Kategoria: kalamua
muntaia
Ia ez dago Eibartar bat Kalamua mendian egon ez denik.Nahiz eta Eibarko lurretan Urko izan mendi altuena, erosoagoa suertatzen da Kalamuarantz abiatzea.Horregatik asteburuetan, eguraldia ona baldin bada, mendiko bideak jendez beterik, Eibarko "Dosdemayo" kaleko itxura hartzen du.Hala ere, Kalamuako tontorra, nahiz eta askok ez jakin, Eibartik kanpo dago. Gure hiriko muga maldan geratzen da eta.Markinako eta Elgoibarko lurrak biltzen dira Kalamuako puntan. Beraz, Markinarra edota Elgoibartarra da tontorra. Baina, Eibartik hara hurbiltzea askoz errazagoa denez, Eibartarrok izaten...
Joan zen zapatuan Kalamua mendira joan nintzen. Ez nintzen igo betiko bidetik, Diruzulo trikuarriaren alboan pasatzen den bidetik baizik. Hortik Kalamuako tontorrera igotzeko bi aukera dauzkazu, edo Parlamentua izeneko lekutik pasatzea edo zuzen-zuzen eskuin aldean dagoen bidexkatxo batetik igotzea. Bigarren aukera hau hartu nuen eta azken maldetan nengoela (nengoenean) gauza arraro bat ikusi nuen lurrean. Goiz (horretan) hartan kristoren (izozketa) izotza zegoen, eta belarra zuri-zuria zegoen eta baita (nindoanetik) bidea ere, eta hor zegoen nire parean tramankulu arraro hori. Jaso nuen (...