Euskaldun hazi Nafarroan (1)

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-05-18 08:50

Paula Kasaresek doktore tesi zeharo interesgarria plazaratu du. Tesi horretatik ateratako pasarte batzuk batu ditut. Hona lehen txanda:

 

Zenbait egile hizkuntzen eta kulturen iraupenaren oinarrian hiztunen eta hiztun-taldeen hautu-erabakiak daudela onartzean irizkide agertu dira.

 

Mintzairaren iraupen eta ordezkapena hizkuntza hautaketa kolektiboaren epe luzeko emaitzak dira.

Islapena / Reflejo / Reflection

Hiztun elebidunek hizkuntzekin dituzten harremanak ez dira zurrunak edo mugiezinak, aldagarriak eta mintzairen gizarte egoerari lotuak baizik.

 

Euskalduna/erdalduna dikotomia zurrunak ere eraginkortasuna galdu du, nire ustez. Elebitasun egoerak aztertzeko maiz baliatu diren kategoria dikotomikoek ez dute mailei eta continuumei erreparatzen uzten.

 

Hizkuntza atxiki eta ordezkatze arloan burutu ikerketa ugari gorabehera, oraindik ez dago hiztun taldeek bere mintzairari eustearen gaineko benetako teoria osorik.


Utzi iruzkina: