“HIRIKO TXOKORIK MAITEENAK” LEHIAKETA
- Hiriko txokoek gugan sortzen duten zirrara adierazteko dugun gaitasuna neurtu ahal izango dugu lehiaketa honen bidez.
- Gaia: Hiriko eta inguruetako txokorik maiteenak.
- Aurkeztu beharrekoak: Argazki bat edo bi eta 200 hitz inguruko idazlana. Argazkiaren kalitatea ez da baloratuko, kontuan hartuko dena idazlana izango da, bertan adierazitako sentimenduak, zirrarak, pasadizoak kontatzekotan beren originaltasuna, sorrarazten dituen emozioak, idaztankeraren edertasuna.
- Lanak 2007ko azaroaren 28/29rako aurkeztu behar dira.
Aurkezteko lekua: - Irakasleari gelan bertan eskura.
- Irakasleari posta elektronikoaren bidez.
5. Lanak egilearen sinadurarik gabe aurkeztuko dira, baina, atzealdean, tokiaren izena, idazlanari emandako izenburua eta egilearen goitizena agertu beharko dira.
6. Lanok eskolako hormetan erakutsiko dira Kultur Astean edo Gabonetako ospakizun egunean. Irabazleak, taldeko bana, blogak.com/musutruk blogean jarriko dira.
7. Irabazleek ikaskideen mirespena eta gure blogak emango dien ospea jasoko dituzte.
8. Lan irabazleak ondoren azaltzen den bezala aukeratuko dira. Talde bateko lanak beste talde bateko ikasleek epaituko dituzte. Epaitzeko ikasleak taldeka jarriko dira. Epaitu beharreko lanak talde guztien artean banatuko dira. Talde-kideek, guztiak irakurri ondoren, bozkatu egingo dute eta beren iritziz onena dena aukeratuko. Gero gelako ikasle guztien artean egindako bozketa baten bidez irabazlea aukeratuko da. Epaile talde batean akordiorik ez balego edo uste izango balute batek ez ezik bik ere irabazle izateko nahikoa meritu dutela (hau, benetan ezinbestekotzat joko balitz, soilik), biak ( eta ez bat bakarrik) aurkeztuko lirateke talde osoaren aurrean.
Kontuan izan lau taldeetan irabazle bana izango dugula.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: