Atzera Begira (II) 23-F
23-F izeneko data era berezian bizi izaten dut eta espero dut urte askotarako izan dadila
Aurten, medio-teknologikoek data hori bururatzera beste urteetan baino goizago behartu naute.
Izan ere, orain dela aste pare bat, mezu arraro bat jaso nuen posta-elektronikoz.
Bazirudien denda-elektronika batean ibili nintzela eta pasa-hitza aldatu nahi nuela...
Ni, ez nintzen akordatzen horrelakorik eskatuta neukanik eta kasu handirik egin barik mezua ahaztu nuen.
Baina handik astebetera, leku beretik bidalita, mezu berri bat jaso nuen.
Mezuan eskertzen zidaten dendako bezeroa izatea eta baita erosketa bat egitea ere.
Susmoak baneuzkan ere, handik gutxira erosketaren faktura heldu eta den-dena ulertu nuen...
23F-koa pasatu zenean Donostiara nindoan trenez. 1981. urtean ferrokarrilaren azpiegiturak aldatzen ari ziren eta trenak denbora itzela behar zuen Eibartik-Donostiara joateko.
Arratsalde osoa trenean sartuta, sakelekoak edo interneta ezean, ez nekien ezer ere une hartan gertatzen ari zenari buruz.
Donostian ez nuen (nintzen) ezer nabaritu, bakarrik ikastetxera heldu eta gero jakin nuen gertatutakoa.
Hala ere klaseak normal-normal eduki genituen.
Gero, astero egiten nuen bezala, nire osabaren etxera abiatu nintzen.
Telebistaren aurrean jarrita (jarriz) eta afarirako prest geunden.
Segituan gure gustuko jaki(ak) goxoenak ez ezik, xanpaina eta pastelak mahai gainean jarrita.
Kopak bete eta osabak eta biok topa egin genuen, ZORIONAK!!!
Ze demontre, "zibil" bibotedun horrek ez zigun izorratuko gure urtebetetzea, ez horixe!!
Nire emazteari zer edo zer erakutsi behar diot, batez ere posta-elektronikari buruz.
Sorpresa bat egin nahi badut (egitera baldin badoa) aurretik zer opariko dizuen jakitea ez da izaten onena... Ai Arantza...
Oharra: Emazteak bazekien kontua eta dendakoei eman zien bere posta-elektronikoa niri ezer ez bidaltzeko. Baina, tamalez, bezeroen fitxan nire posta ere bazegoen eta ordenagailuak automatikoki bidali zizkidan mezuak. Arantza txapelduna...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: