Agur betirako zedroei

euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2008-10-10 15:51

Munduko Burtsek sekulako erorketa jasaten duten bitartean, hurbilago, Eibarren gure erorketa partikularra egiten ari gara.
Oraindik zutik mantentzen ziren parrokiako zedroak, oraintxe bertan botatzen ari dira...
Gerra zibila ostean landatu zituzten zuhaitz horiek, beraz betidanik nire Eibarko paisaian egon dira zuhaitz zoragarri hauek.
Tamalez, aspalditik botatzeko nahian zebiltzan hainbat Eibarko biztanle.
Inguruko auzokoak, parrokiako apaizak, gure udaletxeko arduradunak, eta abarrak...
Duela gutxi Eibarko Lorezainen nagusiarekin egon nintzen berbetan. Galdetu nion ea zer pasatzen zen zedroak botatzeko eta hauxe esan zidan: "Orain dela hogei urte, lanean hasi nintzenean, bazebiltzan ere zedroak botatzeko nahian".
Beraz nekez iraun dute oraindino zedroak, badirudi Eibarko arduradunek ideia finko bat daukatela: zuhaitz handia hobe moztuta...penagarria.


Utzi iruzkina: