Kategoria: eibar
EGOIBARRA, Eibarko kultura ondarea 2016/07/01 Antzina, latina erabiltzen zen; gaur egun, euskara. Hona dakartzagu testuok gure herriko erritu zahar honen lekuko. Akondiako San Pedro ermitan, "konjuroa" egiten da urtero, San Pedro egunean (jai bada) edo hurrengo domekan. Aurtengoa uztailaren 3an izango da. Konjuroaren helburua izaten da larre-soroak bedeinkatzea eta ekaitzetatik babestea. Hauxe da gaur egun erabiltzen den testua: Jainko Aita, zuk agindu zenion gizonari lurra gorde eta landu zezala; apaltasunez hauxe eskatzen dizugu: uzta ugari eman iezag...
1917ko maiatzaren 10ean jaio zen Arredondon, Kantabriako ekialdean dagoen lurralde zoragarri batean. Ason ibaia ere bertan jaiotzen da. Oso leku berezia da bere lehenengo metroetan 70 metroko urjauzia sortzen duelako. Ason ibaiak oso bailara aldapatsua eta estua osatzen du. Mendizale, eskalatzaile eta espeleologoentzat leku aproposena, alegia. Bertako jendeak abeltzainak ziren batik bat. Ciprianoren familiak ere behiak, ahuntzak eta zaldiak hazten zituen. 4 anai-arreba zituen: Saturnino, Valeriano, Consuelo eta Manuela. Seme-alaben artean zaharrena izanda, berari zegokion haziendako lan ge...
Eibar Futbol Taldeak iaz lortu zuen Ligako Lehenengo mailara igotzea. Garaipena historikoa izan da: 2013.urtean Bigarrengo B mailan zegoen; ondoren, Bigarrengo A taldera igo zen; eta urte bat geroxeago, Lehenengo mailara. Meritua ez da makala izan. Eibar 27.000 biztanle dituen hiri txikia da, eta ligako aurrekonturik txikiena du (Eibar Futbol Elkarteak Messik urtean irabazten duenaren %4 kudeatzen du talde osorako). Horrez gain, jarrera eredugarria du ekipoak. Ligan zorrik ez duen talde gutxi dago, eta Eibarrek kudeatzaile onenetarikoa dela frogatu du. Beraz, oso diru et...
Beti dago lehen aldi bat edozertarako. Bloga idazteko ere bai. Arrazoi ugari dauzkat blog hau zabaltzeko. Bi aipatzekotan, nire burutazio guztiak eta barneko sentimenduak ordenan jarri nahi nituzke. Bestalde, nire hizkuntza berriari, euskarari, merezi duen lekua eskaini nahi nioke. Bizitzak eskaintzen dizkidan lehenengo aldi guztiak barneratu eta gozatu nahi ditut. Jende onez inguratuta, gure mundu txikia zabaltzeko eta hobetzeko gai izango gara. Seme-alabak haztea erronka handia da. Hain zuzen ere, gurasook ez ditugu inoiz ahaztu lehenengo irribarrea...
Eibarren egin zen transmisioaren inguruko mintegia. Eta bertan hartu zuen parte Paula Kasaresek. Ni ez nintzen joan, baina aisiako lagunek haren hitzaldiaren zenbait pasarte ekarri dute blogera. Eta nik handik lapurtu. Eta sarean topatu Paularen testu luzeagoa, transmisioaren gainekoa.“Ordezkapen eta berreskurapen prozesuak ez dira mekanikoak; etenak eta jarraipenak daude. Eten horietarako bi arrazoi mota izaten dira: Arrazoi sozio-historikoak (makro-soziolinguistikoak) eta hiztunen jarrera edo hautuekin lotutako arrazoiak.” ”Geroz eta zailagoa da, transmisio kulturala eta transmisio nat...
Ia ez dago Eibartar bat Kalamua mendian egon ez denik.Nahiz eta Eibarko lurretan Urko izan mendi altuena, erosoagoa suertatzen da Kalamuarantz abiatzea.Horregatik asteburuetan, eguraldia ona baldin bada, mendiko bideak jendez beterik, Eibarko "Dosdemayo" kaleko itxura hartzen du.Hala ere, Kalamuako tontorra, nahiz eta askok ez jakin, Eibartik kanpo dago. Gure hiriko muga maldan geratzen da eta.Markinako eta Elgoibarko lurrak biltzen dira Kalamuako puntan. Beraz, Markinarra edota Elgoibartarra da tontorra. Baina, Eibartik hara hurbiltzea askoz errazagoa denez, Eibartarrok izaten...
Zerasana eman du Eibarren kartelak. Begira Jose Antonio Azpilikuetak Diario Vascon domekan ataratakoa.
Dirua bildu eta gero, kalera joan ginen ea zer zen posible erostea.Paper-denda bat zegoen San Juan kalean orain justu Txurrut Taberna dagoen tokian.Bildutakoarekin errotuladore eta Aironfix erroilu zuri batzuk ez ezik gomazko tipoen inprentatxo bat ere erosi genuen (genituen).Tramankuluak bageneuzkan (tramankuluak) eta lagun baten etxera joan eta lanean hasi ginen. Mezua aukeratu eta gomazko tipoak jarri genituen plantxa batean. Nekez, eskuz eta banan-banan, panfletoak ateratzen hasi (jartzen ari) ginen. Multzo batzuk bukatu eta gero Aironfix erroiluekin hainbat txartel egin genituen ...
23-F izeneko data era berezian bizi izaten dut eta espero dut urte askotarako izan dadilaAurten, medio-teknologikoek data hori bururatzera beste urteetan baino goizago behartu naute.Izan ere, orain dela aste pare bat, mezu arraro bat jaso nuen posta-elektronikoz. Bazirudien denda-elektronika batean ibili nintzela eta pasa-hitza aldatu nahi nuela...Ni, ez nintzen akordatzen horrelakorik eskatuta neukanik eta kasu handirik egin barik mezua ahaztu nuen.Baina handik astebetera, leku beretik bidalita, mezu berri bat jaso nuen.Mezuan eskertzen zidaten dendako bezeroa izatea eta baita eroske...
Aste honetan hainbat efemeridek iraganera begiratzera behartu naute.Alde batetik, hauteskundeetarako kanpainan gaudenez ekitaldi ezberdinak antolatzen dira, baina guztien artean datorren martitzenean Eibarren ospatuko denak (duenak) aspaldiko oroitzapenak ekarri dizkit burura.Oso gaztea nintzenean, 13 edo 14 urtekoa, justu-justu Diktadura ostean, Sozialistek Estatuko Espainoleko lehendabiziko mitina ospatu zuten Astelena frontoian.Arrakastatsua izan zen mitina eta frontoia gainezka egon zen. (Bere) Buruzagi nagusiak ekarri zituzten Sozialistek eta baita ere handik urte gutxira Espaini...
Eibartarrak posta zerrendatik heldu jata mezua, norbaitxek Eibar mapia GTA jokuan sartu dau, MOD bat ein dau egixa esan. Gure counter-strike garaixetan esaten gendun askotan kaña bat izango zala jolastia Eibar representatzen zeban maparen baten. Urte batzuk beranduau hau heldu jaku. Se sale!
Ez dakit noiztik zegoen hor kokatuta, baina 5 urte baino gehiago baitziren. Hemerotekara jo eta gero gogoratu dut Jose Luis Arrieta Zubimendi "Azkoiti" 2001. urtean hil zela Toulousen . Gerotxoago hautsak Eibarko mendietan haizatu ziren eta ETAko kide historikoaren omenez Kalamua eta Garagoitxiren arteko zelaian monolito bar jarri zuten "Bietan jarrai" leloa hainbat eta hainbat Eibartarrei erakutsiz.Bizi garen egoeran eskultura hori, ETAko kide baten omenez, mantentzea nekez ulertzen zen, nahiz eta "Azkoiti" ETAn sartu diktaduraren garaian.Bihar Eibarko ETAren indarkeriaren ondorioz er...
Ezaguna da Eibarko kafetegi eta tabernetan "kortauak" edo "ebakiak" era berezian egiten direla.Izan ere, kafe bitxi horiek egiteko esnearen krema erabiltzen da eta horregatik Eibarko ebakiak kafe arruntak baino goxoagoak suertatzen dira.Tamalez, halako kafeak edaten ohitzen bazara, beste lekuetan topatzen duzun kafeak mingotsegiak iruditzen zaizun.Nik, egia esan, ez dut kafetxo bat edaten ere, baina emazteak, ai emazteak, kafe barik ezin du bizi.Eta kafe on bat dastatzeak, batez ere emaztearen umoreari dagokionez eta azken finean eguna ondo eramateko inportantzia itzela du.Eibartik zehar mu...
Nahiz eta udazkeneko denboraldia urria izan, bazegoen mendian etxera eramateko zer edo zer.Portzierto guztia Eibarren bertan jasota...
Ikusi mapa handiagoa
Eibartarrak posta zerrendako kide izatera pasau nai gaur. Bada denbora luze bat zerrendan berri nekala baina gaur arte enai sartu. Ia ze moduzko anbientia dauen bertan :)Bueno, bloga eguneratzeko aitzakixatxua, behintzat hautsa kentzeko edo...
Munduko Burtsek sekulako erorketa jasaten duten bitartean, hurbilago, Eibarren gure erorketa partikularra egiten ari gara.Oraindik zutik mantentzen ziren parrokiako zedroak, oraintxe bertan botatzen ari dira...Gerra zibila ostean landatu zituzten zuhaitz horiek, beraz betidanik nire Eibarko paisaian egon dira zuhaitz zoragarri hauek.Tamalez, aspalditik botatzeko nahian zebiltzan hainbat Eibarko biztanle.Inguruko auzokoak, parrokiako apaizak, gure udaletxeko arduradunak, eta abarrak...Duela gutxi Eibarko Lorezainen nagusiarekin egon nintzen berbetan. Galdetu nion ea zer pasatzen zen zedroak ...
Horrela diote gure agintariek, beste irtenbiderik ez dute ikusi eta.Penagarria da Eibarren daukagun naturarekiko sentsibilitatea, eta batez ere zuhaitzarekiko.Azken urteotan hainbat eta hainbat arbola bota dituzte eta sekula ez dute beste soluzio bat ikusi, "keba", beti errazena aukeratzen da, motozerra martxan jarri eta pikutara zuhaitza.Bidebarrietako Mimosa, Instituko tiloak, Urkizuko sagarrondoa, Legarreko intxaurrondoa, Zuloaga-tarren kaleko zedroak, denak zorte bera dute: mozketa.Bihar egunkarietan zedroen azken argazkiak ikusiko ditugu. Segur aski bat baino gehiago txundituta g...
Hemen da bada, Arrateko jaixetarako Jai Herrikoi, Parekide eta Euskaldunen aldeko ekimenak osatu daben egitarau xumia. Aurten Arrate egun bezperako egitaraua goizetikan hastia pentsau dou, ia partehartzia gustauko jakun bezalakua dan! Horra hor ba egitaraua: Goizeko 11etan: Barrus popularra eleizako frontoian Goizeko 12xetan: Triki-joko-poteua Eguardiko 2:30xetan: Herri bazkarixa eta gero kantu paperak. Arratsaldeko 8eta: Kontzertuak: G0SE eta KOKEIN Ondoren Dj Cj eta gau partian Karaokia
Martxan dau sanjuanak.com! Bertan sanjuanei buruzko informaziñua, berrixak eta argazki eta bidixuak sartzen juango gara. Egitaraua be bertan juango da, bai txosnena, bai GASTE-na eta baita udalekua be. Eibartar guztixendako dau sortuta weba, eta mota guztixetako iradokizunak bidaltzera animatzen zaitxugu.Eta kitto!-kin hitzegin eta gero, bertan igotako argazki batzuk Bixamonan juan ahal izango dia, sanjuanen osteko urteroko aldizkarixan. Zure argazkixak igotzeko, sanjuanak.com-en argazkiak atalian sartu, klik ein argazkixak igotzeko link-an eta handik gutxira jarriko dira.Besterik ez, sanju...
Martxan dau sanjuanak.com! Bertan sanjuanei buruzko informaziñua, berrixak eta argazki eta bidixuak sartzen juango gara. Egitaraua be bertan juango da, bai txosnena, bai GASTE-na eta baita udalekua be. Eibartar guztixendako dau sortuta weba, eta mota guztixetako iradokizunak bidaltzera animatzen zaitxugu.Eta kitto!-kin hitzegin eta gero, bertan igotako argazkixak be (batzuk imaginatzen dot) Bixamonan juango dia, sanjuanen osteko urteroko aldizkarixa. Zure argazkixak igotzeko, sanjuanak.com-en argazkiak atalian sartu, klik ein argazkixak igotzeko link-an eta handik gutxira jarriko dira.Beste...
Aspaldiko! Nahiko abandonauta nekan hau, denbora, gogo eta kontraseña falta zala ta. Baina oraingo honetan, ilusiñoz nator SANJUANAK heltziar dauzelako! Hori bai, lelengo aste honetan dakaguzen examinak in bihar dira, eta zintzilikan dakaguzen lanak! Ta gero gerokuak! Baina bueno, zapaturako ya dana prest eukiko dogu: goguak eta antolakuntza. Egitaraua eta kontzertuak ikusteko hamen eta hamen klikatu.Ondo pasau eta asko disfrutau!! Animau zaitxie Eibarrera!!Argazki barregarri bat hamen
Eibartik horrela ikusten da Urko mendia.Non dago Patxi?
Este sabado 19 de abril a la mañana varios grupos de personas que rechazamos el Tren de Alta Velocidad hemos viajado en las lineas de Renfe Santurtzi-Abando, Orduña-Abando, y en la linea Irun-Donostia-Tolosa.Puesto que nuestra conciencia nos obliga a no colaborar en la financiación del TAV hemos viajado sin pagar billete, ya que Renfe es operadora del TAV y paga al Adif que se encarga de sus infraestructuras, entre ellas el TAV.Algunas personas han subido en el pueblo más extremo del recorrido (Irun, Orduña, Santurtzi) y otras se han incorporado en estaciones intermedias (Orereta, Lezo, Her...