Bat 94. aldizkarian transmisioaren molde berriak aztertu dituzte. Artikulu zeharo interesgarriak dakartza aldizkariak. Haien artean, Paula Kasaresena nabarmenduko nuke. Eta, hori dela eta, artikulu horretatik ateratako lau aipu zuokin partekatu nahi ditut:   ikertzaileen interesa ez ohi da hizkuntza gutxituen atxikitzeko gertakarietara zuzendu eta mintzaira horiei iraunarazteko ahalegin eta estrategia sozialak maiz ikusezinak izan dira gizarte zientzien literaturarako. Ikertzaileek tradizioaren irautea ikusi ohi dute, ez tradizioari eustea edo tradizioari iraunaraztea. euskara teknika...


Paula Kasares dixit

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-06-17 08:22

Lau artikulu argitara eman ditu Paula Kasaresek bere do(k)tore-tesitik azpimarratu eta kopiatu ostean. Honako hauek dira artikuluak: Euskaldun hazi Nafarroan (1) Euskaldun hazi Nafarroan (2) Euskaldun hazi Nafarroan (3) Euskaldun hazi Nafarroan (4) Twitter bidezko zabalkundea egiteko, ordea, aipuak laburtu egin ditut eta Paula Kasares dixit gehitu dut txio bakoitzean. Hona guztiak: [<a href="//storify.com/garaigoikoa/paula-kasares-dixit" mce_href="http://storify.com/garaigoikoa/paula-kasares-dixit" target="_blank">View the story "Paula Kasares dixit" on Storify</a&...


Paula Kasaresen doktore tesitik ateratako aipuen laugarren eta azken artikulua: Euskaldun hazi Nafarroan (1) Euskaldun hazi Nafarroan (2) Euskaldun hazi Nafarroan (3) Euskal hiztunen tipologia mailakatzea oso zail gertatzen den continuum batean agertzen da eta, subjektu batzuk, beren burua euskal edo erdal hiztuntzat aitortzeko ez ezik euskaldun berri edo zahartzat sailkatzeko ere ezbaian egoten dira.   Orobat, euskararen gizarte ahultasunak euskal hiztunen gaitasunari eragiten dio eta anitzi euskarari eustea zail gertatzen zaie. Iruñean euskara atxikitzeko hiztunen nahikatasun...


Paula Kasaresen doktore tesiko aipuen hirugarren artikulua. Lehenengo biak hemen: Euskaldun hazi Nafarroan (1) Euskaldun hazi Nafarroan (2) Hizkuntzaz jabetzeko eta hiztun bilakatzeko prozesua ezin da ingurune soziolinguistikotik bereizi. Hizkuntzan ongi moldatzea euskaraz bizi izateko aldez aurreko baldintzatzat baino gehiago euskaraz bizi izatearen ondoriotako agertzen da. Behin gurasoaren eta umearen arteko harremana hizkuntza batean ezarriz gero, harremanak haurrarendako hizkuntza horretan du benetakotasuna eta mintzaira aldatzearen aurka ager daiteke. Haurrek hizkuntzaren gizart...


Paula Kasaresen doktore tesitik mila aipu atera daitezke. Jarraian aipuen bigarren txanda. Euskaldun hazi Nafarroan (1) Ez hizkuntza gaitasuna ez eta erabilera ere ez da balio absolutuko irizpidea, maiz mailakatzen zaila gertatzen den gertaera baizik. Hiztunek euskararekin izandako historia ez da beti lineala. Hutsuneak daude eta hutsarte horiek norbanakoen ibilbideetan agertzen dira, baita belaunaldien segidan, familien eta erkidegoen historian ere. Euskara ikastetik euskaraz mintzatzen hastera doan prozesuan adinkideen pizgarria eta laguntza nabarmentzen dute. Hau da, euskararekin eratz...


Paula Kasaresek doktore tesi zeharo interesgarria plazaratu du. Tesi horretatik ateratako pasarte batzuk batu ditut. Hona lehen txanda:   Zenbait egile hizkuntzen eta kulturen iraupenaren oinarrian hiztunen eta hiztun-taldeen hautu-erabakiak daudela onartzean irizkide agertu dira.   Mintzairaren iraupen eta ordezkapena hizkuntza hautaketa kolektiboaren epe luzeko emaitzak dira. Hiztun elebidunek hizkuntzekin dituzten harremanak ez dira zurrunak edo mugiezinak, aldagarriak eta mintzairen gizarte egoerari lotuak baizik.   Euskalduna/erdalduna dikotomia zurrunak ere eraginkorta...


Galdera egin nuen blogean aurrekoan #Kzjaia3-ren barruan eta hainbat erantzun jaso nituen. Eta handik gutxira Iñaki Eizmendi gizarte hezitzaileak egindako testua irakurri nuen Hik Hasi aldizkarian. Eskatu egin diot eta blogera ekarri dut. Eskerrik asko Iñaki!   Ikastetxeetan ama-hizkuntza edo etxeko hizkuntza kontuan hartu behar al da taldekatzeak egiterako garaian? Etxeko hizkuntza euskara dutenak elkarrekin jartzea komeni da edo geletan banatzea hobea da? IKASTETXEAREN IKUSPEGIA. BAI. BAINA. Ez naiz didaktikan aditua eta badakit eredu ezberdinak daudela gai honen ingu...


Galdera

3
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-03-02 09:01

Aurrekoan lagun batek egin zidan galdera. Galdera deserosoen aurrean politikariek duten aurpegi eta erantzun molde berbera erabili nuen: mozolo aurpegia jarri eta ezer ez esatea berba asko erabili arren. Erantzuna jakin behar nuela ematen baitzuen. Baina ez.   Ordutik, alde onak irakurri ditut eta ez naute konbentzitu. Alde txarrak irakurri eta horiek ere ez naute asebete. Eta nik baino gehiago dakien bati galdera egitea otu zait. Ez daukat haren kontakturik, baina espero dut blogeko irakurleren batek hari galdera pasatzea eta erantzuna hona ekarri ahal izatea. Horrek ez du esan nahi b...


Proxecto Tribo

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2014-03-12 08:25

Galiziako hirietako parkeetan ez da erraza galizieraz entzutea. Ez da batere erraza. Hori dela eta, Compostela aldeko guraso batzuk euren burua antolatzen hasi ziren. Eta Tribo sortu.   Zer da Tribo? Orain gutxira arte whatsapp talde bat izan da (orain Galegram taldea da). Ideologiak gorabehera, amatasuna eta aitatasuna ulertzeko moduak gorabehera, euren seme-alabek galizieraz parkeetan egiteko hautua egin dute. Behetik gora antolatuta. Administrazioei kasu egin barik.   Hasierakon mesfidantzak izan arren, laster gainditu ziren eta ordutik Triboa Belvís parkean batzen da. 0...


Euskara hutsez ikasten duen ume batek esna egoten den orduen %14a pasatzen du euskaraz eskola barruan. Beste %86a euskaraz izan daiteke edo ez. Horregatik, guztiz beharrezkoa da familia eta gertuko komunitatearekin lan egitea, %86 horretatik euskaraz ahalik eta gehien izan dadin.     Orain arte gurean transmisioaz hitz egiten zen. Oraindik asko erabiltzen da, baina Paula Kasares soziolinguistak beste kontzeptu bat proposatzen du: sozializazioa. Transmisioa kontzeptu estatikoa da, goitik beherakoa, norabide bakarrekoa, helduetatik umeetara doana. Baina gure egoera konple...


Paula Kasaresek hitzaldi oso interesgarria eman du Erandion, guraso erdaldunentzat. Transmisioaz, gurasoek egin dezaketenaz, emozioez, gozotasunez, … Oso laburpen interesgarria. Mila esker Ebeteri (aupa Iñaki!), Erandioko euskara zerbitzuari eta Paula Kasaresi bideoa helaraztegatik.


Giltza eman

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-10-26 08:38

Bideo batzuk aurkitu nituen aurrekoan, ombupean blogari esker.Eta zer ikusi nuen? Guraso erdaldunak euren hizkuntza bizipenei buruz berbetan agertzen ziren, emozioetatik eta bizitakotik. Interesgarria da bizipen hauek entzutea, bizipen hauekin aberastea, bizipen hauekin ikastea eta aurreiritziak eraistea.


Transmisioa orokorrean balore positiboekin lotzen da gurean: afektibitatea, hizkuntza errepertorioa, mimoa, maitasuna, … Baina … transmititu dena transmititzen da, baita positiboa ez dena ere.Izan ere, hizkuntzarekin batera askotan aurreiritziak ere transmititzen dira. Hizkuntzarekiko aurreiritziak, baita oharkabean transmititu ere. Azken aldian, Paula Kasaresek transmisio kontzeptutik sozializazio kontzeptura pasatzea iradoki du. Aurreiritzien kontu honekin ere prozesu dinamikoa irudikatu genezake. Ezta?


Gurean hizkuntza transmisioa aztertu denean, salbuespenak salbuespen, familia transmisioa hartu da kontuan (baita transmisioaren ibilbide kulturala, Txepetxen adieran). Transmisioa, oro har, goitik beherako prozesutzat hartu da: gurasoengandik seme-alabengana (baten batek amama eta aititeak ere hartu izan ditu kontuan).Paula Kasaresek (ez dago sarean oraindik Hausnartu saria irabazteko idatzi duen testua), ordea, hizkuntza sozializazio kontzeptuari heldu dio. Sozializazio prozesu hau dinamikoa da, elkarreragilea (gurasoengandik seme-alabengana eta alderantziz), bizitza osoan barnak...


Azken iruzkinak