Kalamua mendira bide ezberdin batetik

euskarazoak 1456132591400 EUSKARAZOAK | 2009-03-28 10:46
3

Ia ez dago Eibartar bat Kalamua mendian egon ez denik.
Nahiz eta Eibarko lurretan Urko izan mendi altuena, erosoagoa suertatzen da Kalamuarantz abiatzea.
Horregatik asteburuetan, eguraldia ona baldin bada, mendiko bideak  jendez beterik,  Eibarko "Dosdemayo" kaleko itxura hartzen du.
Hala ere, Kalamuako tontorra, nahiz eta askok ez jakin, Eibartik kanpo dago.
Gure hiriko muga maldan geratzen da eta.
Markinako eta Elgoibarko lurrak biltzen dira Kalamuako puntan.
Beraz, Markinarra edota Elgoibartarra da tontorra. Baina, Eibartik hara hurbiltzea askoz errazagoa denez, Eibartarrok izaten gara batez ere inguru hartaraino heltzen garenok.

Nahiz eta Arratetik bide bat egon Usartzatik abiatzen da jende gehiena eta sarritan gainezka egoten da aparkalekua. Asteburuetan bide honetatik baldin bazoazte konpainia ugari topatuko duzue.
Baina tontodromotik kanpo nahi baduzue ibili hemen daukazue aukera
"Bariante" bitxi bat proposatuko dizuet buelta egiteko eta nahiz eta bidea leku beretik ( Usartzatik)  hasi eta amaitu hainbat leku ezezagun bisitatzeko aukera edukiko duzue...
Ze animatzen zarete?? ea bada, hona hemen zirkuitua:

Kotxea Usartzan lagako dugu...
Usartzan benta bat dago, gaur egun itxita, jolas leku bat eta honen atzetik Txabola-sozietate txiki bat. Txabola honen albotik pasatzen den bidea hartu behar dugu.
Bide hau, nahiz eta oso gutxi ibilita, oso zaharra da eta Eibar eta Markina lotzeko erabili zen antzina .

Hasieran, ezkerretik hainbat zelai lagako ditugu eta bide ertzean hainbat pago topa ditzakegu.
Usartzatik 500 metrotara, "Gorroxixa" parajean, beste txabola-sozietate bat aurkituko dugu.

Handik beste 500 metrotara bidegurutze bat topatuko dugu. Eskumako bidea, Auako pagadira eramaten dena.
(50 metro eskas daude pagadiaren beheko partera heltzeko...nahi baduzue badakizue.)

Guk berriz ezkerretik jarraituko dugu. Segituan bidea aldapa beherantz jotzen du "fuerte".
(posible da pasarte hau saihestea eta alboan dagoen pinuditik jaistea, adi pinudira sartzeko sarrerarekin).
Ia aldapa bukatzen ari ginenean iturri bat topatuko dugu gure eskuman...

Aldapa behera amaitu eta zementuzko pista batera helduko gara. Hemendik hainbat norabide har ditzakegu. Txartel bat daukagu dana argitzeko, guk guztiz eskumarantz jo behar dugu. Parean, oso hurbil, 50 metrotara, San Ildelfonso Humilladeroa. Pixka bat urrunago San Romango baseliza.

Zementuzko pistatik 300 metro edo ibili behar dugu.  Gure alboan malda batean pagadi aldapatsu bat. Berehala eskumatik bide bat aurkituko dugu.

Bide hori hartu behar dugu zementuzko pista lagaz.  Hortik gutxira beste bidegurutze batera helduko gara. Etxola bat jausita ikusiko dugu, hemen ezkerretik doan bidea hartu. Segituan errekatxo baten  gainetik pasatuko gara, aurrera segi bide zabal honetatik. Ez egin kasu eskumatik agertzen diren bideei beste bidegurutze batera ailegatu arte.
Hemen beste txabola-sozietate bat dugu...(nire Aitak "la chabola de los enanitos" deitzen zion leku horri, oso baxua baitzen bere ataria. Orain txabolaren atea jausita dago eta barruko ekipamendua ikus dezakegu).

Adi hemen, ezkerreko bidezidorretik jo behar dugu eta.
Bidea beherantz doa beste errekatxo bat zeharkatu arte, gero eskumatik aldapaz gora bideratzen da.
Orain arte ia ibilbidea osoa beherantz jo du batik bat, hemendik aurrera berriz, gorantz doa nabarmen. Segi gora eta ez egin kasu alboko bideei.
Aldapa gogor batzuk pasatuz gero bidea lasaitzen da eta berriro beste errekatxo batera hurbiltzen da. Errekatxo pasa eta segituan beste bidegurutze batera helduko gara.
Beste txabola bat dugu hemen, guk daramagun norabidea jarraituko dugu, eskumatik doan bidea ahaztuz.
Humilladerotik honaino ia beti zuhaitzen azpitik ibili gara, orain berriz zuhaitzak desagertu eta larre handi bat zeharkatuko dugu.
Ikusgarria da bidezidorraren ertzean agertzen diren lauzak, eta baita ere leku zabal honetatik ikusten den paisaia.

Atzerantz begira mendi lerro bat ikusiko dugu...Akondia, Garagoitxi eta Kalamua bera agertzen da. Maldan, arreta jartzen badugu, Kalamuako bide arruntean dagoen "Deportiboaren" aterpea ikus dezakegu.
Ezkerrerantz begira, hegoalderantz, hainbat mendi ikusgai: Urko, Anboto, Oiz..., beherago Aginagako bailaran dauden hainbat baserri...eta hor azpian ere Humilladeroa.
Jarraitu dugu aurrera, leku zabal hau zeharkatzen...normalean goiko larretan artalde bat ikusiko dugu.

Segituan bidea zementuzkoa bihurtzen da, aurrera segi eta berehala pinudi batean sartuko gara. Une honetan pista beherantz jotzen du, ez kezkatu, laster eskumatik agertuko den bidea hartuko dugu. (Behera joko bagenu Barinagaraino edo Markinaraino abiatuko ginateke)

Zati hau, oso aldapatsua da , lasai hartu eta pixkanaka-pixkanaka jo gorantz. Poliki-poliki aldapa gogorrenak  atzean lagako ditugu eta bidea mantsotuko da pixka bat. Pinudiak ere atzean lagako dugu eta zelai aldapatsu bat zeharkatuz gero Kalamuako mendebaldeko lepora helduko gara.

Tontorra bistan dugu jada eta bidea zabaltzen da, zailena egin dugu.
Hemendik jarraitzeko bi aukera ditugu:
Bata.-Gogoz eta indartsu bagaude Kalamuako tontorreraino igoko gara. Puntaraino, 10-15 minutu besterik ez ditugu eta .
Mendi honetatik paisaia ezin hobea daukagu ikusgai.

Bestea.- Nekez jota bagaude eskumatik "Parlamentu" izeneko lekura joango gara. Han leku zoragarria dugu indarrak berreskuratzeko.

Bueltatzeko bide arruntetik abiatuko gara...ez dago galtzerik. Azkenean 7 Km-ko buelta beteko dugu eta 2 ordu eta erdi edo beharko ditugu ibilbide osoa egiteko.
Benga bada tondodromotik urten eta anima zaitezte!!!

PD: Hainbat lekutatik lokatza dezente aurki dezakezue, Oinetako egokiak eraman eta egun lehorrak aprobetxatu joateko.

leire

leire 2009-04-01 21:08 #1

Oso post polita, bai horixe! Ez nuen ezagutzen bide hau, ea animatzen naizen egiten egun on batean!
Ez zaizu injustizia iruditzen Kalamuako tontorra Eibar ez izatea? erreklamatu egin behar dugu :-)
Segi horrelako bide berriak erakusten!

lekeitio

lekeitio 2009-04-05 22:08 #2

lekeitiotik:

Idatzi hau azko guztau jata, eta emoten dau dedikazio bat duela zegi orrela, bakarrik puntu bat jarriko nuke bide hau egiten dabenak mezedez zarratzeko erromarak ze animalizak daude eta mendian gauzak topatzen dugun bezala lagatzea ona izaten da.

Flap

Flap 2011-01-16 10:57 #3

Eguneratu dut "post" hau, bere irudiak ez ziren ikusten eta...irudien URL-ak ez zeuden ondo, baina uste dut konponduta dagoela arazoa...

Utzi iruzkina: