Nola ordenatu liburuak?

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-03-10 12:03

Nola ordenatu armairuko liburuak? Egileen arabera? Gaika? Handitik txikira? Koloreka? Ez! Hemen beste modu bat aurkeztuko dizuegu: liburuetako tituluak elkarren artean uztartzea eta bide batez literatura sortzea. Bai, ondo irakurri duzue: zuek ere idazle bihurtzea, tituluak bata bestearekin lotuta.

 

Nola egin hori? Oso erraz: tituluen artean nolabaiteko bikote esanguratsuak eginez. Helburua? Halako aforismo bitxiak sortzea. Ariketa hori nahi beste luza daiteke, baina guk 101 liburura murriztu dugu gure ahalegina. Hauxe da erronka: lehen liburua bigarrenarekin lotzea, bigarrena hirugarrenarekin, eta abar. Eta, gure artelana biribiltzeko, ehun eta batgarrena lehenarekin lotu dugu. Horrela ixten da zirkulua.

 

Imajinatu zuen liburuak etxeko armairuan horrela ordenatuta. Ez al da ideia zoragarria? Bihur zaitezte zeuek ere idazle, izkiriatutako liburuen tituluak baliatuta!

 

Prest zaudete? Hona hemen gure armairuko liburuak, 1etik 101ra:

 

1.     Bizi nizano munduan / Kolosala izango da

2.     Kolosala izango da / Kafkaren labankada

3.     Kafkaren labankada / Zure arimaren truke

4.     Zure arimaren truke / Zeruak eta ifrentzuak

5.     Zeruak eta ifrentzuak / Eulien bazka

6.     Eulien bazka / Odolean neraman

7.     Odolean neraman / Lagun izoztua

8.     Lagun izoztua / Lur bat haratago

9.     Lur bat haratago / Ez dadila eguzkia sartu

10. Ez dadila eguzkia sartu / Suzko gezi bat bezala

11. Suzko gezi bat bezala / Han izanik hona naiz

12. Han izanik hona naiz / Bilbao-New York-Bilbao

13. Bilbao-New York-Bilbao / Eremu karroinduak

14. Eremu karroinduak / Lur zabaletan

15. Lur zabaletan / Izurri berria

16. Izurri berria / Harrizko Herri Hau

17. Harrizko Herri Hau / Ez balego beste mundurik

18. Ez balego beste mundurik / %100 basque

19. %100 basque / Zorion perfektua

20. Zorion perfektua / Baina bihotzak dio

21. Baina bihotzak dio / Gay nauzu

22. Gay nauzu / Emon biar yako

23. Emon biar yako / Sartu, korrontea dabil

24. Sartu, korrontea dabil / Zerura igotzeko

25. Zerura igotzeko / Soinujolearen semea

26. Soinujolearen semea / Kaka esplikatzen

27. Kaka esplikatzen / Gorde nazazu lurpean

28. Gorde nazazu lurpean / Mundua lo dagoen bitartean

29. Mundua lo dagoen bitartean / Euliak ez dira argazkietan azaltzen

30. Euliak ez dira argazkietan azaltzen / Sugeak txoriari begiratzen dionean

31. Sugeak txoriari begiratzen dionean / Gauaz parke batean

32. Gauaz parke batean / Gizona bere bakardadean

33. Gizona bere bakardadean / Consummatum est

34. Consummatum est / Hitzen ondoeza

35. Hitzen ondoeza / Galdu arte

36. Galdu arte / Behi euskaldun baten memoriak

37. Behi euskaldun baten memoriak / Laino artean zelatari

38. Laino artean zelatari / Sua falta zaigu

39. Sua falta zaigu / Gasolindegian

40. Gasolindegian / Arima enkoniatuak

41. Arima enkoniatuak / Egonean doazen geziak

42. Egonean doazen geziak / Mendekuaren graziaz

43. Mendekuaren graziaz / Atsekabe zaitut

44. Atsekabe zaitut / Bakean ützi arte

45. Bakean ützi arte / Katu jendea

46. Katu jendea / Tigre ehizan

47. Tigre ehizan / Pausoa noiz luzatu

48. Pausoa noiz luzatu / Azukrearen belazeetan

49. Azukrearen belazeetan / Uda betiko balitz

50. Uda betiko balitz / Denboraren izerdia

51. Denboraren izerdia / Akordatzen

52. Akordatzen / Piztiaren izena

53. Piztiaren izena / Esan gabe neukana

54. Esan gabe neukana / Krokodil bat daukat bihotzaren ordez

55. Krokodil bat daukat bihotzaren ordez / Burua txoriz beterik

56. Burua txoriz beterik / Emakume biboteduna

57. Emakume biboteduna / Piano gainean gosaltzen

58. Piano gainean gosaltzen / Egun denak ez dira berdin

59. Egun denak ez dira berdin / Zer gerta ere

60. Zer gerta ere / Ni ez naiz hemengoa

61. Ni ez naiz hemengoa / Nork bere ozeanoa

62. Nork bere ozeanoa / Atlas sentimentala

63. Atlas sentimentala / Bizkarrean tatuaturiko mapak

64. Bizkarrean tatuaturiko mapak / Egunsentiaren esku izoztuak

65. Egunsentiaren esku izoztuak / Arrain abisalak

66. Arrain abisalak / Itoak ur azalera bezala

67. Itoak ur azalera bezala / Hauts bihurtu zineten

68. Hauts bihurtu zineten / Haragiaren gauak eta egunak

69. Haragiaren gauak eta egunak / Fikzioaren izterrak

70. Fikzioaren izterrak / Airezko emakumeak

71. Airezko emakumeak / Zeru horiek

72. Zeru horiek / Antzararen bidea

73. Antzararen bidea / Eguzki beltzaren sekretua

74. Eguzki beltzaren sekretua / Han goitik itsasoa ikusten da

75. Han goitik itsasoa ikusten da / Zulo bat uretan

76. Zulo bat uretan / Burbuilak

77. Burbuilak / Speed gauak

78. Speed gauak / Bestea da mundua

79. Bestea da mundua / Joan zaretenean

80. Joan zaretenean / Gauzak apur bat konplikatu dira

81. Gauzak apur bat konplikatu dira / Baina zein ez zaio esperantzaren bati atxekitzen

82. Baina zein ez zaio esperantzaren bati atxekitzen / Umeek gezurra esaten dutenetik

83. Umeek gezurra esaten dutenetik / Izua hemen

84. Izua hemen / Itzalaren ertzean

85. Itzalaren ertzean / Whiskey koloreko gauak

86. Whiskey koloreko gauak / Hamabost zauri

87. Hamabost zauri / Desira izoztuak

88. Desira izoztuak / Poliedroaren hostoak

89. Poliedroaren hostoak / Utopiaren itzalak

90. Utopiaren itzalak / Axola ez duenean

91. Axola ez duenean / Bekatuak

92. Bekatuak / Gauak eta Hiriak

93. Gauak eta Hiriak / Ugerra eta kedarra

94. Ugerra eta kedarra / Berandu da gelditzeko

95. Berandu da gelditzeko / Zureak egin du

96. Zureak egin du / Zoaz infernura, laztana

97. Zoaz infernura, laztana / Nora ez dakizun hori

98. Nora ez dakizun hori / Edo zu edo ni

99. Edo zu edo ni / Euskaldun guztien aberria

100.       Euskaldun guztien aberria / Etorkizuna

101.       Etorkizuna / Bizi nizano munduan

 

Kapez Kap


Utzi iruzkina: