela ez dizu erantzuten uzten. Horrelakorik gertatu bazaizue, probatu berriro esandakoa eginez. Bitartean saiatuko gara zorioneko joku horren nondik norakoa argitzen. Probatu erantzuten! 21erako plater goxoren bat prestatuko al duzu? Animo!!!!!!!