Oin txikia edukiagatik...pikutara
Horrela diote gure agintariek, beste irtenbiderik ez dute ikusi eta.
Penagarria da Eibarren daukagun naturarekiko sentsibilitatea, eta batez ere zuhaitzarekiko.
Azken urteotan hainbat eta hainbat arbola bota dituzte eta sekula ez dute beste soluzio bat ikusi, "keba", beti errazena aukeratzen da, motozerra martxan jarri eta pikutara zuhaitza.
Bidebarrietako Mimosa, Instituko tiloak, Urkizuko sagarrondoa, Legarreko intxaurrondoa, Zuloaga-tarren kaleko zedroak, denak zorte bera dute: mozketa.
Bihar egunkarietan zedroen azken argazkiak ikusiko ditugu. Segur aski bat baino gehiago txundituta geratuko da, betidanik gure kaleetan egon ziren zuhaitz zoragarri horiek enbor mordoxka bihurtuta ikusiz.
Bost axola! zuhaixka batzuk landatu eta kitto, hori izango da gure agintarien konponketa, bizkorra eta merkeena.
Gero, anbulatorioko parkean bezelaxe, zuhaixkak agian lehortuko dira, baina berdin da Eibarren horrelako gauzagatik ez da kezkatzen jendea eta beti jar dezakete beste eskailera mekaniko bat edozein lekutan animoak lasaitzeko.
Orain dela hilabete batzuk Auako pagadiari buruz udaletxera bidali nuen eskutitz bat, oraindik erantzunaren zain nago. Inozoa, azken hau ikusita jai daukat.
Zoritxarrez mozketa hauek ezustean harrapatu naute , bestela...
Baina ez dakit, badirudi hemengo jendeari oso gutxi inportatzen zaizkio zuhaitzak.
Merezi duguna daukagu akaso...
Iruzkinak
Filokolarpea 2008-09-12 18:47 #1
Ba bai, badirudi agintariek ez daukatela naturarekiko sentsibilitaterik eta ez Eibarren bakarrik, arazoa unibertsala da. Penagarria da, baina bost inporta die guk esaten duguna. Urte batzuk barru botako dituzte faltan zuhaitzak eta ordurako berandu izango da konponbide bat aurkitzeko, hiriak zabaltzen doazelako, naturari bere esparrua ostuz.

leire 2008-09-13 17:28 #2
Penagarria da. Gaixorik badaude eta kendu behar badira, tira, jar
ditzatela beste batzuek haien ordez, ganoraz, egoki eta txukun. baina
ikusiko duzu, zorte pixka batekin, jardinera kutre batzuk jarriko
dituzte. Hain gaitza da? Zein klate geiten diete arbolek? Nik ez dut
ulertzen...

jaime 2008-10-19 23:53 #3

lekeitiotik.

Nik usten neban padadiko izena ez zela agertuko orri onetan geiago baina ez da orrela dirudienez. Ekologista azko dago emendik, bakarrik proteztak egiteko? ZE ERRAZA DEN ORI zartu zuaitzak zure lurraldetan. Animo inorek ez dizu ezkertuko ezer, bakarrik ekologistarenbat etorriko zaizu adarra ikutzera.

Utzi iruzkina: