Kategoria: kasares
Bat 94. aldizkarian transmisioaren molde berriak aztertu dituzte. Artikulu zeharo interesgarriak dakartza aldizkariak. Haien artean, Paula Kasaresena nabarmenduko nuke. Eta, hori dela eta, artikulu horretatik ateratako lau aipu zuokin partekatu nahi ditut: ikertzaileen interesa ez ohi da hizkuntza gutxituen atxikitzeko gertakarietara zuzendu eta mintzaira horiei iraunarazteko ahalegin eta estrategia sozialak maiz ikusezinak izan dira gizarte zientzien literaturarako. Ikertzaileek tradizioaren irautea ikusi ohi dute, ez tradizioari eustea edo tradizioari iraunaraztea. euskara teknika...
Lau artikulu argitara eman ditu Paula Kasaresek bere do(k)tore-tesitik azpimarratu eta kopiatu ostean. Honako hauek dira artikuluak: Euskaldun hazi Nafarroan (1) Euskaldun hazi Nafarroan (2) Euskaldun hazi Nafarroan (3) Euskaldun hazi Nafarroan (4) Twitter bidezko zabalkundea egiteko, ordea, aipuak laburtu egin ditut eta Paula Kasares dixit gehitu dut txio bakoitzean. Hona guztiak: [<a href="//storify.com/garaigoikoa/paula-kasares-dixit" mce_href="http://storify.com/garaigoikoa/paula-kasares-dixit" target="_blank">View the story "Paula Kasares dixit" on Storify</a&...
Paula Kasaresen doktore tesitik ateratako aipuen laugarren eta azken artikulua: Euskaldun hazi Nafarroan (1) Euskaldun hazi Nafarroan (2) Euskaldun hazi Nafarroan (3) Euskal hiztunen tipologia mailakatzea oso zail gertatzen den continuum batean agertzen da eta, subjektu batzuk, beren burua euskal edo erdal hiztuntzat aitortzeko ez ezik euskaldun berri edo zahartzat sailkatzeko ere ezbaian egoten dira. Orobat, euskararen gizarte ahultasunak euskal hiztunen gaitasunari eragiten dio eta anitzi euskarari eustea zail gertatzen zaie. Iruñean euskara atxikitzeko hiztunen nahikatasun...
Paula Kasaresen doktore tesiko aipuen hirugarren artikulua. Lehenengo biak hemen: Euskaldun hazi Nafarroan (1) Euskaldun hazi Nafarroan (2) Hizkuntzaz jabetzeko eta hiztun bilakatzeko prozesua ezin da ingurune soziolinguistikotik bereizi. Hizkuntzan ongi moldatzea euskaraz bizi izateko aldez aurreko baldintzatzat baino gehiago euskaraz bizi izatearen ondoriotako agertzen da. Behin gurasoaren eta umearen arteko harremana hizkuntza batean ezarriz gero, harremanak haurrarendako hizkuntza horretan du benetakotasuna eta mintzaira aldatzearen aurka ager daiteke. Haurrek hizkuntzaren gizart...
Paula Kasaresen doktore tesitik mila aipu atera daitezke. Jarraian aipuen bigarren txanda. Euskaldun hazi Nafarroan (1) Ez hizkuntza gaitasuna ez eta erabilera ere ez da balio absolutuko irizpidea, maiz mailakatzen zaila gertatzen den gertaera baizik. Hiztunek euskararekin izandako historia ez da beti lineala. Hutsuneak daude eta hutsarte horiek norbanakoen ibilbideetan agertzen dira, baita belaunaldien segidan, familien eta erkidegoen historian ere. Euskara ikastetik euskaraz mintzatzen hastera doan prozesuan adinkideen pizgarria eta laguntza nabarmentzen dute. Hau da, euskararekin eratz...
Paula Kasaresek doktore tesi zeharo interesgarria plazaratu du. Tesi horretatik ateratako pasarte batzuk batu ditut. Hona lehen txanda: Zenbait egile hizkuntzen eta kulturen iraupenaren oinarrian hiztunen eta hiztun-taldeen hautu-erabakiak daudela onartzean irizkide agertu dira. Mintzairaren iraupen eta ordezkapena hizkuntza hautaketa kolektiboaren epe luzeko emaitzak dira. Hiztun elebidunek hizkuntzekin dituzten harremanak ez dira zurrunak edo mugiezinak, aldagarriak eta mintzairen gizarte egoerari lotuak baizik. Euskalduna/erdalduna dikotomia zurrunak ere eraginkorta...
Gaur egun euskaldunon hizkuntza ibilbideak gero eta bihurriagoak dira, gero eta korapilatsuagoak. Etenak eta lotzeak agertzen dira bizitzan, berriro hartzeak eta berriro uzteak. Gero eta gehiago. Euskaldun eta erdaldun kategoria zurrunek gero eta gutxiago balio digutelakoan nago. Euskararen gaitasunak continuum bat dira eta bizitza osoan zehar aldatu, moldatu eta eraldatu daitezke. Beraz, hizkuntza ibilbide hauek modu bisual batean irudikatzeko zailtasunak daude, kolpe bakar batean irudikatzeko zailtasunak daude. Baina … Paula Kasaresek lortu du. Argazki bitan erakutsi nahi iz...
Paula Kasaresek hitzaldi oso interesgarria eman du Erandion, guraso erdaldunentzat. Transmisioaz, gurasoek egin dezaketenaz, emozioez, gozotasunez, … Oso laburpen interesgarria. Mila esker Ebeteri (aupa Iñaki!), Erandioko euskara zerbitzuari eta Paula Kasaresi bideoa helaraztegatik.
Gurean hizkuntza transmisioa aztertu denean, salbuespenak salbuespen, familia transmisioa hartu da kontuan (baita transmisioaren ibilbide kulturala, Txepetxen adieran). Transmisioa, oro har, goitik beherako prozesutzat hartu da: gurasoengandik seme-alabengana (baten batek amama eta aititeak ere hartu izan ditu kontuan).Paula Kasaresek (ez dago sarean oraindik Hausnartu saria irabazteko idatzi duen testua), ordea, hizkuntza sozializazio kontzeptuari heldu dio. Sozializazio prozesu hau dinamikoa da, elkarreragilea (gurasoengandik seme-alabengana eta alderantziz), bizitza osoan barnak...
Gipuzkoaeuskara webgunean Paula Kasaresek honako artikulu hau idatzi du. Eta horri lotuta blog honen lotura batzuk: eskola txikiak, Zeraingoak (1 eta 2) eta abar. Euskararen berreskuratze sozialaren prozesuak hizkuntzaren hiritartzea ekarri du. Azken mendean euskara hiritik baztertuta egon da eta bereziki landa eremuetako mintzaira izatetik, nekazalgo eta arrantzuaren bizimolde tradizionalei lotuta egotetik, modernitateari eta hirietako bizimoduari egokitu zaio gutxi-asko. Egun, euskaldun gehienak hirietan bizi dira eta oso ehuneko apala baino ez, ald...
Eibarren egin zen transmisioaren inguruko mintegia. Eta bertan hartu zuen parte Paula Kasaresek. Ni ez nintzen joan, baina aisiako lagunek haren hitzaldiaren zenbait pasarte ekarri dute blogera. Eta nik handik lapurtu. Eta sarean topatu Paularen testu luzeagoa, transmisioaren gainekoa.“Ordezkapen eta berreskurapen prozesuak ez dira mekanikoak; etenak eta jarraipenak daude. Eten horietarako bi arrazoi mota izaten dira: Arrazoi sozio-historikoak (makro-soziolinguistikoak) eta hiztunen jarrera edo hautuekin lotutako arrazoiak.” ”Geroz eta zailagoa da, transmisio kulturala eta transmisio nat...
Astebete oporretan eta bloga lolo egon da. Atseden baten. Eta bueltan, ba zerbait idatzi behar, baina burua ez dabil oso fin bero sapa honekin. Beraz, kopiatu eta itsatsi. Gipuzkoa euskara webgunetik hartu dut artikulu hau, Paula Kasaresena.Hizkuntzalaritza liburuek desagertzeko arriskuan dauden mintzairen azken hiztunen aipamenak erruz bildu dituzte. Carme Junyent hizkuntzalariaren hitzetan, hizkuntzalaritzaren historia azken hiztunen nekrologiez josirik dago. Orain, Interneten ere mundu zabaleko hainbat hizkuntzen azken hiztunen l...
Azken aldi honetan, aipuei hartu diet kariñoa-edo. Gaur beste bat, gaurkoan IV. Inkesta Soziolinguistikoaren gainean. Egun hauetan horri buruz irakurri dudan analisirik sakonenak. Xabier Isasi, Iñaki Martinez de Luna eta Paula Kasaresenak.IV Inkesta Soziolinguistikoa aztertuta, euskararen berreskuratze prozesuan aurrera egin dela, baina datu kezkagarriak ere badirela uste dute Xabier Isasik, Iñaki Martinez de Lunak eta Paula Kasaresek. Lokartzeko motiborik ez Ainhoa Sarasola Andoain Euskara dakiten eta egunerokoan erabiltzen duten herritarren kopurua gora doa urtetik urtera. Ondorio hori ...