Galdeontzien tartea (4)
Adinaren aurkako gerrak ohitura asko aldarazi dizkigu aspaldi honetan. Ogi gutxiago, ur gehiago, kaloria gutxiago, postizo gehiago. Nolako itxura, halako balioa dugu, eta edozerk balio du eredura hurbiltzen laguntzen badigu.
Eta zu, hor azaltzen dizkiguten neurri horien aldekoa al zara? Postizoren bat jarri duzu edo jarriko zenuke dirurik bazenu?
Animatu eta emaguzu zure iritzia!
Iruzkinak
javier 2007-11-04 17:07 #1

Badirudi inor ez dela ausartzen bere iritzia botatzen, beraz txorrota nik irekiko dut.

Beno... egia esanez ...lotza ematen dit aitortzea...baina esan behar dizuet postizo bat, ileordea hain zuzen, eramaten dudala. Bai badakit oso ondo egina dagoela eta ez zaretela konturatu... baina horrela da. Eta zer, zuek akatsarik ez daukazue, ala?

Alfredo F 2007-11-04 20:08 #2
Epa!
Nik ez dut halako postizorik, natura trebea da oso... eta nire kasuan behintzat, erremediorik ez dagoenez, ez nuke jarriko postizorik daukadan itxura hobetzeko, nahiko zaila dela pentsatzen dudalako...

Beno, ahal izanez gero, agian betaurrekoak kenduko nituzke ebakuntzaren baten bidez. Baina ez dut uste hori "postizotzat" hartuko dudanik.

Agurrak

Alfredo

mertxerg 2007-11-05 09:37 #3

Javier:

Ez duzu lotsarik sentitu behar; Hala bada, esan behar dizut kuriosidadea sortu didazula eta nahiz eta konturatu ez, hemendik aurrera adiago egongo naiz.

Postizoren kontua gaizki ikusita egon arren, ezinbestekoa da kimioterapian ilea galtzen dutenentzat eta postizo hori, ez pentsa merkea denik, benetako ilea izan behar baita. Horrek hobeto sentitzen laguntzen du.

merche 2007-11-05 14:44 #4

Poztizoren bat jarri? Zergatik ez? Nik, dohanik izango balitz eta, batez ere, minik egin ahal izango ez balu..., nire buruari konponketaren bat egingo nioke. Ez ditugu hortzak konpontzen?, ilea tindatzen?, betaurrekoak kentzeko ebankutzak jasatzen?... Non dago muga?.

Nire ustez, behin hasita zailena izango litzateke gelditzea.

Utzi iruzkina: