Moscadero (Urieta) mendira Angulo mendatetik

guzurtruk 1456135213698 Guzur truk | 2009-02-25 10:24

Siberiako ordokiak? Eeeez! Urrutira joan barik badira leku apartak gure eskualdean. Artziniegatik gora, Gaztelarako bidean Angulo mendatea dago; bertatik Moscadero (neguan eulirik ez, udan izango da) mendirako txangoa eginez gero natura eta historia-aztarnez ere disfruta dezakezue. Argazki-sortan dituzue ikusgai.
Gorobel (gazt. Sálvada) mendikatea bisitatzeaz gain, San Miguel el Viejo delako lekuan otsoak harrapatzeko hormak, izen bereko ur-jauzia eta behean Angulo haraneko herriak (ilogikoa den arren, batzuk "Burgoseko probintzia" barruan) ikus daitezke.
Gainera elur pittin batek margoztuta...polita, ezta?


De Moscadero (Urieta) mendia 08-12


Utzi iruzkina: