Mendeetan zehar euskal arrantzaleak...
“Mendeetan zehar euskal arrantzaleak Ternuaraino joan dira baleatara eta bakailaotara, orain, berriz euskal ontzietako arrantzale gehienak hegoamerikarrak eta afrikarrak dira.”
Idatz ezazu iritzi artikulu bat goiko ideia aitzakiatzat hartuta.
Erantzunetan aurkitu ahal izango dituzue zuen iritziz onenak izan direnak. Irakurri eta gozatu.
Ondo pasa Jaiak eta Urte Berri On!!
Iruzkinak
2006-12-22 10:26 #1

ARRANTZA ETA INMIGRAZIOA

Ezin da ukatu betidanik euskaldunek itsasora joateko grina izan dutela. Itsasoan bilatu dute janaria eta itsasoa emankorra izan da euskal arrantzaleekin. Horregatik, nahiz eta oso bizimodu gogorra izan, mendeetan zehar urrun dauden herrialdeetara arrantzara joan dira, etxean haien itzuleraren zain familia utzita.

Hala ere, egungo arrantzaren egoera aztertuz gero, guztiz bestelakoa dela ohartuko gara. Itsasontzi euskaldunek baleatara eta bakailaotara joaten jarraitzen dute, bai, haien arbasoek aukeratzen zituzten leku berdinetara, Kanadara, adibidez. Baina kanpotik betikoa iruditu arren, itsasontzien barruan dauden langileak ez dira ohizkoak. Euskaldunak izan beharrean, kanpotarrak dira, hegoamerikarrak eta afrikarrak batez ere. Zergatik aldaketa hori? Zer gertatu da arrantzaren munduan?

Zenbait dira aipatu dudan aldaketa horren zergatiak. Alde batetik, begi-bistakoa da egungo gazteek ez dutela nahi haien gurasoen lanbidean jarraitu. Arrantzaleen seme- alaben kasuan, txikitatik ikusi dute zein gogorra den lan hori, eta mundu horretatik ihes egin dute. Beraz, gurasoek eskaini dieten ikasteko hautabidea baliatu dutela, unibertsitatera joan dira, eta abokatu edo ingeniari dira hirietan. Zergatik itzuli orduan herrira, Gabonak pasatzera besterik ez bada?

Beste aldetik, aipatzekoa da gure herrialdeak nozitzen duen inmigrazioaren igoera. Gure artean gero eta etorkin gehiago dago, zalantza barik, eta adituak igoerak jarraituko duelakoan daude. Hona etortzen dira lan bila, haien familiarentzako etorkizuna bermatzera eta hobetzera. Gauzak horrela, hemen guk nahi ez ditugun lanak tutik ere esan gabe hartzen dituzte, eta ez zaie inporta gogorra bada edo gutxienezko soldata irabazten badute.

Horregatik Euskadiko itsasontziak etorkinez beteta daude. Esan beharra dago dirua irabazteko aukera ez ezik, integratzeko paregabeko bidea ere eskaintzen diela arrantzak kanpotarrei. Itsasoan eta kaietan beste arrantzaleekin harreman estuak dauzkatenez, euskaldun kultura eta ohiturak barneratzen dituzte eta, badira euskara ere ikasten dutenak.

Dena den, bistan dago integrazio hori nahiko motel doala. Izan ere, itsasontzietan oraindik etorkinak langile baino ez dira, hau da, nagusia eta jabea hemengoak dira kasu gehienetan. Agian urteak pasa ahala hemengo benetako bizimodua lortuko dute, hori espero dut behintzat nik. Abia gaitezen bide horretatik!

Aitor 2006-12-29 20:11 #2

DENA BERDIN DAGO. ALA EZ?

Itsasoari begirada bat bota diot, dena berdin dago, ura nahiz lehorra betikoak dira, arrainak noizean behin ikusten dira olatuen artean, urteko egun guztietan bezala euskal itsasontziak ateratzen dira arrantza egitera. Hala ere, orain begirada sakonagoa botatzean konturatzen naiz dena ez dela berdin-berdina, lehengo eta gaur egungo arrantzaleak desberdinak dira, haien azala beltzarana edo beltza da, eta hori ez ezik haien izenak ere guztiz desberdin dira, Patxi deitu ordez Muhadmiam deitu behar diezu.

Eta hori ikusitakoan burura galdera batzuk datozkit: Zer dela eta sortu da aldaketa hau? Txarra da? Zergatik ez da joaten hemengo jendea gaur egun itsasora?

Gure gaur egungo gizartearen-egoera gure arbasoenaren-egoera baino hobea da, guk dauzkagun aukerak haientzat imajinaezinak ziren. Hain zuzen ere, lehen jaiotzen zen herritik ateratzea zail samarra zen, eta han bertan irabazi behar zuten eguneko ogia, eta, noski, kostaldeko herri batean era bakarra itsasoa zen. Hori zela eta jende gehiena arrantzalea zen. Baina gaur egun teknologiari esker ez ezik mugitzeko erraztasunei esker ere egoera aldatu egin da: gazteek ez dute nahi itsasora atera, nahiago dute ikasi bulego batean ordenagailuen aurrean lan egin ahal izateko.

Guztioi itsasoa gustatzen bazaigu ere ezin dugu ahaztu itsasoan lan egitea oso arriskutsua dela; ez dago ia oporrik, ezta ordutegi finkorik ere, eguraldi txarrarekin baldintzak okertzen dira eta beti hiltzeko arriskua dago.

Eta memento honetan kanpotarrek protagonismoa hartzen dute, guk nahi ez ditugun lanak haiek onartzen dituzte, zeren eta haientzat gure lan okerrenak beren jatorrizko herrietako lanak baino hobeak dira. Horregatik gaur egungo arrantzaleak Hegoamerikatik zein Afrikatik etorritakoak dira, oker ez banago Ekuadorretik eta Mauritaniatik hain zuzen ere.

Lana arriskutsua da, baina gainerakoan, ondo dago, dirua lortzen dute haien familiak mantentzeko, eta zorte onekoak badira bere sorterritik ekartzeko elkarrekin egoteko.

Eta hori txarra da? Nire ustez ez da gauza txarra bakoitzak bere familia mantendu nahi izatea. Antzinako lan bat galtzea, edo urte askotako ohitura galtzea, ordea bai da txarra. Eta hemengo jendeak egin nahi ez badu zergatik izango da txarra kanpotarrek egitea. Azken finean zein desberdintasun dago kanpotar baten eta hemengo jendearen artean: azalaren kolorea? Honela izatekotan, nireak egin du, zeren eta ni beltzarana naiz, baina pertsona ere banaiz. Eta pertsona izateak egiten nau besteak ez epaitzea beren azalaren kolorearen arabera, baizik eta bere barneko izaeraren arabera.

Horregatik itsasoari begirada bota egin diot, eta dena berdin dago, ura eta lehorra, arrainak noizean behin ikusten dira olatuen artean, eta beti bezala arrantzaleak euskal itsasontzietan ateratzen dira arrantza egitera.

ane 2007-01-08 22:14 #3

Arrantzaleak etorkinen bila?

Ez nuke ur handitan sartu nahi izango, ez behintzat euskal arrantzaleek egin zuten bezala, beraien bizimodua atera nahian Ternuaraino baleatara eta bakailaotara joanda. Baina gaur egungo arrantza lanbidea izan arren, oso bestelakoa dela iruditzen zait. Globalizazioa dela, merkatu noeliberala dela, ogibideei dagokienez beti topatzen ditugu etorkinak guk geuk nahi ez ditugun lanbideetan aritzeko. Egia esan, bizitzak edo beharrak bultzatu behar zaitu arrantzale joateko, hain gogorra baita.

Hasteko, jai egunik gabeko lanbidea denez ezin dituzu beharrean sortutako arazoak behar bezala ahaztu, beste ikuspegi batetik egoera ondo aztertu; horrekin batera, itsasontzi barruko harremanak usteltzen dira eta ez dute konponbide samurrik izaten. Gainera, ez dugu gauza bat ahaztu behar, benetan dirutza egiten ari direnak lehorrean daudela, handik mila eta kilometro askotara sakeleko telefonoaren bitartez aginduak ematen.

Halaber, teknologia aldatu den heinean, lehorrekoekiko harremanak ezberdinak izaten dira. Horrek ez du esan nahi errazak direnik, baizik eta itsasoan daudenak, etxeko kezkak eta zailtasunak berehala jakin ditzaketela, ez antzinako arrantzaleak bezala. Lehen itsasoratzen zenak jaioberri utzitako umea, mutil koskorra aurkitzen zuen itzultzerakoan eta osasuntsu zegoen aitona, hilerrian, azalpenik gabeko bakardadean. Gaur egun, ordea, esne-hortzak ateratzen bazaizkio haurrari, esku artean edukiko dugu ziur aski argazkitxoren bat edo mezu bat esanez pausuz pausu nola suertatu den.

Arrantzaleen egunerokotasuna aparte utzita, "lehenengo munduan" bizi garenok arin samar esaten dugu etorkinek aukera bat merezi dutela gure bizimodua eramateko, neurri batean, mendebaltasun osoa lortzeko. Ikusitakoak ikusita, esango nuke ez dagoela benetako abagunerik, gure bizimodua sustatzeko edo suspertzeko beharra baizik. Nolanahi ere, Patxi Zubizarretak, Euskadi Literatura saridun idazleak esandakoarekin bat nator; mundua nola dagoen banatuta umeei azaltzerakoan esaten du munduak oraindik xanpain kopa baten antza daukala, zutoin luzea eta estua, eta goiko partean xanpaina daukana pribiligiatuen eremua dela. Goiko zatitxo hori zenbat eta zabalagoa, orduan eta hobeto, hortxe daudenentzentzat behintzat.

Arantza 2007-01-09 11:22 #4

Lehengo eta gaur egungo arrantzaleak

Betidanik izan dira arrantzaleak Euskal Herriko kostaldean, eta bai Ternuara, bai edozein lekutara joaten ziren bakailaotara , baleatara…, beren ogibidea baitzen. Baina azken bolada honetan, beste lanbide gogor batzuekin gertatu den bezala, arrantzan ere, goitik behera aldatu dira usadioak, eta gaur egun Euskal Herritik ateratzen diren arrantza-itsasontzietan langile gehienak kanpotarrak dira, hau da, etorkinak.

Baina kontuan hartu behar da, ez dela ogibide honetan bakarrik gertatzen. Gure gizartean gero eta etorkin gehiago dago eta normalean lan gogorrenak egiten dituzte, hemengo jendeak baztertutako lanbideetan aritzen dira.

Oro har, arrantzale ogibidea oso aproposa izan daiteke etorkin batentzat. Alde batetik, etorkin asko etxetik kanpo eta euren senideengandik urrun bizi direnez, berdin zaie hilabeteak ematea itsasoan, eta hau da, hain zuzen ere, ur handitako arrantzale izateko oztopo nagusietato bat hemengo jendearentzat.

Bestetik, etorkinek egiten dituzten beste edozein lanekin konparatuz, ez omen dago gaizki ordainduta, eta mantenua dohainik daukate, nolabait esateko. Beraz, irabazten duten soldata osoa gorde dezakete euren herrira bidaltzeko.

Esandako guztia kontuan hartuta, ez da arraroa gero eta kanpotar gehiago topatzea arrantzan.

Nolanahi ere, oztopoak ez dira faltako, esaterako eskulan handia egongo balitz, ugazabek soldatak jaitsiko lituzkete. Eta gehienetan, etorkinek lan egiteko baldintza gogorrenak onartzen dituzte, oso behartuta daudelako edota paperak araupean ez dituztelako, hau da, legez kanpo daudelako. Hori dela eta, arrazakeria sor liteke, eta jendeak edozein arazoren aurrean kanpotarrei errua bota liezaieke.

Ezin ahaztu, arrantza sektorea bere aldetik, krisian dagoela. Kontuan hartu behar da gero eta arrain gutxiago dagoela. Beraz, orain ez dute harrapatzen, lehen lortzen zuten bezainbeste arrain. Horrek, eta gaur egun arrain pilo bat kanpotik ekartzeak arrain-prezioa jaitsiarazten du. Eta armadoreek arrantzaleei ordaintzeaz gain, gasolio-prezioaren igoera jasan behar dute. Horrek guztiak sektorearen etorkizuna kolokan jarri du.

Ikusi dugunez, arrantzaleen egoera oso larria da, hala lan baldintza gogorrak, nola sektorearen etorkizuna egoera latza jasatzen ari dira. Baina larriena da irtenbiderik ez dagoela ikustea. Eskulan ezaren arazoari konponbidea aurkituko bagenio ere, arrantzaren krisiak indarrean jarraituko luke. Hortaz, ez dago batere argi gure arrantzaren etorkizuna. Eta ondorio gisa esan dezakegu ez dagoela baikorra izateko inolako irizpiderik.

Utzi iruzkina: