Gaur irratsaio berria Euskadi Irratian

musutruk 1456151708366 Musu truk | 2007-01-25 17:49
3

Gaur gauean Estitxu Fernandezek zuzendutako programa berri bat hasiko da  Euskadi Irratian. Hizkuntza, euskalkiak,... Ez dakit zehatz-mehatz programa zertan den, baina ikusteko aukera baduzue ez galdu , pentsatzen dut entretenigarria eta bide batez aprobetxagarria izango zaizuela. Beraz,  hemendik aurrera ostegunetan gaueko 9:00etan irratia piztu eta gozatu.

Aprobetxatu bloga besteoi zure iritzia azaltzeko.

Probetxu on!

ane

ane 2007-01-25 21:50 #1

<p>Benetan irratsaioa ikusten baduzu kontaidazu masedez!! Eeezzz, txantxetan ari naiz. Eskerrik asko abisatzeagatik.</p>

<p>Berrian irakurri dudan arabera, kontakizun, atsotitz, esaera eta esamoldeak berreskuratu ez ezik entzuleekin ere harremanetan egon nahi dute. Ikusten dudan arazo bakarra da&nbsp;Mihiluze programa erdia jango duela. Tira, moldatuko gara ze Estitxu F. entzutea merezi du eta.</p>

Jon

Jon 2007-01-27 19:45 #2

Baita ikustea ere.

ane

ane 2007-01-31 12:21 #3

Bai Jon, guztiz ados zurekin. Baina, nik dakidala, oraindik irratien bidez ezin da ikusi. Edo teknologia berri bat asmatu duzu bakarrik zure mesederako?


Utzi iruzkina: