Kategoria: biktimak
Ez dakit noiztik zegoen hor kokatuta, baina 5 urte baino gehiago baitziren. Hemerotekara jo eta gero gogoratu dut Jose Luis Arrieta Zubimendi "Azkoiti" 2001. urtean hil zela Toulousen . Gerotxoago hautsak Eibarko mendietan haizatu ziren eta ETAko kide historikoaren omenez Kalamua eta Garagoitxiren arteko zelaian monolito bar jarri zuten "Bietan jarrai" leloa hainbat eta hainbat Eibartarrei erakutsiz.Bizi garen egoeran eskultura hori, ETAko kide baten omenez, mantentzea nekez ulertzen zen, nahiz eta "Azkoiti" ETAn sartu diktaduraren garaian.Bihar Eibarko ETAren indarkeriaren ondorioz er...