Gasteiz - Olarizu - Kurutzmendi - Lendiz ibilaldia
Gasteizko Mendietako gailur hauetara iristeko, Gasteiz hiriko Adurtza auzotik abiatu gara. Behin Olarizu parkera iritsi beharko dugu Olarizu mendira igo ahal izateko. Hemen duzue parke publiko honen kokalekua:
Historialariek diotenez, Olarizuko parkea dagoen tokian herrixka bat zegoen: 1025 urtean dokumentaturik dago Hollarruizi zuela izena; eta geroago, Hollarruizu izenarekin ere aurkitu dira dokumentuak. Eta azkenik XIX.mendean hartu omen zuen Olharizu izena.
Olarizu mendia ( 709 m )
Behin Olarizu parkera iritsi garenean, parez pare Olaritzuko gailurra ikusiko dugu. Bertan telebista-telefono antena bat eta frankismo garaiko gurutz handi bat (1952 urtean jarria) topa ditzazkegu.
Mendi hau, Kutzemendi bezala ere ezaguna da (gazteleraz Santa Cruz deitzen diotena), baina izen hau lehen aipatu dugun Olarizu herriari lotua dago eta ez mendian dagoen gurutzea dela eta.
Gailurrean bertan dagoen hormigoizko gurutzera gerturatzen bagara, altxamendu frankistan hil ziren arabar eliztiar-frankisten omenez jarritakoa plaka bat topatuko dugu. Eliza espainiarraren martirrak bezela oroitzen duen plaka hau makina bat aldiz erasotua izan da, eta ia ez da irakurtzen frankista hauen izenak.Gurutzearen goian erreparatu ez gero, ikusi dezakegu errebindikazio gisa ere erabili dela gurutz ezagun hau.
Gailurra bertatik Gasteiz hiriaren hegoalde osoa garbi ikus dezakegu. Baita ere, Aretxabaleta, Gardelegi eta Lasarte bezelako herrixkak bete betean ikusten daitezke.
Kurutzmendi media ( 802 m )
Lehenik Olarizu menditik, Gaztelu herrira abiatu beharko gara. Horreltarako asfaltaturik dagoen errepidea jarraitzea besterik ez dugu. Kurutzmendi mendira igo ahal izateko, Gaztelu herriaren barrena sartu eta mendirantz doan errepide asfaltatu bat topatuko dugu. Luxuzko jauregi-txalet bat ezker aldean utziz, aldapaz gora abiatuko gara.
Mendia eskuinaldetik zeharkatzen duen zementuzko pista batekin topatuko gara, eta honekin batera metalezko langa handi bat. Langa ganadua herrira ez iristeko denez, zeharkatu ez gero itxita utzi behar dugu.
Baina ez baduzue gustoko pista batetik mendia igotzea, gailur honetara igotzeko bada beste bide bat. Langa pasagabe, ezkerraldera egingo dugu mendian barrena. Bi pausu egiterako ongi zapaldutako bidetxur bat topatuko dugu. Hau jarraitzean berehala topatuko dugu sua oztopatzeko egiten diren baso-arrakaletako bat. Aldapa gogor egingo bazaigu ere, gailurreko antena parez pare topatu arte ez da luze joango.
Baina paisaiaz gozatu ahal izateko aukerarik ez dugu izango gailurrean. Bertako basoko zuhaitzen artean dago gailurra eta bertara igota telebista antena erreldoia zulo handi batean kokatuta dagoela irudituko zaigu. Gainera ez da batere atsegina horrelako telekomunikazio-istalazio erraldoi bat mendian topatzea.
Gailurrean bertan, lehen aipatutako langatik abiatzen zen zementuzko pista topatuko dugu. Pista hau jarraituz, beste telebista antena bat topatuko dugu. Hemendik behintzat paisaiaz gozatu ahal izango dugu.
Lendiz mendia (852 m )
Pista hau jarraitzen badugu, Astazuieta magalera iritsiko gara. Hemen Gaztelu herrira jeisten den pista eskuin aldera dijoa, eta beste metalezko langa bat ikus dezakegu.
Gu zuzen goruntz abiatuko gara, harriz osatutako mendi pista bat hartuz. Aldapa hastearekin batera, trafiko seinale zahar bat topatuko dugu "prohibido pasar propiedad privado" dioena. Erdoildutako seinale hau erreferentzia hartuta, errepidearen eskuin aldean bidetxur bat topatuko dugu. Hemendik abiatuta laister iritsiko gara Lendiz mendira.
Gailurrean erpin geodesiko bat eta mendizale-buzoi bat topatuko ditugu. Gure begiekin garbi ikus dezakegunez erpin geodesiko hau urteetan errebindikazioz marraztua izan da, nahiz eta pintura zuriz izkutatu nahi izan.
Erpin geodesikoen inguruan informazio gehiago nahi izanez gero, Baidorana izenarekin topatuko ahal izango dugu.
Lendiz gailurra atzean utzi, eta behiez josita dagoen larreetatik paseotxo bat emanez gero, Gasteizko mendatea (errepide-portua) topatuko dugu.