Kategoria: lapurketa
Dirua bildu eta gero, kalera joan ginen ea zer zen posible erostea.Paper-denda bat zegoen San Juan kalean orain justu Txurrut Taberna dagoen tokian.Bildutakoarekin errotuladore eta Aironfix erroilu zuri batzuk ez ezik gomazko tipoen inprentatxo bat ere erosi genuen (genituen).Tramankuluak bageneuzkan (tramankuluak) eta lagun baten etxera joan eta lanean hasi ginen. Mezua aukeratu eta gomazko tipoak jarri genituen plantxa batean. Nekez, eskuz eta banan-banan, panfletoak ateratzen hasi (jartzen ari) ginen. Multzo batzuk bukatu eta gero Aironfix erroiluekin hainbat txartel egin genituen ...