Euskaldun hazi Nafarroan (4)

garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2015-06-08 08:53

Paula Kasaresen doktore tesitik ateratako aipuen laugarren eta azken artikulua:

Euskaldun hazi Nafarroan (1)

Euskaldun hazi Nafarroan (2)

Euskaldun hazi Nafarroan (3)

Euskal hiztunen tipologia mailakatzea oso zail gertatzen den continuum batean agertzen da eta, subjektu batzuk, beren burua euskal edo erdal hiztuntzat aitortzeko ez ezik euskaldun berri edo zahartzat sailkatzeko ere ezbaian egoten dira.

 

FUK Graff

Orobat, euskararen gizarte ahultasunak euskal hiztunen gaitasunari eragiten dio eta anitzi euskarari eustea zail gertatzen zaie. Iruñean euskara atxikitzeko hiztunen nahikatasuna ezinbestekoa da.

Hiztunaren eta hizkuntzaren arteko harremana ez da inondik ere naturala, ez berezkoa, ez jatorriari zuzenean dariona ere. Hizkuntza kultura baliabidea da, hiztunak eskuratu eta beretzen ahal duena.

Euskararen historia hurbilean arakatzeak hiztunen gogo-nahiak ezagutza hutsak baino gehiago egin duela iradokitzen du.


Utzi iruzkina: