Erramun Gerrikagoitiari preguntez

txistuytambolin 1456153345429 Txistu y Tamboliñ | 2011-03-25 12:36
2

Leitu berri dugu inakademiko Erramun Gerrikagoitiaren diatriba Berria paperean inprimatua 2011ko martxoaren 22an titulatzen Xabier Kintanari erantzunez. Guk, Gerrikagoitiaren elukubratione intellektual perseveranteek abrumaturik, geure ignorantzia supinoan inquiritzen diogu gure imbezillitate zerebrala illumina dezala bere jakituria imperforableaz. Prezisionez, hauxe jakin nahi dugu:

 

Grekeraren eta latinaren vokabloen utillitatione massivoa da zure testuen ossifikationearen karakteristika prevalente eta obsessivoa. Gu konstanteki klimaxeraino arrivatzen gara zure turbulentzia retorikoaz, eta erektione laszivo eruptivoak izaten ditugu zure verborrea transzendentalaren kariaz. Hala ere, irritationeak eta depressioneak kolpatzen gaituzte dakuskigunean paleoberba euskal jatorrikoak zure izkribu pseudohelenikoetan, halako moldez non gure sekretione erotikoak obstakulizatzen baitituzte. Konparatione, hona hemen bi taula, gure frustrationearen motivua konproba dezazun:

 

Latin eta grekeratik hartutako berba hauek erabiltzen dituzu, eskumako zutabeko euskal jatorriko hitzak erabili beharrean:

phrase

esaldi

preferentzia

lehentasun

developatu

garatu

justifikable

zurigarri / frogagarri

 

Euskal jatorriko hitz hauek erabiltzen dituzu, eskumako zutabeko prestamo latin eta grekoak erabili beharrean (horietako zenbait euskaldunek aspaldi erabiliak!):

irakurri

leitu

gogait eginik

abroziduta

txalotzekoa

aplauditzekoa

iharduerak

aktivitateak

amaitzen

finitzen / finalizatzen

galdetzen

questionatzen / preguntetan

azken

ultimo

aitzitik

kontrarioki

inulergarriki

incomprehensibleki

begi

oculo

 

Bai, okuloak desorbitatzen zaizkigu halako kontradiktione inkommensurableak ikusita.  Hona ba questioa: berorren maiestateak injektatuko digu soluzioa, jakiteko noiz erabili euskal paleoberbak eta noiz prestamo latin eta grekoak? Nola idatzi/izkiriatu behar dira hauek: ibaia ala fluvioa?; kiratsa ala pestilentia?; barrabilak ala testiculoak?; arrain gordina ala peskatu crudoa?

 

Eta, sekundarioki, beste questio bat: Xabier Kintanari kritika magistrala egiten diozu, Euskaltzaindiaren panteoiko jainkotzakoek erregular, errifle, errupia, errublo, errabioli... formen alde egin baitute, “sozialki existentzia %100” duten regular, rifle, rupia, rublo, ravioli... formak derogaturik (salbuespen indigenatzat hartu beharko ditugu honelako erabilerak: "Joango gaittuk domekan mendira? Erregular!"; “Erregular elexako barik il de”). Eta affirmatione horretan inkoherentzia enormea ikusten dugu, jakituriaren thesaurus andante zaren horrek kazetetara bidali letrak oro modu berean firmatzen baitituzu. Hona bada gure supplika:

 

Hemendik aitzina, erabil beza berorrek Ramon izena, ezen ez Erramun.

 

 

Kapez Kap


 

(Oharra: artikulu honen egilea bere buruaren jabe da bertan isuritakoak isurtzeko; Txistu y Tamboliñ aldizkariak ez du isurketa horiekin zerikusirik ez zerikuzirik; hain zuzen ere, Txistu y Tamboliñ aldizkaria, izatekotan, bere buruaren gabe da.)

Neu

Neu 2011-05-07 19:30 #1

Itzela zara, maittia!<br />

Erramun Turutarena

Erramun Turutarena 2011-12-12 23:29 #2

"Hemendik aitzina, erabil beza berorrek Ramon izena, ezen ez Erramun."

"Cuando Vd. firme Txadonalde'tar Koldobika yo aceptaré txadon!"

Ederra denbora, zirkulotan aurrera eginten duen hori.


Utzi iruzkina: