Kafea, Eibarko estiloaz

euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2008-12-11 09:39
4

Ezaguna da Eibarko kafetegi eta tabernetan "kortauak" edo "ebakiak" era berezian egiten direla.
Izan ere, kafe bitxi horiek egiteko esnearen krema erabiltzen da eta horregatik Eibarko ebakiak kafe arruntak baino goxoagoak suertatzen dira.
Tamalez, halako kafeak edaten ohitzen bazara, beste lekuetan topatzen duzun kafeak mingotsegiak iruditzen zaizun.
Nik, egia esan, ez dut kafetxo bat edaten ere, baina emazteak, ai emazteak, kafe barik ezin du bizi.
Eta kafe on bat dastatzeak, batez ere emaztearen umoreari dagokionez eta azken finean eguna ondo eramateko inportantzia itzela du.
Eibartik zehar mugitzen baldin bagara ez dugu arazorik, leku "madarikatu" batzuk saihesten badugu behintzat, baina kanpora joaten garenean hasten dira iskanbilak.
Denboraren poderioz eta hanka sarritan sartuz gero, hainbat herritan kafea Eibarko tankeraz  egiten diren kafetegi batzuk aurkitu ditugu baina oraindik inguruko herri gehienetan galduta gabiltza.
Tagzanian webguneko mapa batean jartzen ari gara leku zoragarri horiek


map

Zoritxarrez guk dakizkigunak oso urriak dira, horregatik toki gehiago markatzeko zuen laguntza eskatzen dizuegu.
Benga faborez animatu eta esaguzue zuen kafe-txoko bereziak
Ea behingoz Donostian, Zumaian eta abarretan, kafetxo on bat lortzen dugun edatea...

jorge

jorge 2008-12-15 21:43 #1

<P>Nire arazoa sakonagoa da Edu. Goizeko kafea hartu bartik ez naiz pertsona, batez ere ohetik jaiki eta handik ordu pare batera, eta normalean eibar eta usurbilen artean banatzen ditut kafe goizitiar horiek, lanegunetan lehengoak eta jaiegunetan besteak. _Baina prezioan dator arazoa: usurbilen eta txokolatinarekin 1,10€&nbsp; eta eibarren 1,25€. Hau da hau!</P>

BEA

BEA 2008-12-18 09:28 #2

Azpeitiarra naiz eta Azpeitian ere kafea oso ona da eta ez dugu ordaintzen hainbeste. Lekua Pastorkua taberna da eta eskatzen baduzu kafe berezi bat Eibarko erara aterako dizute.

flap

flap 2008-12-20 11:17 #3

Eskerrik asko Bea, jarriko dut zure lekua mapan.<br>Prezioetan ez naiz sartuko,&nbsp; banekien Eibarren garestiagoak izaten direla inguruko herrietan baino...

Eleuskaltegi

Eleuskaltegi 2009-02-19 16:32 #4

Kaixo,

Ez dut zalantzan jartzen Eibarko kafe berezi horiek primeran egon daitezkeela, probatu nahiko nituzke. Halere, Gasteizen, orain dela 10 urte-edo Casablanca kafetegiak modan jarri zuen kafeari krema botatzeko ohitura, eta hemengo taberna guztietara zabaldu zen kafea egiteko era hori. Beraz, gaur egun kafea esnearekin nahi baduzu, aldez aurretik esan behar duzu krema ez botatzeko. Hain zabalduta dago ohitura hori ezen nik gorrotoa hartu baitiot kremarekin egindako kafeari.
Dena den, Eibarko tabernariek maitasun handiz egingo dutela suposatzen dudanez, ziur aski Gasteizko kafe kremadunak baino askoz goxoagoak izango direla.


Utzi iruzkina: