Monolito kenduta
Ez dakit noiztik zegoen hor kokatuta, baina 5 urte baino gehiago baitziren. Hemerotekara jo eta gero gogoratu dut Jose Luis Arrieta Zubimendi "Azkoiti" 2001. urtean hil zela Toulousen . Gerotxoago hautsak Eibarko mendietan haizatu ziren eta ETAko kide historikoaren omenez Kalamua eta Garagoitxiren arteko zelaian monolito bar jarri zuten "Bietan jarrai" leloa hainbat eta hainbat Eibartarrei erakutsiz.
Bizi garen egoeran eskultura hori, ETAko kide baten omenez, mantentzea nekez ulertzen zen, nahiz eta "Azkoiti" ETAn sartu diktaduraren garaian.
Bihar Eibarko ETAren indarkeriaren ondorioz eraila suertatu zirenei omenaldi
bat egingo da, eta badirudi horregatik erabaki zutela horrelako
monolito kentzea...
Zelaian zulo handi bat geratu da.
Ez dakit baina segur aski "Azkoiti"en lagunek, "Parlamentu" izeneko lekuan egiten den bezala, zulo horretan zuhaitz bat landatuko balute inor ez litzateke kaltetuta sentituko...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: