San Josetako Trikitixa Jaialdia ospatu da
Urtero
egiten den Azpeitiko trikiti jaialdia aurten martxoaren 16an ospatu da. Azken
urteotan soinu txikiak izan duen gainbeherari buelta eman, eta trikitixa
indartu eta hedatzeko asmoz egin da San Jose Trikiti jaialdia Azpeitiko
Izarraitz frontoian.
Emanaldia
EITBk antolatu izan duen arren, iaz,
lehen aldiz, eta baita aurten ere, Euskal
Herriko Trikitixa Elkartea eta Azpeitiko
Udala aritu dira emanaldi hau aurrera ateratzeko lanetan.
Sei
taldek hartu dute parte: Kupela taldea eta Furundarena; Allur anaiak; Eneko
Etxabe eta Oihana Irastortza; Maixa, Ines eta Maite; Koldo Iturbe, Xabi
Aburruzaga eta Joseba Urrutia; eta Tapia eta Leturia.
Aurtengoan
Aiako San Pedro auzoan dagoen Aristerrazu trikiti-plaza omendu da; eta, besteak
beste, Aristerrazun urteetan dantzan ibilitako jendea gonbidatu nahi izan dute
zenbait pieza dantzatzera.
Duela
70 urte hasi ziren erromeriak antolatzen Aristerrazun, eta Elgeta, Kaxiano,
Sakabi eta Maltzetaren gisako izen handiko trikitilariak alaitu izan dute San
Pedro auzoa. Trikitilari gazteagoen artean, Maixa eta Ixiar, Kristina eta
Amaia, Izer eta Alabier, Zabale anaiak, Etxabe anaiak, Jagoba eta Amets, Eneritz
eta Edurne. Hamaika erromeri eta txapelketa antolatu izan dira bertan. Era
batean, soinu txikiaren ezinbesteko bilgune bilakatu da trikitixazaleentzat
hain kuttuna den Aristerrazu plaza.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: