Nola hasi zen nire ibilbidea?

No profile photo 1.MAILATIK 4.MAILARA | 2017-03-31 22:48

Kaixo! Saioa Zubikoa naiz, eta Mendillorriko institutuan ikasten dut. 15 urteko neska naiz, eta 4.DBH nago. Artikulu honetan, 1.mailatik 4.mailara izandako ibilbideaz hitz egingo dizuet.

1.maila hasi nuenean, oso txikia nintzen, bai fisiko eta mentalki, eta oso neska langilea nintzen. Ez nintzen oso lotsatia, beraz asko erlazionatzen nintzen nire klasekoekin. Ikasketetan oso ongi nihoa, nota onak ateratzen nituen, langilea nintzen, klasean ongi portatzen nintzen... Baina batzuetan gehiegi hitz egiten nuen. Niretzat 1.mailara pasatzea aldaketa asko suposatu zitzaidan, nik handiak ginela pentsatzen nuelako, eta institutura ailegatzean handia sentitzen nitzentzlako. 1.mailako kurtsoa oso azkar pasatu zitzaidan, eta konturatzean, udan geunden!

Hona duela 3 urteko argazkia...

2.mailan nengoenean, gauza asko aldatu ziren, lagun berriak koadrilara etorri ziren, eta beste batzuk urrundu ziren, baina elkartasuna galdu gabe. Urte honetan lagun asko agertu ziren, eta klasean lagun asko elkartu ginen. Ikasketen aldetik, asko erlaxatu nintzen, udatik erlaxatutta etorri eta hainbat susto eraman nituen notekin, baina berehala ikasten hasi eta berriro nota onak atera nituen. Urte honetan mentalki hazi nintzen. 3. mailara iagarotzea pentsaraztean gehiago hazten ari nintzela sentitzen nintzen. Urte honetan ere jaietan ateratzen hasi ginen, eta arrazoi horrengatik handiagoa sentitzen nintzen.

2.mailan nengoenean holaxe nintzen:

3. maila... Urte honetan asko aldatu nuen fisikoki, nerabezaroan sartzen hasi nintzen. 3.mailan nire koadrilako bi lagunekin tokatu zitzaidan klasean, eta horrek oso pozik jarri ninduen. Nire klaseko kideek oso dibertigarriak ziren, eta horrela, klaseak alaiagoak ziren, eta ez hain aspergarriak. Noten aldetik, nota honak ateratzen nituen, matematika eta fisika izan ezik. Zaila egin zitzaian bi irakasgai hauek gainditzea, baina azkenean lortu nuen. Urte honetan, esaterako otsailean, Frantziako neska batekin trukaketa bat egin nuen, eta oso esperientzia ona izan zen, asko ikasi nuelako eta jende asko ezagutu nituelako. Urte honetan ere hainbat arazo izan nituen, egiten dudan kirolarekin, hau da gimnasiarekin. Lehiaketa batean, ariketa bat egitean, hankak atzerantz joan zitzaizkidan, eta hospitalera eraman ninduten. Hasierako astean, aulkigurpildun batean nijoa, ezin nuelako ibili, baina gero muletekin ibiltzen nintzen. Horrek tristetu ninduen, baina gutxinaka-gutxinaka mugikortasuna berreskuratu nuen, eta gimnasia egitera bueltatu nuen. 3.mailan nire lehenengo bajera izan nuen, bajeran jende asko ezagutu nuen, eta asko dibertitu nintzen, jendea oso jatorra zen, eta gauza asko egiten genituen. Urtea oso bizkor igaro zitzaidan, eta berehala uda hasi zen!

Neska hau, naiz ni 3.mailan.

4.maila, maila hau asko aldatzea eragin dit. Asko hazi naiz institutua hasi nuenetik, helduagoa egin naiz. 4.mailan, ikasleak bere bizitzarekin zer egin nahi duten pentsatzen hasten da. Nik argia daukat zer egin nahi dudan, eta nora joan baita ere. Momentuz ikasten nago, azterketak gainditzeko, eta gero batxilergora pasatzeko. 4. mailan heldutasuna hasten da hainbat jendearentzako, nik uste dut heldutasunezko neska naizela. Maila honeta, nire lagunekin tokatu zait, eta hori oso aukera positiboa da, gure artean laguntzen garelako. Nahiz eta hurrengo urtean hainbat lagun beste institutu batera joan, espero dut harremana ez galtzea.

Gaur egungo argazkia.


Utzi iruzkina: