Atzera Begira (III) Lapurketa
Dirua bildu eta gero, kalera joan ginen ea zer zen posible erostea.
Paper-denda bat zegoen San Juan kalean orain justu Txurrut Taberna dagoen tokian.
Bildutakoarekin errotuladore eta Aironfix erroilu zuri batzuk ez ezik gomazko tipoen inprentatxo bat ere erosi genuen (genituen).
Tramankuluak bageneuzkan (tramankuluak) eta lagun baten etxera joan eta lanean hasi ginen. Mezua aukeratu eta gomazko tipoak jarri genituen plantxa batean. Nekez, eskuz eta banan-banan, panfletoak ateratzen hasi (jartzen ari) ginen. Multzo batzuk bukatu eta gero Aironfix erroiluekin hainbat txartel egin genituen rotuladorez. Segituan txartelak jaso eta bakoitzak paperezko multzo bat hartuz joan ginen kalera. Hainbat lekutan txartelak jarriz eta Galerias parketik paperak botaz "IAT"k, "Ikasle Abertzale Taldea"k bere bizi laburra hasi zuen (zen).
Segituan konturatu ginen lana dezente zela panfletoak egitea eta pentsatu genuen errazagoa eta arrakastatsuagoa izango zela "Pintadak" egitea.
Tamalez dirua agortu (egin izan) zitzaigun eta spray bat ere ez geneukan.
Bestelako (Beste) erremediorik aurkitu (ikusi) ezinik lapurketa egitea erabaki genuen.
Bagenekien Galerias Preciados dendan alde bat zegoela automobil-errepuestuekin. Nahiz eta leku hori sotoan egon, ausartu ginen "ekintza" egitera, gutako batek lapurketetan trebetasuna omen zeukalako
Eskolatik irten eta gero, arratsalde batean lauzpabost lagun Galerias dendara sartu ginen.
Zuzen zuzen sotora abiatu eta bertan leku ezberdinetara barreiatu ginen.
Ni "espezialistarengandik" gertu nengoen, itxaroten, baina bera geldi zegoen ez aurrera ez atzera.
Denbora pasatzen ari zen eta ni gero eta urduriago.
Azkenean ezin izan nuen gehiago iraun eta bat-batean spray beltz handi bat hartu, txamarra azpitik ezkutatu eta kalera abiatu nintzen.
Besteak ni ikusiz kalera ere abiatu ziren.
Beheko solairuan nengoen jada, kanpoko atea gero eta hurbilago, eta nik nire baitan esaten: Zein (zelako) erraza den (da) lapurtzea, zein erraza den...
Kaleko atea pasa eta ipsofaktuan nire besotik norbaitek oratuz eta niri esanez: "que llevas ahi chaval"
Une hartan, gurasoek kontua jakinda zer egingo luketen (duten) beldurtuta, irtenbide bat aurkitu nuen: Yo...yo nada, ese de ahi sera...
Gizona bueltatu zen eta gure "espezialistari" begira geratu zen. Nire laguna ni baino txamarra estuagoa zeraman eta bulto bat nabaritzen zen arroparen azpian.
Orduan gizonak aske laga ninduen. Besterik ez nuen behar eta ziztu-bizian korrika(z) alde egin nuen handik Eibarko beste muturreraino.
Sorpresa galanta eduki zuen Galerias-ko gizonak, batez ere gure "espezialistak" arroparen azpian Domund itsulapiko bat zeramala erakutsi zionean.
Lortu, lortu genuen spraya, baina ni hainbat hilabetetan ez nintzen Galerias-tik gertu pasatu.
Eta hortik aurrera garbi eduki dut lapurketak ez direla izaten hain errazak...
...edo bai???
Iruzkinak
2009-02-23 07:54 #1
<P>Eskerrik asko Edu. Astelehena hasteko modurik bitxiena izan da zure azkenengo sarrerak irakurtzea!!!!!</P>
<P>Egongo gara.jorge</P>
Utzi iruzkina: