Kategoria: mendiak
Gasteizko Mendietako gailur hauetara iristeko, Gasteiz hiriko Adurtza auzotik abiatu gara. Behin Olarizu parkera iritsi beharko dugu Olarizu mendira igo ahal izateko. Hemen duzue parke publiko honen kokalekua: Historialariek diotenez, Olarizuko parkea dagoen tokian herrixka bat zegoen: 1025 urtean dokumentaturik dago Hollarruizi zuela izena; eta geroago, Hollarruizu izenarekin ere aurkitu dira dokumentuak. Eta azkenik XIX.mendean hartu omen zuen Olharizu izena.Olarizu mendia ( 709 m ) Behin Olarizu parkera irits...
Ia ez dago Eibartar bat Kalamua mendian egon ez denik.Nahiz eta Eibarko lurretan Urko izan mendi altuena, erosoagoa suertatzen da Kalamuarantz abiatzea.Horregatik asteburuetan, eguraldia ona baldin bada, mendiko bideak jendez beterik, Eibarko "Dosdemayo" kaleko itxura hartzen du.Hala ere, Kalamuako tontorra, nahiz eta askok ez jakin, Eibartik kanpo dago. Gure hiriko muga maldan geratzen da eta.Markinako eta Elgoibarko lurrak biltzen dira Kalamuako puntan. Beraz, Markinarra edota Elgoibartarra da tontorra. Baina, Eibartik hara hurbiltzea askoz errazagoa denez, Eibartarrok izaten...
Siberiako ordokiak? Eeeez! Urrutira joan barik badira leku apartak gure eskualdean. Artziniegatik gora, Gaztelarako bidean Angulo mendatea dago; bertatik Moscadero (neguan eulirik ez, udan izango da) mendirako txangoa eginez gero natura eta historia-aztarnez ere disfruta dezakezue. Argazki-sortan dituzue ikusgai.Gorobel (gazt. Sálvada) mendikatea bisitatzeaz gain, San Miguel el Viejo delako lekuan otsoak harrapatzeko hormak, izen bereko ur-jauzia eta behean Angulo haraneko herriak (ilogikoa den arren, batzuk "Burgoseko probintzia" barruan) ikus daitezke.Gainera elur pittin batek margoztuta....