EZETZ ASMATU
Hemen duzue asmakizun bat. Erantzunetan pertsonai ezagunen gaineko asmakizun gehiago idatz ditzakezue. Ea zer moduzko asmakizun egile eta igarle zareten!!
"ZERA"REN PITZADURA
HARKAITZ CANO
«Ez diot beldurrik heriotzari, baina nirea gertatzen denean beste nonbait egon nahi nuke». ZERA da imajina litekeen aforismo egilerik onena. Kursaalean jo zuelarik, hankak gurutzatuta, belauna belaunaren gainean, tartean betaurreko pare bat eta rabi sudur bat harrapatuz bata bestearen gainera amildu diren bi parentesi meharren antza zuen ZERAk. Bi parentesi, eta haien artean zerbait hauskorra. Izterra izterraren kontra estutuz arrakala bihurtu nahi zuela zirudien, gero pitzadura horretatik desagertzeko. Baina guk ez genuen klarinetea jotzen zuen hipokondriako sastarra ikusten, neurosia arte bihurtu duen artista baizik. Kortesiazko hitz laburretan ohikoa baino gehixeago luzatu zen, umore onez zegoen. Ez zen askorik mugitu, baina kontrabaxu jotzaileak gaztelaniaz abestutako kantuari berari baino txalo gehiago jo ziotenean lepoa jiratu eta irribarre egin zion.
Bizitzari buruzko lezio bat. Zertarako gauden hemen: parentesi artean irribarre egin eta isilik desagertzeko gero, norbera bere pitzaduratik.
Iritzia © Berria.info 2003-09-07
Iruzkinak
Josu Peral Morán 2006-12-18 11:29 #1
Egunero sukalde batean agertzen den kantari bat da.Berak egiten dituen platerrak,berak egiten dituenean, erraz egitekoak direla dirudi.Gaur makarroiak tomatearekin,bihar makarroiak esnegainarekin eta txanoa buruan ibili munduan.Bukatzeko,perejil pixka bat.Nor da?
merche 2007-01-03 13:22 #2
Orain dela hamarkada batzuk, ekialdeko ohiturak erakutsi zizkigun, batez ere kung fu eta horrelako arteak. Baina, nahiz eta hilda egon, gabon hauetan oso kotxe ezaguna iragarri digu. Nor da? (Laguntza eskatzen badidazu, esango nizuke ura izateko, laguna)
Jon Karla 2007-01-18 10:29 #3
Sovietar batasunean funtzezko personaia izan zen. Bere garaian egundoko astindua eman zion sistema politikoari. Europa mailan aldaketa sakonak eragin zituela esan nezake. Geroan bere "izarra" itzali zen. Buruan mantxa bat dauka. Nor da?
Utzi iruzkina: