TRENAK HARRAPATU

No profile photo LAPURTXULO | 2007-05-01 01:22
2

Garai bateko irudiak zetozkidan burura: neska gaztea errailen ondoan zetzan, odoldua, lagunari zerbait adierazi nahian...alboan zituen oinetako bat eta poltsa...
Harro baino harrogo zioen herriko alkateak, alegia, RENFEk 100 milioi (pezeta) inbertituko dituela oinezkoen pasabide seguruak eraikitzeko. Amorrazioz entzun nion esandakoa: zer zor diogu bada RENFEri? Ez al ditu 100 urte igaro sosik gastatu gabe!!
Eta hara, gaur gertakaria!
Pena eman dit. Izugarrizko pena gainera: neska gaztea lagunartera joateko prestatua izango zen (Santakrutzak Andoainen). "Badakizu, ohitura hori dute eta agian belarrian zeraman Mp3a eta ez du trena zetorrenik entzun"... edo horrelako zerbait.
Pena eman dit neskak, pena bere lagunen beldur aurpegiak eta ikara norbaitek etxera deitu duenean!
Egun argiz, arratsaldeko 8ak baino ez ziren eta hau gertatu behar.
Gertakari alu honengatik eskatu nahi dizkiot kontuak gaur bizitzari.
LAPURTXULO!

2007-12-09 22:47 #1

2007-12-10 22:14 #2


Utzi iruzkina: