Transmititu: bertikalitaterik ez da

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2011-06-02 20:37

Eibarren egin zen transmisioaren inguruko mintegia. Eta bertan hartu zuen parte Paula Kasaresek. Ni ez nintzen joan, baina aisiako lagunek haren hitzaldiaren zenbait pasarte ekarri dute blogera. Eta nik handik lapurtu. Eta sarean topatu Paularen testu luzeagoa, transmisioaren gainekoa.



“Ordezkapen eta berreskurapen prozesuak ez dira mekanikoak; etenak eta jarraipenak daude. Eten horietarako bi arrazoi mota izaten dira: Arrazoi sozio-historikoak (makro-soziolinguistikoak) eta hiztunen jarrera edo hautuekin lotutako arrazoiak.”

”Geroz eta zailagoa da, transmisio kulturala eta transmisio naturala bereiztea. Batera doaz.”

“ Transmisioa ez da norabide bakarrekoa: goitik behera (gurasoengandik seme-alabengana) eta behetik gora (seme-alabengandik gurasoengana) ematen da. Adibidez, Franco garaian erdaraz ikasten zuten haur askok gaztelania familietan sartu zuten. Gaur egun ere, gurasoak euskalduntzeko arrazoi nagusia seme-alaben hizkuntzarekin lotuta dago.”

“Era berean, transmisioa bertikalidadetik haratago ulertu behar da. Adinkideen arteko harremanak oso garrantzitsuak dira: ez begiratu hainbeste gurasoengandik jaso duten hizkuntza zein den, baizik eta haurren artean zenbat erabiltzen duten.”

“Beraz, transmisio plangintza baterako “ohiko-erabilera”-ri eman behar diogu garrantzia”


Utzi iruzkina: