Infernuko hauspoa

Aurkezpena

trikitilariak 1456153140279 Infernuko hauspoa | 2008-06-04 15:51

Hona hemen klasean egindako aurkezpenean erabili genituen diapositibak, GoogleDocs programarekin egina:


Pasa den apirilaren 26an ospatu da laugarren aldiz Debagoieneko Trikiti Eguna. Trikitilari gazteak animatzeko asmoz antolatu da Oñatin egun hau, aurreko urteetan Arrasate, Aretxabaleta eta Bergaran izan den jende mordoa kontutan hartuta, aurten ere ez zen trikitizale gutxiago espero. Eguraldia lagun, 300 trikitilaritik gora batu ziren bertan, goizean, hamaiketakoarekin hasiera emateko. Batzuk soinua, besteak panderoa edota kriskitinak esku artean hartu eta kalejirari eman zioten hasiera. Trikiti Eskola bakoitzak ibilbide ezberdina egin zuen Oñatiko kaleetan zehar, herriko bazter guztiak a...


1982an jaio zen Arrasaten. Naiararekin sortu zuen hainbat txapel lortzeko bide izan duen bikotea, 15 urterekin grabatu zuten maketa; beranduago (17 urte), Ekon taldean abeslari gisa aritu zen, eta egun hain ezagun egin den Gose taldeko abeslari eta trikitilaria da. 1.- Zer da, zuretzat, trikitia (instrumentua bera)? Niretzat trikitia berba egiteko beste modu bat da, oso lotuta dudan zerbait; ez dago ezer bizitzan trikitixa baino momentu on gehiago eman didanik. Horrez gain, nire lan tresna ere bada, baina ez dut lan tresna moduan ikusten, komunikatzeko tresna gisa baizik.  ...


Soinu txikia, akordeoi diatonikoa, trikitixa, trikitrikia, farrea, filarmonika, pilarmonia, esku-soinua… hamaika modutara deitu izan diote XIX. mende bukaeratik gurean dabilen tresnari. Trikiti hitzari buruz, berriz, Juan Mari Beltranek esana du pandero hotsaren onomatopeiatik datorrela bere ustez. Eta esku soinua aipatuta, panderoa ere aipatu egin behar. Duela oso urte gutxira arte, panderoa dantzarako pizgarri moduan erabili izan da Bizkaian, eta pandero-joleak koplak kantatuz janzten zuen musika. Horregatik, gaur egungo panderojole-soinujole bikotea han sortu zela diote adituek. Akor...


Urtero egiten den Azpeitiko trikiti jaialdia aurten martxoaren 16an ospatu da. Azken urteotan soinu txikiak izan duen gainbeherari buelta eman, eta trikitixa indartu eta hedatzeko asmoz egin da San Jose Trikiti jaialdia Azpeitiko Izarraitz frontoian. Emanaldia EITBk antolatu izan duen arren, iaz, lehen aldiz, eta baita aurten ere, Euskal Herriko Trikitixa Elkartea eta Azpeitiko Udala aritu dira emanaldi hau aurrera ateratzeko lanetan. Sei taldek hartu dute parte: Kupela taldea eta Furundarena; Allur anaiak; Eneko Etxabe eta Oihana Irastortza; Maixa, Ines eta Maite; Koldo Iturbe, Xabi Abur...


Trikitixa is a Basque diatonic accordion with right-hand rows keyed a fifth apart and twelve unisonoric bass buttons.  It is played with the tambourine, and normally it is accompanied with voice. Trikitixa’s first written evidence is attested in 1889, when diatonic accordion was used for music in a popular pilgrimage festivity of Urkiola (Bizkaia). In 1890, a trikitixa appears in a picture taken in Altsasu (Nafarroa). The diatonic button accordion itself was devised in Vienna in 1829, expanding thereafter all over Europe. In the Basque Country trikitixa had been expanded from B...


La trikitixa, al igual que el resto de instrumentos tradicionales vascos, no pasa por su mejor momento. Pese al impulso que se le intenta dar a la cultura desde algunas instituciones y asociaciones, como, por ejemplo, la Euskal Herriko Trikitixa Elkartea, desde hace algunos años el acordeón diatónico está relegado a un segundo plano en el panorama musical y no parece que eso vaya a cambiar en caso de mantenerse la tendencia actual. La trikitixa es un acordeón diatónico, pero también se utiliza este término para designar un baile o estilo de música. Normalmente se toca junto al pandero...


Ongi etorri!!

trikitilariak 1456153140279 Infernuko hauspoa | 2008-04-04 15:42

Ongi etorri trikitilarien blogera!HUHEZIKO Ikus-Entzunezko Komunikazioko hiru ikasle gara (Iraia, Itziar eta Jon) eta oraingo honetan trikitixari buruz arituko gara.Bigarren lauhilabeteko Mendeberri proiektua blog bat egitean datza eta gogotsu hasi garenez lan ona egingo dugulakoan gaude. Animo guztioi!!