Galdeontzien tartea
Esan bezala 2007-2008 ikasturteari galdera batekin emango diogu hasiera. Lehenengo ongi ulertu mezua, ondoren erantzun.
E-postaz omen dabil mezua, eta Joxe Aranzabalek argitaratu du bere blogean. Txortan terminoaren jatorri etimologikoa, ingelesean omen. Joxek dioen bezala, Si non e vero, e ben trovato, egia ez bada, ondo asmatua da.
- Ondala gitxi entera na nundik datorren "txortan" berbi. Euskal Herriko arrantzalik, aspaldi, ondala urte asko, aparteko uretan ibiltxen zinin, Terranova ingurun edo Gran Sol aldin, egun askoko marik etxen ben, denpora asko etxetik kanpo. Han ingurun lurre joten benin (esate bateako Eskozi aldin) popi galdute putetxea bisitxa juti normala zan. Eta denpora gitxi eukelako alde batetik, eta diruaz be ezebizelako franko bestetik, hango emakumin oferti hauxe zan: "Short Time". Hori gure gixonantzako "txortan" zan.
Zer iritzi duzu zuk?
Iruzkinak
ane 2007-10-03 00:33 #1
Egia esan istorio polita da baina ez dut uste txortan terminoaren jatorria Eskozian aurkitu behar dugunik. Izan ere, irla horretara edo Terranovara joan aurretik euskaldunek txortan egin zuten, ezta? Ala bakarrik larrua jo? Ez dakit, Euskadi Irratian entzun dudanaren arabera kontua guztiz faltsua dela uste dut. Hala ere, horrelakoak esan eta gero, norbaitek aztertuko du hitzaren jatorria.
Fernando 2007-10-03 12:21 #2
Nik uste dut jatorri hori berezia dela eta zergatik ez, posible daitekeela. Hitzen etimologiak batzuetan ez dauka jatorri bat bakarrik baizik eta jatorri ezberdinak izan ditzake.
mertxe 2007-10-03 15:01 #3
nik ez dakit egia denentz baina nik uste dut gertaera horiek bizia ematen diotela hizkuntzari.
Laura 2007-10-03 15:41 #4
Anerekin bat nator. ez dakit fundamentuko etimologia denik. Hala ere, ahozkosasunean sustatuta dago eta ingelese bati galdetuko diot "Short-Time" nola ahozkatzen den, zalantzak argitzeko.
carlos 2007-10-03 18:37 #5
<p>Harrigarria! Ea gaur egungo sexu haremanetarako euskaldunok ez dugu hartzen etimologikoki txorten esanahia, Aranzabalek irakatsi digun moduan, eta large timeko harremanak izaten ditugun. </p>
ane 2007-10-04 09:53 #6
Aupa Carlos!! Gaiari, zuk bai alde praktikoa aurkitu duzula! Eutsi baikortasun horri!
bakar 2007-10-05 12:51 #7
Ez dakit egia den ala ez, baina nahiago dut pentsatzea beste nonbaitetik datorrela txorta hitza.
mertxe 2007-10-07 13:39 #8
Carlosekin nator bat. Gustora aldatuko nuke nik "txortan"hitza "longtan" ordez.betxie
amaia 2007-10-07 14:02 #9
ez dakit nondik datorren hitza, baina betidanik sexuak garrantzi handia izan du
Utzi iruzkina: