Galdeontzien tartea (3)

musutruk 1456151708366 Musu truk | 2007-10-18 09:24
6

HARATEGIA INTERNETEN

Merkatua etengabe ari da aldatzen eta gero eta zorrotzagoa da,garapen hori erantzuteko erosketak interneten bidez egiteko aukera daukagu.

Haragi-enpresa bat duen familia batek Estatuko lehendabiziko telexerra zerbitzua jarri du martxan Valladoliden."Jendeak erosketak egiteko edota ilaran zain egoteko astirik ez daukala ohartu ginen, eta negozioa zabaltzea erabaki genuen", azaldu du harategiko jabeak.

Haragi zerbitzu "azkarra eta garbia" eskaintzen dute, berehalako kontsumoa ahalbidetzen duena. Gainera, haragia poltsa gardenetan gordeta ere banatzen dute, bezeroak okela izoztu nahi badu.

Ausartuko zinatekete haragia interneten bidez erostera?

bertxo

bertxo 2007-10-18 16:56 #1

Harakinek ez dute nirekin negozio handirik egiten, interneten bidez ez dutu uste erosiko nukeenik. Gutxitan bada ere,  auzko harategira joaten jarraituko dut.

Elvira

Elvira 2007-10-18 22:23 #2

Ez naiz ausartzen esatera, inoiz ez nukeela egingo. Gaur egungo bizitzak, batzutan bultzatzen gaitu nahi ez ditugun gauzak egitera, beti presaka gabiltzanez, ontzat hartzen dugu denbora aurrezteko balio duen edozerk.

Hala  eta guztiz ere, momentuz, ez nuke erosiko. Haragia erostea ez da batere erraza eta horregatik nahiago dut nire betidaniko harategira joan, harakinarengan uste osoa baitut. Berak badaki zer den nahi dudana eta behin baino gehiagotan bere aholkua behar dut.

ane

ane 2007-10-19 12:00 #3

Ezta pentsatu ere! Nire ustez hau guztia neurriz kanpo dabil. Agian, herri galdu batean bizi izango banintz...ez nuke esango onartuko nukeela.Dena den, gaur egungo bizimoduak ez du eskatzen halako ekimenik baizik eta, antolaketa hobea bizitza antolatuko badugu. Beraz, nik uste dut antolamendu eta egokitasun hitzetan dagoela gakoa, bestela 24 orduz irekita dauden dendak eskatuko ditugu, igandea barne eta ez dago horretarako eskubiderik.Gainera, era horretan okelaren prezioa izugarri garestituko da eta ekologiko ikuspuntutik ez legoke oso ondo ikusita, ze haragia garraiatzeko etxe bateraino eta bestetaraino kristoren kutsadura sortuko lukete. Behin eta berriz esango dut: inondik inora ere!!

cristina

cristina 2007-10-19 18:01 #4

Ni horrelako ekimenen alde nago. Gaur egungo bizimoduaren arazo bat  denbora eza da, orduan zergatik ez aprobetxatu horrelako ideiak denbora aurrezteko? Dena-den aitortu behar dut erabiliko nukeela harategia ezagutuko banu eta nire gustukoa izango balitz, bestela ez dakit ausartuko nintzatekeen

mertxe

mertxe 2007-10-22 10:43 #5

Egia da interneten bidez saltzen denak hasieran beldurra ematen dit, baina kontuan hartu bahar dugu teknologia berriak aurrera doazela eta gero eta gauza gehiago egingo dugula interneten bidez. Mementuz neuk ez dut erabiliko baina auskalo zein egoeratan aurki dezakeadan neure burua. Gainera hamobostero izozkiak  telefonoz eskatzen ditut. Inongo arazorik gabe. Nire ustez oso ondo dago, orain geratzen dena da frogatzea.

Edurne E.

Edurne E. 2007-10-23 20:33 #6

Gaur egun ez nuke horrelakorik egingo, baina urte barru pasa eta gero... batek daki!!! Izan ere, duela hiru urte ez nuen pentsatzen zinema edo antzerkirako sarrerak interneten erosiko nituela, eta horrelaxe erosten ditut beti orain. Argi dago gero eta erosoagoak garela; beraz, ekimen honek harrera ona izango du, seguru!!

Utzi iruzkina: